Vahan Sarkisian

Vahan Sarkisian (armenieraz: Վահան Սարգսյան; Erevan, Armenia, 1954ko martxoaren 12a - 2011ko urtarrilaren 21a) Filologian doktore, euskalari eta hispanista armeniarra izan zen.

Vahan Sarkisian

Bizitza
JaiotzaErevan, 1954ko martxoaren 12a
Herrialdea Armenia
Lehen hizkuntzaarmeniera
Heriotza2011ko urtarrilaren 21a (56 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
armeniera
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Erevango Estatu-Unibertsitatea
KidetzaEuskaltzaindia

Biografia

Erevango (Armenia) Unibertsitateko irakaslea izan zen, baita Armeniar-Euskal Ikastetxeko eta Araxes aldizkariko zuzendaria ere. Euskara zein espainieratik armenierara hainbat idazlan itzuli zituen, besteak beste, Peru Abarka edota Tormesko itsu-mutila[1]. Fontes linguae vasconum aldizkarian hamaika artikulu argitaratu zituen euskara eta armenieraren inguruan[2]. Bi hizkuntzon arteko erlazioaren defendatzailea zen, haien arteko kointzidentziak direla eta, biek ala biek jatorri berdina dutela aldarrikatuz. Ohorezko euskaltzain izendatu zuten 2002an.[3] Harreman handiak izan zituen Jose Maria Satrustegi zenarekin.

Lanak

Ikerketa

  • Elementos armenios de origen vasco (1990).
  • Etymological dictionary of the Russian language (an internal reconstruction) (1998).
  • Euskal esaera zaharrak (1998).
  • The Urartean civilization and the problem of the original homeland of Basques (1998).
  • Orígenes de la escritura armenia (1999).
  • Itinerarios: Los peregrinos armenios en Europa (1999)
  • Los orígenes del topónimo Djavaxkh (1999).
  • El enigma del origen de los vascos y la meseta de Armenia (el problema de las relaciones armenio-vascas en las fuentes vascológicas y armenológicas) (2000).
  • Euskal gramatika laburra (2000).
  • Euskara-Armeniera hiztegia (2001).

Itzulpena

Erreferentziak

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.