VNS Matrix

VNS Matrix (VeNuS Matrix) (Adelaide, Australia, 1991) Josephine Starrs, Julianne Pierce, Francesca Da Rimini eta Virginia Barrattek sortutako kolektibo ziberfeminista aitzindaria da. Beren lanaren bidez, emakumeen eta ziberespazioaren kontrol- eta menderatze-diskurtsoak modu subertsiboan zalantzan jarri zituzten.[1]

VNS Matrix
Kokapena
Historia eta erabilera
Irekiera1991
Webgune ofiziala

    Ibilbidea

    Manifestu ziberfeminista.

    1991ko udan, Donna Harawayk Ziborg Manifestua argitaratu zuen urte berean, lau artista australiarrek XXI. menderako manifestu ziberfeminista (Cyberfeminist Manifesto for the 21st Century) argitaratu zuten.[2] Hauxe leloa: "Klitoria matrizearekiko lerro zuzena da" (the clitoris is a direct line to the matrix) makina eta emakumeen gorputzaren arteko koexistentxia adierazteko. [3] Hau izan zen teknologia eremuan lehen aldiz sartu zen genero-gerra eta ekintza horrek irauli egin zuen eremua, arrakala sortu eta bideak ireki ziberfeminismo intersekzionalago bati. Izan ere, kolektiboak ziberfeminismo terminoa infiltratu zuen sistema informatiko birtual menderatzailearekiko erresistentzia-diskurtsoan. Bere infiltrazioak manifestu, ekintza eta ikonografia parodiko, zibererotiko eta kritikoen forma hartu zuen. [4]

    Izan ere, VNS Matrix kolektiboko kideak izan ziren ziberfeminista gisa definitu ziren lehenak.[5] Harawayren planteamendu teorikoak jarraituz, emakumeen eta teknologiaren arteko harremanaren inguruko funtsezko problematika batzuei heltzeko (sarbidea, hezkuntza, lana, nesken zein emakumeen irudia kulturan eta bideo-jokoetan, eta abar) metodo gisa talde erradikalak borroka feministaren ironia eta estereotipo kulturalen inbertsioa bezalako estrategiak sustatu zituen, Izan ere, sistema antropozentrismo teknolologikoa kutsatu nahiko duen "birus" ziberfeminista bezala jaio ziren. [6]

    1993an All new Gen (Gen berri oro), generoa, genetika eta belaunaldia biltzen dituen hitz-gurutzaketa, jokoa (game art) sortu zuten, estetika transgresore argi eta ironiko batekin. Experimental Art Foundation Gallery-n Adelaiden aurkeztu zuten:[7]

    "Ongi etorri GEN BERRI OROren mundura: genero ez espezifikoetarako ordenagailu interaktibo erabat transgresorea den jokoa. Eskerrik asko jokatzeagatik."[8]

    All new Gen 1997an Bad Code deitzera pasa zen (grafikoari buruzko aldaketa batzuekin, 3Dra pasatuz, eta euskarrira, Cd-Rom bihurtuz). Jolasak, genero ez espezifikoetara bideratua zegoene eta subjektibotasun berriak bereganatzera gonbidatzen zituen parte-hartzaileak, non burua, gorputza, oroimena, desioa eta esperientzia konbinatzen ziren narratiba eta irudikapen berriekin.[9][10] 1996an VNS Matrixek Txakur-eme mutantearen manifestua (Bitch Mutant Manifesto) idatziko du, pentsamenduaren korrosioan oinarritzen den lengoaia artistiko probokatzaile eta aldarrikatzaile baten jarraipen gisa. Manifestu honetan aipatzen dira ziberfeminismoaren oinarri teorikoak izango direnak, hala nola identitate jariakorra eta generorik eza, lengoaia barroko postmodernista eta teknologiko batean bilduta.[6]

    "Lo zeunden bitartean zure sisteman erori zen istripu gaiztoa gara. Eta esnatzen zarenean, zure ilusio digital faltsuekin amaituko dugu,, rue softwarea bahituz". ("We are the malignant accident which fell into your system while you were sleeping. And when you wake we will terminate your digital delusions, hijacking your impeccable software")[11] "Munduko desordena berriaren birusa gara barrutik lehertuz sinbolikoa dena aitatxo handi konputagailuko unitate zentralaren saboteatzaileak, klitoria umetokirako lerro zuzena da, kode moralaren terminatorrak. [12]

    VNS Matrix kolektiboa 1997an desegin zen, Lehen Internazional Ziberfeminista burutu zen bitartean.[6]

    Erreferentziak

    1. (Gaztelaniaz) emujeres. «VNS Matrix» E-mujeres (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
    2. «VNS Matrix / Cyberfeminist Manifesto» www.sterneck.net (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
    3. (Gaztelaniaz) Gelado, Rocio Gago. (2019-04-08). Ciberfeminismo en España: discurso teórico y prácticas digitales. Universidad de Alicante ISBN 978-84-1302-030-3. (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
    4. Zabala, Oihane Iragüen. (2017-07-11). «Ziberfeminismoa, politika identitarioen desegite eta berregitea» AusArt 5 (1) ISSN 2340-9134. (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
    5. (Gaztelaniaz) -::Ciberfeminismo de Investigacción. El caso de Donestech « Proyectos X0y1.net. (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
    6. Félez, José Luis Anta; Rodríguez, Matilde Peinado. (2010). «Ciberfeminismo y educación» Investigaciones multidisciplinares en género: II Congreso Universitario Nacional "Investigación y Género" : Sevilla, 17 y 18 de junio de 2010, 2010, ISBN 9788469379820, págs. 21-36: 21–36. ISBN 978-84-693-7982-0. (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
    7. (Ingelesez) «ALL NEW GEN ⁄ VNS Matrix» VNS Matrix (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
    8. (Ingelesez) Phillips, Kim M.; Reay, Barry. (2013-10-18). Sexualities in History: A Reader. Routledge ISBN 978-1-135-30476-8. (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
    9. Saleta de Salvador Agra, Tecnologías digitales del género: de la revisión a la borrosidad en los ciberfeminismos, Memorias IX Congreso Iberoamericano de Ciencia, Tecnología y Género. Sevilla, 2012, 31. alea.
    10. (Ingelesez) «Bad Code ⁄ VNS Matrix» VNS Matrix (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
    11. «Bitch Mutant Manifesto ⁄ VNS Matrix» web.archive.org 2020-02-23 (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
    12. Bertomeu, Angustias. “EMAKUMEEN SAREAK SORTZEA, TEKNOLOGIA BERRIEN BIDEZ”. Sare 2008 Nazioarteko Kongresua: “Berdintasuna berrikuntzan, berrikuntza berdintasunerako” EMAKUNDE.

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.