Valderejoko natura parkea

Valderejoko natura parkea izen bereko haran eta udalerri-ohian kokatuta dago, Gaubea udalerrian eta Arabako hego-mendebaldean. 3.496 hektareako azalera du. Parkearen egoitza Lalastra herrian dago.

Valderejoko natura parkea
KokalekuaAraba, Euskal Herria
Koordenatuak42°54′N 3°12′W
Valderejoko natura parkea is located in Euskal Herria
Valderejoko natura parkea
Valderejoko natura parkea
Valderejoko natura parkea (Euskal Herria)
Azalera3.496 ha eta 3.398,3536 ha
Izendapenanatura-parke, naturagune babestua eta parke natural
IUCNren babesaII. maila: parke nazional eta V. maila: urtar/lurtar paisaia babestua
Sorrera1992

1992an izendatu zuten natura parke. Bertan dago Valderejoko Parke Naturalaren Interpretazio Zentroa.

Mendiak

Leron (1.240 m), Carrias (1.130 m) eta Vallegrull (1.226 m) mendiek inguratzen dute parkea.

Flora

Pagoak, arteak eta pinuak dira zuhaitz-espezie nagusiak.

Fauna

200 animalia-espezie inguru bizi dira parkean. Guztien artean, berezkoena sai arrea (Gyps fulvus). Halaber, sai zuriak (Neophron percnopterus), erbiak (Lepus capensis), basurdeak (Sus scrofa), belatxinga mokohoriak (Pyrrochorax pyrrochorax), mendi-tuntunak (Prunella collaris), orkatzak (Capreolus capreolus), arrano beltzak (Aquila chrysaetos) eta otso iberikoak (Canis lupus) ere bertan bizi dira.

Ondasun nabarmenak

Galeria

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.