V for Vendetta (filma)
V for Vendetta (euskaraz Vendettarentzako V edota Vendettaren V, Vendetta hitzak Mendeku esan nahi duelarik) 2006ko James McTeigue australiar zinema zuzendariaren zientzia fikzioako filma bat da. Alan Moore eta David Lloyd komikigileen V for Vendetta komikian oinarritua dago. Gidoia Wachowskitarrek idatzi zuten, eta Natalie Portman, Hugo Weaving, Stephen Rea, Stephen Fry eta John Hurt aktoreek antzeztu zuten.
V for Vendetta (filma) | |
---|---|
Dario Marianelliren filma | |
Egilea(k) | Dario Marianelli |
Argitaratze-data | 2005 |
Izenburua | V for Vendetta |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Alemania |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | thrillerra, film distopikoa, action thriller (en) , drama politikoa, vigilante film (en) , film post-apokaliptikoa, science fiction action film (en) , LGBTeei buruzko filma eta political thriller film (en) |
Iraupena | 132 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | V for Vendetta |
Grabazio lekua(k) | Berlin, Pinewood Studios (en) , Aldwych tube station (en) , Strand (en) , Trafalgar Square, Hatfield House (en) , Farringdon station (en) eta Stahnsdorf |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | James McTeigue (en) |
Gidoigilea(k) | Lana Wachowski Lilly Wachowski |
Antzezlea(k) | |
Hugo Weaving (V (en) ) Natalie Portman (Evey Hammond (en) ) Stephen Rea John Hurt (Adam Susan (en) ) Stephen Fry Rupert Graves Roger Allam (en) Ben Miles Imogen Poots Eddie Marsan Clive Ashborn (en) (Guy Fawkes) Sinéad Cusack Tim Pigott-Smith Natasha Wightman (en) Guy Henry John Standing James Purefoy Martin Savage (en) Matt Wilkinson Laura Greenwood (en) David Leitch Forbes KB (en) Chad Stahelski | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Lilly Wachowski Grant Hill (en) Joel Silver Lana Wachowski |
Konpainia ekoizlea | Vertigo (en) Virtual Studios (en) Silver Pictures (en) |
Edizioa | Martin Walsh (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Owen Paterson (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Dario Marianelli |
Argazki-zuzendaria | Adrian Biddle |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Londres |
ikusi
| |
Argumentu nagusia | terrorismoa, iraultza eta LGBTeei buruzko filma |
Historia | |
Jasotako sariak | Saturn Award for Best Actress (en) |
warnerbros.com… | |
Bideoa | YouTube |
Estreinatu eta berehala, oinarrituta dagoen komikia bezala kultuzko filma bilakatu zen. Honela, bertako pertsonaia mundu osoko anarkista talde askoren ikur bihurtu zelarik, bereziki Anonymous taldearen, filma honetako pertsonaia nagusiak mozorrotzeko daraman Guy Fawkesen mozorroa euren ikur bilakatu eta erabili ohi dutelarik.
Argumentua
Etorkizun ez oso urrun batean, Erresuma Batua tirano batek (John Hurt) burdinazko eskuz zuzenduriko herrialde batean bilakatu da. Arratsalde batez, etxeratze-aginduaren ostean, V (Hugo Weaving) deritzon mozorrotutako pertsona misteriotsu batek Evey (Natalie Portman) izeneko neska erreskatatuko du. Pertsonai bitxi honek neskari herrialdeak askatasuna berreskuratzeko bere egitasmoa azalduko dio. Horrela bada, Vren ekintza guztiak herrialdean gobernu faxistaren aurkako matxinada pizteko helburua dute. V-k burututako ekintzek beti ezaugarri berbera dute: V batez sinatuak egotea.
Aktoreak
- Hugo Weaving: V
- Natalie Portman: Evey Hammond
- Stephen Rea: Eric Finch
- John Hurt: Adam Sutler
- Stephen Fry: Gordon Deitrich
- Tim Pigott-Smith: Peter Creedy
- Rupert Graves: Dominic Stone detektibe sarjentua
- Natasha Wightman: Valerie Page
- Imogen Poots: Valerie Page neskatoa
- Roger Allam: Lewis Prothero
- John Standing: Anthony James Lilliman artzapezpikua
- Sinéad Cusack: Delia Surridge doktorea
Eleberri grafikoa
- V for Vendetta (1982-1985)
Kanpo estekak
- V for Vendetta filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- V for Vendetta filmaren webgunea (Ingelesez)