Valença (Portugal)
Valença edo Valença do Minho Portugalgo ipar-mendebaldean dagoen Viana do Casteloko barrutiko hiria da, Galiziarekin muga egiten duena. 2011eko erroldaren arabera 14.127 biztanle ditu.
Valença | |||
---|---|---|---|
Portugalgo udalerria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Portugal | ||
Portugalgo barrutia | Viana do Castelo | ||
Posta kodea | 4930 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°01′42″N 8°38′02″W | ||
Azalera | 117 km² | ||
Mugakideak | Tomiño, Vila Nova de Cerveira (en) , Paredes de Coura (en) , Monção (en) , Salvaterra de Miño eta Tui | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 14.127 (2011) 10.627 () | ||
Dentsitatea | 120,74 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
cm-valenca.pt |
Geografia
Miño ibaiaren hegoaldeko ertzean kokaturik dago, eta ibaia da Galizia eta Portugal artean muga egiten duena.
Fregesiak
- Boivão
- Cerdal
- Fontoura
- Friestas
- Gandra e Taião
- Ganfei
- Gondomil e Sanfins
- São Julião e Silva
- São Pedro da Torre
- Valença, Cristelo Covo e Arão
- Verdoejo
Historia
Valençaren jatorria erromatarren garaian kokatu behar da. Bi errepideren arteko bidegurutzea osatzen baitzuen, Antoninoren Via IV eta erabilera militarra zuen XIX ibilbidea. Bestalde Klaudio enperadoreak eraikitako Braga eta Tui (Pontevedra) arteko 42. mugarria ere aurkitu da bertan. Honela dio bertanko izkribuak:
- "TIBERIUS CLAUDIUS CAESER AUGUSTUS GERMANICUS PONTIFEX MAXIMUS. IMPERATOR V CONSUL III, TRIBUNICIA POTESTATE III. PATER PATRIAE BRACARA XLII".
XII mendean Antso I.a Portugalgoak gotorlekua eraiki zuen eta Contrasta izena eman zion, frenteko hiria, kasu honetan Tui hiriari aurre egiten ziolako. XIII mendean Alfontso III.ak gaur egungo izena ezarri zion, Valença.
Mugan egonik Portugalgo lurrak defendatzeko gotorleku garrantzitsua izan da historian zehar. XIII mendean eraikitako gotorlekuak hainbat eraso jasan ditu (arabiarrek, espainiarrek eta frantsesek, besteak beste) eta sarritan suntsitua izan da, baina beti egoki berreraiki izan dute.
1879an Portugal eta Galizia artean nazioarteko zubia eraiki zen, errepidea eta trenbidea dituena. XX mendean berria eraiki bazen ere, zubi zaharra oraindik erabiltzen da.
Ondasun nabarmenak
- Valençako gotorlekua.
- Nazioarteko zubi zaharra.
- 42. mugarri erromatarra.
- Santo Estêvão eliza.
- São Teotónio-ren estatua.
Iruditegia
- Udaletxea.
- Alde zaharra.
- Valençako gotorlekua.
- Harresiak.
- Portas da Coroada, harresiko atea.
- Nazioarteko zubi zaharra.
- São Teotónio-ren estatua.
- Santo Estêvão eliza.
Hiritar ezagunak
- São Teotónio (1082-1166), Portugalgo lehenengo santua.
Kanpo estekak
- (Portugesez)Udal webgunea