Valentin Pavlov
Valentin Sergeievitx Pavlov (errusieraz: Валентин Сергеевич Павлов; Mosku, Errusia, 1937ko irailaren 27a - Mosku, Errusia, 2003ko martxoaren 30a) errusiar politikaria eta ekonomista izan zen. Moskuko Ekonomia Institutuan egin zituen ikasketak. Ekonomiari buruzko lan zientifikoak idatzi zituen, eta 1986an Sobiet Errepublika Sozialisten Batasuneko (SESB) Finantzetako ministrorde izan zen. 1989an Finantza Ministerioaren ardura bere gain hartu zuen, Nikolai Ryzhkoven gobernupean. Oposizioak herrialdean zegoen finantza-kaos handiaren erantzule zuzena izatea leporatu zion.
Valentin Pavlov | |||
---|---|---|---|
1991ko urtarrilaren 14a - 1991ko abuztuaren 22a ← Nikolai Ryzhkov - Ivan Silaiev → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Mosku, 1937ko irailaren 27a | ||
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Errusia | ||
Heriotza | Mosku, 2003ko martxoaren 30a (65 urte) (65 urte) | ||
Hobiratze lekua | Pyatnitskoye cemetery (en) | ||
Heriotza modua | : istripu zerebrobaskularra | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Finance University under the Government of the Russian Federation (en) | ||
Hezkuntza-maila | Doctor of Economics (en) | ||
Hizkuntzak | errusiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta ekonomialaria | ||
Parte-hartzailea
| |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala State Committee on the State of Emergency (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista Agrarian Party of Russia (en) | ||
1991ko urtarrilean, SESBeko sobiet gorenak lehen ministro hautatu zuen, Mikhail Gorbatxovek hala proposatuta. Pavlov erabat lehendakariaren mendean zegoen gobernu bateko buru izan zen, eta ahalmen handiak eman zizkion Gorbatxovi. Handik gutxira, Legebiltzarrak ontzat hartu zuen krisiari aurre egiteko prestatu zuen plangintza: zerga-gastuak gutxitzea, jabegoaren pribatizazio-prozesua laguntzea, industria txikien eta denden sorrera sustatzea. Halaber, atzerritar enpresen inbertsioen alde egin zuen. Lehendakariari esan gabe, baina Defentsako ministroaren, Barne-ministroaren eta KGBko lehendakariaren babesa zuela, bere ahalak handitzeko eskaria egin zion Legebiltzarrari. Larrialdi Egoerarako Estatu Batzordean parte hartu zuen, 1991ko abuztuan, Gorbatxoven aurkako estatu-kolpean. Kolpeak huts egin zuen, eta Gorbatxovek kargutik kendu zuen bera. Saldukeriaz akusatu zuten, eta kartzelan sartu. 1994ko otsailean atera zen kartzelatik, 1991ko kolpeagatik edota 1993ko matxinadengatik kartzelan zeuden guztiak bezala, Dumak (Legebiltzarreko Behe Ganberak) emandako amnistiari esker.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.