Valakiar
Valakiarrak edo vlachak[2] Europako Ekialdean finkatu ziren hainbat herri erromanizaturi eman zitzaien izena da.
Valakiarrak | |
---|---|
Valakiarren kokapena Balkanetan | |
Biztanleak guztira | |
24.187.810[1] | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Hungaria Ukraina Serbia Kroazia Mazedonia Albania Grezia Bulgaria | |
Hizkuntza | |
Ekialdeko erromantzeak | |
Erlijioa | |
Zerikusia duten beste giza taldeak |
Valakiar izena hartzen duten herrien artean, ondorengoak aipa ditzakegu:
Danubioko hegoaldean:
- Aromaniarrak: Gaur egungo Grezia ipar-mendebaldean, Albania hegoaldean eta Mazedonian finkatuak eta arumanieraz mintzatzen direnak.
- Meglenoerrumaniarrak: Grezia ipar-mendebaldean, Bulgariako mugatik hurbil finkatuak. Megleneraz mintzo ziren, errumanieraren eta arumanierarengandik desberdina den hizkuntza.
- Istroerrumaniarrak: Istriako penintsulan, Balkanen ipar-ekialdean, hauek ere hizkuntza propioarekin, istro-romaniera
Danubioko iparraldean:
- Errumaniarrak: Herri valakiar zabalduena eta nazio-estatu bat duen bakarra.
Hizkuntza
Valakiarrak K. o. I. eta V. mendeetan euren lurraldeetara heldutako kolonizatzaile eta soldadu erromatarrek hitz egindako latin arruntetik eratorritako hizkuntza batez, protoerrumanieraz, mintzo ziren. Hizkuntza honetatik eratorri ziren gainerako valakiar hizkuntzak (errumaniera, arumaniera...).
Erreferentziak
- Ethnologue.com. Ethnologue report for language code: ron. .
- Berria. Estilo liburua. Albania. .
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.