Valentin Solagaistua
Valentin Solagaistua Canales (Getxo, Bizkaia, 1937 – 2011ko maiatzaren 9a) euskal herritar politikaria izan zen. Eusko Abertzale Ekintza alderdiko idazkari nagusia izan zen trantsizioan eta Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerrako Sopelako udal taldeko bozeramailea bere bizitzako azken urteetan.
Valentin Solagaistua | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Getxo, 1937 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Algorta, 2011ko maiatzaren 9a (73/74 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Kidetza | Euskadi Ta Askatasuna |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Espainiako Langile Alderdi Sozialista Eusko Abertzale Ekintza |
Bizitza politikoa
Frankismo garaian ETAko kide izan zen. Militantzia horren harira, lau urtez egon zen kartzelan,eta zigorra bukatutakoan erbestera jo zuen Venezuelara. Bertan, Eusko Abertzale Ekintzako zenbait buruzagi historikoekin jarri zen harremanetan, tartean Pello Irujo edo Gonzalo Nardiz, azkenean alderdian sartuz. Geroago, alderdiko idazkari nagusia bihurtuko zen.[1]
Francoren heriotzaren ondoren bueltatu zen Euskal Herrira, era EAEko idazkari nagusia izan zen ia bost urtez. Bere alderdiaren ordezkari gisa hartu zuen parte, Euskal Herriko oposizio antifrankistaren zenbait erakundetan.[2][3] Xibertako elkarrizketetan ere hartu zuen parte, 1977an gertatu zirenak hainbat indar abertzaleren artean, Telesforo Monzónek deituta. Ondoren, Adolfo Suarezekin amnistia eskatzeko batu zen hainbat alkateren delegazioko kide ere izan zen.[4]
EAEk Espainiako 1977ko hauteskunde orokorretan jasotako emaitza txarren ondoren, bertan, Solagaistua Bizkaiko hautagaia izan zelarik,[5], EAE Altsasuko Mahaia deitu zitzaion akordioa sinatu zuen, ezkerreko beste indar abertzale batzuekin batera (ESB, HASI eta LAIA) Herri Batasuna koalizioari hasiera emanez. 1979ko Espainiako hauteskunde orokorretan, Solagaistua, Herri Batasuneko Bizkaiko hautagaia izan zen, baina ez zen aukeratua izan.
EAEren V kongresuan,1979ko uztailean ospatu zena, bi barne-korronteren talkaren ondoren, Solagaistuak dimisioa aurkeztu zuen, eta bere lekua Josu Aizpuruak hartu zuen.[6] Nahiz eta idazkari nagusi moduan dimititu, Getxoko zinegotzi[7] eta Bizkaiko batzarkide izaten jarraitu zuen, 1979ko udal eta foru hauteskundeetan aukeratu baitzuten.
Geroago, Euskadiko Alderdi Komunistara pasa zen,era Ezker Batuan parte hartuz, azken alderdi honetako hautagai izan zen 90. hamarkadako hainbat hauteskundetan. Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra alderdira pasa zen geroago, eta Sopelako alkategai eta ondoren bere taldeko eledun izan zen 2007ko hauteskundeetan.[8]
2003an, Getxo, historia de sus gentes (Getxo, bere jendearen historia) liburua kaleratu zuen.[9]
2011ko maiatzaren 11ko goizaldean hil zen, gaixotasun baten ondorioz.[10]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Fallece el histórico político Valentín Solagaistua, Gara, 2011ko maiatzak 9 (2011-05-09an eskuratua)
- (Gaztelaniaz) Relación de los participantes, El País, 1976ko irailak 5 (2011-05-09an eskuratua)
- (Gaztelaniaz) Restablecimiento de la autonomía, petición vasca, Diario 16, 1977ko otsailak 11.
- (Gaztelaniaz) Políticos y alcaldes vascos pedirán en Madrid la amnistía, El País, 1977ko maiatzak 10. (2011-05-09an eskuratua)
- (Gaztelaniaz) Candidatos a las elecciones generales de 1977, La Vanguardia, 1977ko maiatzak 11. (2011-05-09an eskuratua)
- (Gaztelaniaz) Josu Aizpurúa, elegido secretario general de ANV, El País, 1979ko uztailak 17. (2011-05-09an eskuratua)
- 1979ko udal hauteskundeen emaitzak Getxon (2011-05-09an eskuratua)
- Sopelako udaleko zinegotziak 2007ko hauteskundeen ondoren (2011-05-09an eskuratua).
- (Gaztelaniaz) Gentes de Getxo han comerciado con esclavos, El País, 2003ko maiatzak 4. (2011-05-09an eskuratua)
- (Gaztelaniaz) Bizkaiko sozialistak: PSE-EE expresa su profundo dolor por el fallecimiento de Valentín Solagaistua (2011-05-09an eskuratua)