Valentí Huch

Valentí Huch Moré (1919-2018) atleta kataluniarra izan zen, Espainiako Atletismo Federazio kide zaharrena izatearengatik ospetsua.[1]

Valentí Huch
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakValentí Huch Moré
JaiotzaSant Joan de les Abadesses, 1919ko azaroaren 25a
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzakatalana
HeriotzaBartzelona, 2018ko apirilaren 10a (98 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkateko langilea eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 100 metroko lasterketa
200 metroko lasterketa
400 metroko lasterketa
800 metroko lasterketa
xabalina jaurtiketa
Pisu jaurtiketa
hirukoizlaria
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

Datu biografikoak

Sant Joan de les Abadesses-en (Girona) jaio bazen ere (1919ko azaroaren 25ean[2]), bost urte zituela bere familiarekin Bartzelonara bizitzera joan zen.[3]

Haur denboran eskola 5 kilometrotara zuen, eta korrika joan-etortzen zen, egunero 4 bider.[1] 16 urterekin Vicera bizikletan joaten hasi zen (65 kilometrotako distantziara), astean behin 20 kilotako patata zaku bat ekarri behar izaten zuelako.[3]

Espainiako Gerra Zibilean mobilizatua izan zen (1938an, « Quinta del Biberón » delakoarekin , 18 urte zituela). Hurrengo 7 urteak gerra kontuekin lotua pasatuko zituen : lehenengo Errepublikako Herri Armadan, infanteriako IV Batailoiean (Ebroko frontean zauritua izan zen, eta oinean, eskuineko orkatilan eta ezkerreko birikan metraila zatiak gorde zituen bizitza osoan); Bartzelonara itzultzean kartzelaldia pasatu zuen;[3] II Mundu Gerran kontzentrazio esparru batean preso izan zen, 1943an aske geratu arte;[1] azkenik, mobilizazio militar aldia 1945ean amaitu zuen.[3]

SEAT enpresan lan egin zuen, tailerreko maisu bezala, 1982an[3] erretiroa hartu arte. Orduan berrekin zion kirol egiteari, eta horretan arituko zen, ia 2018ko apirilaren 10ean hil arte.[4]

43 urtera arte erretzailea izan zen.[5] 90 urterekin[3] alargundu zen, eta harrezkero bakarrik bizi izan zen; ez baitzuen bizimodu independientea galdu nahi semeen etxera joanez. Halere, bi astetik behin etxe-laguntzailea etortzea onartu zuen. Aisia etxeko lanen eta kirolaren artean banatzen zuen.[1] Ia hil arte gidatu zuen bere kotxea, eta goizero entrenamenduak egiten zituen Montjuic-eko kirol instalakuntzetan.[3]

Kirol ibilbidea

Gustuko bazuen ere, gaztaroan ez zuen izan kirola modu jarraituan egiteko aukerarik. Hau 60 urterekin gertatu zen; erretiroa hartu eta biharamunean El Corte Inglés enpresak antolatutako lasterketa batean izena eman zuen (bere mailan hirugarrena geratuz[3]); ordutik aurrera ez zuen kirola utzi.[1]

100, 200, 400 eta 800 metrotako lasterketetarako entrenatzen hasi zen; eta ostean luzera jauzia, mailua, xabalina... Lehiakide amorratua izan zen, eta esaera ezagunari kontra egiten zion: “Niretzat garrantzitsuena ez da parte hartzea, irabaztea baino” esanez. Helburu hau 80 urtetik aurrera lortu zuen: orduan hasi baitzen Espainiako Txapelketetan markak hausten, 30 errekor baino gehiago lortzeraino[1] (Katalunia, Espainia, Europa eta mundu mailan[3]). Donostian ere bi bider lehiatzen izan zen.[6] Barcelona Atletismo klubeko kidea zen.[7]

Lortutako dominak ezin konta ahalakoak izan baziren ere, hona nabarmenetako batzuk:[8]

  • Espainiako Atletismoko Erret Federazioaren saria, Master Atleta onenari (2013).
  • Espainia mailako 22 errekor: 100m M90 kategorian (90 urtetik gorakoetan, alegia); 200m M85 kategorian; luzera jauzia M85 eta M95 kategorietan; jauzi hirukoitza M85, M90 eta M95 kategorietan; pisu jaurtiketa M95 kategorian; disko jaurtiketa M90 eta M95 kategorietan; mailu jaurtiketa M85, M90 eta M95 kategorietan; mailu astun jaurtiketa M85, M90 eta M95 kategorietan; xabalina M90 eta M95 kategorietan; pentatloia M85 eta M90 kategorietan; eta jaurtiketa pentatloia M90 eta M95 kategorietan.
  • Espainia mailako Pista Estaliko 8 errekor: 60m M90 eta M95 kategorietan; luzera jauzia M90 eta M95 kategorietan; jauzi hirukoitza M85, M90 eta M95 kategorietan; eta pisu jaurtiketa M90 eta M95 kategorietan.).
  • Munduko Atletismo Txapelketetan 6 domina: 5 Lyon 2015ean eta 1 Donostia 2005ean.
  • Pista Estaliko Europako Atletismo Txapelketetan 8 domina: 4 Ancona 2016ean eta 4 Donostia 2013an.

Ibilbidean aurrera, 95 urterekin bere kategorian aurkaririk gabe geratu zen (literalki). Halere, Espainiako Txapelketetan parte hartzen jarraitu zuen bere bizitzako azken egunetara arte.[1]

Erreferentziak

  1. Roche, Paco. (2018ko apirilaren 11a). «Muere Valentí Huch, el atleta que se quedó sin rivales» Marca (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 9a).
  2. Real Federación Española de Atletismo. «Datos del atleta» http://www.rfea.es/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 9a).
  3. Armengol, Joan Carles. (2016ko urtarrilaren 23a). «Valentí Huch, el atleta más grande» https://www.elperiodico.com/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 9a).
  4. «Esquela de Valentí Huch Moré» https://www.rememori.com/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 9a).
  5. «Gestas del atletismo: Valentín Huch, un campeón mundial de 95 años» http://www.vamosacorrer.com/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 9a).
  6. «La historia de vida de Valentín Huch» http://espndeportes.espn.com/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 9a).
  7. Alonso, Germán. «Valenti Huch millor atleta veterà Espanyol del 2013» http://www.bcnatletisme.cat/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 9a).
  8. «Fallece el atleta más longevo de España, Valentí Huch» COPE 2018ko apirilaren 11a (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 9a).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.