Víctor García Hoz
Víctor García Hoz (Campillo de Aranda, Burgos, Espainia, 1911ko martxoaren 30a - 1998ko otsailaren 18a) espainiar pedagogoa izan zen. Espainiako pedagogiako maisu handienetakoa izan zen.
Víctor García Hoz | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Campillo de Aranda, 1911ko martxoaren 11 | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Madril, 1998ko otsailaren 18a (86 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, pedagogoa eta psikologoa | ||
Enplegatzailea(k) | Fomento de Centros de Enseñanza (en) ![]() | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademia Opus Dei |
Biografia
Nekazari-herri bateko irakasle gisa hasi zen lanean, eta ondoren, Madrilgo Irakasleen Kideko Eskola Normalaren zuzendari eta espetxe-ikasketetako irakasle izan zen.
1940. urtean doktoregoa eskuratu zuen; Pedagogian lehen doktorea izan zen Espainiako unibertsitatean. CSIC Pedagogia Institutuko zuzendaria eta hark argitara ematen duen Revista Española de Pedagogía aldizkariaren zuzendaria izan zen. Espainiako Pedagogia Elkartearen sortzailea eta ohorezko zuzendaria, eta Bordón aldizkariarena, eta Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademiako kidea izan zen, orobat.
Nazioartean ospe handia eskuratu zuen, bana-banako heziketa izeneko kontzeptuan oinarriturik, 1960ko hamarraldiaz gero zabaldu zen joera berrizalearen aitzindari gisa, eta garrantzi handiko lana egin zuen bere eredu teoriko-praktikoen bidez eta bere esperientzia hainbat alor eta irakaskuntza mailetara zabalduz. Bereziki nabarmentzekoa da hezkuntza-arazoei aurre egiteko metodo esperimentalaz egindako erabilera, ezaguera pedagogikoez egindako sistematizazioa eta hainbat ikertzaileren ikerketa zientifikoen zuzendari gisa egindako bidea.
Argitalpen hautatuak
- Normas elementales de pedagogía empírica (1970, "Pedagogia enpirikoaren oinarrizko arauak")
- Organización y dirección de centros educativos (1975, "Heziketa-zentroen antolaketa eta zuzendaritza")
- Principios de pedagogía sistemática (1980, "Pedagogia sistematikoaren oinarriak")
- La educación en la España del siglo XX (1980, "Hezkuntza Espainian, XX. mendean")
- La investigación del profesor en el aula (1984, "Irakaslearen ikerketa ikasgelan")
- Educación personalizada (1985, "Bana-banako heziketa")
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.