V-Cube 6

V-Cube 6, Rubiken kuboaren 6x6x6 bertsioa da. Panagiotis Verdesek asmatu zuen eta Verdes Innovations SA izeneko bere konpainiak ekoizten du.

V-Cube 6a ebatzia

Deskribapena

Buruhausgarria, kuboaren azalean ikusgai dauden 152 atalez osatua dago. Badaude, baita ere, 60 atal mugikor kuboaren barnean ezkutatuak, eta beste 6 atal erdiko egiturari erantsita daudenak. Buruhausgarri honek, V-Cube 7aren mekanismo berbera erabiltzen du, azken honetan, ezkutatutako atalak ikusgai egiten diren arren.

Ebazpenak

V-Cube 6 desmuntatua

V-Cube 6 ebazteko erabil daitezkeen metodo ugari daude. Geruzaz geruzako metodoa, 3x3x3ko kuboa ebazteko erabiltzen dena ere erabil daiteke V-Cube 6arentzat. Beste metodo bat, kolore bera duten erdiko atalak elkartzea da, eta, ondoren, elkartutako erdiko atalen kolore bera duten ertzekin bat egitea. Behin hau egin ondoren, kubo hau, 3x3x3ko ohiko kuboa bailitzan ebaz daiteke, soilik kanpoko geruzak mugituz. V-Cube 6a honela ebaztean, ohiko 3x3x3ko kuboarekin ebaz ezin daitezkeen posizio batzuk lor daitezke. Adibidez, ertz pare bakar bat, alderantzikatua gera daiteke, edo, kuboak, permutaketa bakoiti bat izatearen itxura izan dezake, hau da, bi atal, itxura batean, euren posizioak aldatuta egotea (3x3x3 kuboan ezinezkoa dena). Egoera hauek, paretze akats bezala ezagutzen dira, eta V-Cube 6an sekuentzia berezi baten bidez ebaz daitezke.

Antzerako buruhausgarriak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.