Valandur
Valandur, Tolkienen legendarium ospetsuko fikziozko pertsonaia bat da, eta, bere istorioa, Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan kontatzen da. Arnorreko zortzigarren erregea da. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 462. urtean jaio zen. Tarondor erregearen semea da eta honen oinordeko bihurtu zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 602. urtean. Bere izena quenyazkoa da, eta "Valarren zerbitzaria" bezala itzul daiteke.
Valandur | |
---|---|
Legendarium | |
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Herrialdea | Arnor |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Tarondor Arnorrekoa |
Seme-alabak | ikusi
|
Berrogeitamar urteko erregealdiaren ondoren, modu bortitzean hil zen, ustez, Mendi Lainotsuen iparraldean aurkitzen ziren orkoen eraso baten ondorioz Eguzkiaren Hirugarren Aroko 652. urtean. 190 urte zituen, eta, bere oinordekoa, bere seme Elendur izan zen.
Aurrekoa Tarondor |
Arnorreko erregea Eguzkiaren Hirugarren Aroko 602-652 |
Ondorengoa Elendur |
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.