Víctor Barguilla

Víctor Barguilla Valcárcel (Logroño, 1899 Palentzia, 1937ko maiatzaren 28a) bizargina eta aktorea, El mayorazgo de Basterretxe, 1929an Euskal Herrian egindako filman, parte hartu zuen. Errepublikanoa, frankistek fusilatu zuten. Barakaldon bizi zen.

Víctor Barguilla
Bizitza
JaiotzaLogroño, 1899
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaPalentzia, 1937ko maiatzaren 28a (37/38 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Hezkuntza
HeziketaValladolideko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakile-apaintzailea eta aktorea
IMDB: nm0054581 Edit the value on Wikidata

Biografia

1920. hamarkadan Barakaldon bizi zen. Bertako talde batean Esperanto ikasi zuen. Erizain izateko ikasketak Valladolideko Unibertsitatean egin zituen nahiz eta bere benetako interesa medikuntza izan. Oso gizon kultua, antzerkia asko interesatzen zitzaion eta, 1922an, Camino del Arte taldea zuzentzen zuen. Sei urte geroago Grupo Borrás sortu zuen. Mauro Azkonak bere filma ospetsua egiteko unean azken talde horrengana jo zuen, aktore eta aktoresak bilatzeko. 1935an Víctor Barguillak erizain bezalako plaza berriak eskatu zituen eta, horrela, herri desberdinetan bizi izan zen: Burgosko probintziako Criales de Losa, La Horra eta, azkenik, Villamuriel de Cerrato, Palentziatik gertu; herri horretan helduentzako eskola bat sortu zuen. Villamurielen zegoela eta, gerrak harrapatu zuen. "Gorriak" izatearen mehatxupean familia ezkutatu zen baina frankistek Víctor Barguilla eta bere 17 urteko seme bat harrapatu zituzten. Palentziako Cárcel Modelon sartu zituzten eta, bertan epaituak, Errepublika aldekoak izateagatik, heriotz-zigorra ezarri zitzaien. Nahiz eta behin baino gehiagotan horma aurrean jarri, semeak bizitza salbatu zuen baina aita, ordea, maiatzaren 28an fusilatu zuten, Palentziako hilerri zaharrean.[1]

El mayorazgo de Basterretxe

Víctor Barguillaren ospea, batez ere, film horretan egin zuen lanari esker zabaldu zen. Azkonak filmean gaiztoaren papera eskaini zion, "Don Timoteo"rena, alegia. Timoteo protagonistari engainatzen saiatzen den indiano maltzurra da baina, zorionez, bere helburua ez da beteko.[2]

Erreferentziak

  1. .
  2. .

Ikus, gainera

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.