Vézeronceko gudua

Vézeronceko gudua 524ko ekainaren 25ean Vézeronce-Curtinetik gertu egindako gudua izan zen, garai hartan Veseruntia deitua, gaur egungo Isèren, Frantzia. Klovis I.aren lau semeek, Txildeberto I.a, Klodomer, Klotario I.a eta Teuderiko I.a, Burgundia inbaditzeko egindako kanpainaren parte izan zen.

Battle of Vézeronce
Burgundiaren inbasioa
Klodomerrek Sigismundoren exekuzioa gainbegiratzen.
Data524ko ekainaren 25
LekuaIsère, Rhône-Alpeak, Frantzia
Koordenatuak45°20′N 5°30′E
EmaitzaFrankoen garaipena
Gudulariak
Burgundiako Erresuma Frankoen Erresuma merovingiarra
Indarra
ezezaguna ezezaguna
Galerak
ezezaguna ezezaguna

Historia

Anaiek 523an egindako aurreko inbasio saiakera baten ostean, frankoek Sigismundo errege burgundiarra exekutatu zuten, eta haren anaia Gundumaro III.ak hartu zuen agintea. Etsaitasunak hurrengo urtean hasi ziren berriro. Gundumarok armada burgundiarra zuzendu eta frankoak garaitu zituen. Gainera, Klodomer borrokan hil zen. Hala ere, hamarkada batez merovingiarren leinua gailendu zen.

1871n, Saint-Didier zohikaztegian, kasko bat aurkitu zuten, gudua gertatu zen lekuaren iparraldean. Kaskoa bizantziar itxurakoa da eta seguru asko buruzagi franko batena izan zen.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.