Václav Havel
Václav Havel (Praga, Txekoslovakia, 1936ko urriaren 5a - Hrádeček, Vlčice, Txekiar Errepublika, 2011ko abenduaren 18a) txekiar dramagile, idazle eta politikaria izan zen. Txekoslovakiako azken presidentea eta Txekiar Errepublikako lehenbizikoa izan zen.
Václav Havel | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1993ko otsailaren 2a - 2003ko otsailaren 2a ← baliorik ez - Václav Klaus →
1989ko abenduaren 29a - 1992ko uztailaren 20a ← Gustav Husák - baliorik ez →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Praga, 1936ko urriaren 5a | ||||||
Herrialdea | Txekoslovakia Txekia | ||||||
Bizilekua | U dejvického rybníčku (en) Rašínovo nábřeží 78 (en) Rašínovo nábřeží 78 (en) | ||||||
Lehen hizkuntza | txekiera | ||||||
Heriotza | Hrádeček (en) , 2011ko abenduaren 18a (75 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Vinohrady Cemetery (en) | ||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: arnas gutxiegitasuna | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Václav Maria Havel | ||||||
Ama | Božena Vavrečková | ||||||
Ezkontidea(k) | Olga Havlová (1964ko uztailaren 9a - 1996ko urtarrilaren 27a) Dagmar Havlová (1997ko urtarrilaren 4a - 2011ko abenduaren 18a) | ||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||
Familia | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Akademické gymnázium Štěpánská (en) 1955) Faculty of Theatre, Academy of Performing Arts in Prague (en) Czech Technical University in Prague (en) (1955 - 1957) | ||||||
Hizkuntzak | txekiera | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | idazlea, antzerkigilea, politikaria, errealizadorea, poeta, film-zuzendaria, giza eskubideen aldeko ekintzailea, Disidentzia, saiakeragilea, filosofoa eta iritzi-kazetaria | ||||||
Enplegatzailea(k) | Divadlo V + W (en) Q78852830 Divadlo ABC (en) Divadlo satiry (en) Divadlo státního filmu (en) Osvobozené divadlo (en) Brewery Krakonoš (en) City Theatres of Prague (en) University of Chemistry and Technology (en) (1951 - 1955) Divadlo Na zábradlí (en) (1960 - 1968) | ||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | Civic Forum (en) Czech Helsinki Comitee (en) Committee for the Defense of the Unjustly Prosecuted (en) Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia Errege Literatura Elkartea Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Bavariako Arte Ederren Akademka Erromako Kluba Junák (en) Charter 77 (en) | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | katoliko ez-elizkoia | ||||||
Alderdi politikoa | Civic Forum (en) | ||||||
vaclavhavel.cz | |||||||
| |||||||
Antzerki lanetan gaur egungo gizartearen zentzugabetasuna salatzeagatik nabarmendu zen. Harenak dira Zahradní slavnost (1963, "Festa jardinean"), Ztízená moznost soustredení (1968, "Kontzentratzeko zailtasunak"), Audientzia (1975) eta Longo Desolato (1985) antzerki lanak. Pragako Udaberrian parte hartu zuen, eta hori zela eta mehatxuak eta debekuak izan zituen. 1977an 77en gutuna izeneko gobernu komunistaren kontrako salaketa mugimenduan parte hartu zuen eta kartzelan sartu zuten. Urte askoz giltzapeturik egon ondoren, Txekoslovakiako lehendakari izan zen 1989-1992 bitartean, eta Txekiakoa 1993tik 2003ra. Bere agintaldian Varsoviako Ituneko kide ohiek NATOn sartzeko aukera izan zezaten defendatu zuen. 1994an, Askatasunaren aldeko Domina jaso zuen, demokraziaren eta etnien arteko bakearen alde egindako lanarengatik. 1997an, Komunikazio eta Humanitateetako Asturiasko Printze Saria jaso zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/08/29 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.