Věra Bílá
Věra Bílá (Txekia, 1954ko maiatzaren 22a – 2019ko martxoaren 12a) erromani abeslari eta musikaria[1], erromaniar folk, pop, jazz-a nahastu zituen.[2] Kalé taldeko abeslaria izan zen, eta harekin abestiak interpretatu zituen erromanieraz, txekieraz eta eslovakieraz.[3] "Musika ijitoaren Ella Fitzgerald"[4] edo "Erromanien Erregina"[5] deitzen zioten.
Věra Bílá | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Věra Giňová |
Jaiotza | Rokycany, 1954ko maiatzaren 22a |
Herrialdea | Txekia |
Talde etnikoa | Romani people in Czechoslovakia (en) |
Heriotza | Fakultní nemocnice Plzeň (en) eta Pilsen, 2019ko martxoaren 12a (64 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | erromaniera txekiera eslovakiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, aktorea, musikaria, musikagilea eta kanta-idazlea |
Kidetza | Kale (en) |
Genero artistikoa | Romani music (en) |
verabila.com | |
Biografia
Rokycany-n jaioa, Karol Giňa abeslaria aita zuen. Věra izena "fedea" esan nahi du eslaviar hizkuntzetan; eta bere abizenak Bílá txekieraz "zuria" esan nahi du. Zuzana Navarová abeslariari esker egin zen ezaguna, Rom Pop diska grabatu zuten elkarrekin[6], hortik aurrera ospe handia hartu zuen nazioartean, adibide Parisko Olympia antzokia bete zuela bere taldearekin, Estatu Batuetan, Kanadan eta Israelen ere abestu zuen. Gipsy Kings taldearekin Amén abestia grabatu zuen. Bihotzeko batez hil zen 2019ko martxoan.[6] Txekian ordea, ijitoen kontrako arrazakeria zela eta ez zuen aitortza berdina izan.[7]
Diskografia
Argitaratutako diskoen artean:[8]
- Věra Bílá & Kale - C'est comme ca (2005)
- Jan & Věra - Cigánsky Plac (2002)
- Věra Bílá & Kale - Rovava (2001)
- Věra Bílá - Queen Of Romany (1999)
- Věra Bílá & Kale - Kale Kalore (Beltz beltzak) (1998)
- Věra Bílá & Kale - Rom Pop (1995)
Sariak eta Aitortzak
Erreferentziak
- «Věra Bílá» www.czechmusic.net.
- (Ingelesez) News, A. B. C.. «Czech Roma singer Vera Bila dies at 64 of heart attack» ABC News (Noiz kontsultatua: 2022-02-15).
- (Gaztelaniaz) «101 mujeres gitanas pa’ construir tu feminismo» pikara magazine 2021-04-21 (Noiz kontsultatua: 2022-02-15).
- O'Brien, Lucy. (15 May 2000). Romany divas delight. .
- Connolly, Kate. (8 May 2000). 'Even when I'm singing my heart out, I'm not celebrating'. .
- (Gaztelaniaz) «Muere la cantante Věra Bílá, la “Reina Gitana“» Radio Prague International 2019-03-17 (Noiz kontsultatua: 2022-02-15).
- (Gaztelaniaz) «Bera Bila, diosa de música gitana» La Nación (Noiz kontsultatua: 2022-02-15).
- (Gaztelaniaz) «Věra Bílá» Discogs (Noiz kontsultatua: 2022-02-15).
- Loewenstein, Lael. (8 November 1999). Black & White in Color. .
- «The Double Life of Vera Bila» The Village Voice 1999-12-14 (Noiz kontsultatua: 2022-02-15).