Valeri Brumel
Valeri Nikolaievitx Brumel (errusieraz: Валерий Николаевич Брумель; Razvedki, 1942ko apirilaren 14a - Mosku, 2003ko urtarrilaren 26a) gorako jauzilaria izan zen. 1960an, Erromako Olinpiar Jokoetan, bigarren gelditu zen, Robert Txavlakadze errusiarraren atzetik eta John Thomas estatubatuarraren aurretik. 1963an, errekorra lortu zuen. 1964an, irabazle izan zen Tokioko Olinpiar Jokoetan. 1965ean, moto-istripu bat izan zuen, eta atletismoa utzi behar izan zuen.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Valeri Brumel |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Sobietar Batasuneko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.