Véronique de Viguerie
Véronique de Viguerie (Tolosa, Frantzia, 1978ko apirilaren 12a) fotokazetari frantziarra da.
Véronique de Viguerie | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa Okzitania, 1978ko apirilaren 12a (45 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, argazkilaria eta fotokazetaria |
Enplegatzailea(k) | Paris Match |
Jasotako sariak | ikusi
|
veroniquedeviguerie.com | |
Besteak beste, 2008ko abuztuaren 18an, Afganistanen, bederatzi soldadu frantses hil zituen segada bat antolatu zuen Talibanen komandoaren argazkiak egin zituen, Paris Matchentzat.
Biografia
Véronique de Viguerie 1978an jaio zen, Tolosan.[1][2] Haren aita, Henry de Viguerie, erradiologoa eta argazkilari amateurra da. Véronique Carcasonan hazi zen, eta zuzenbidea ikasi zuen.[2]
Argazkilaritzaren zale amorratua izaki, zuzenbide-ikasketak utzi eta Erresuma Batuan argazkilaritza-ikasketei ekin zien.
Argazkilari independente gisa lan egin du 2004az geroztik, eta Afganistanen bizi izan da 2004tik 2006ra.
Gero, erreportajeak egin izan ditu Kolonbian, Iraken, Somalian eta Pakistanen.
2008an, Afganistanera itzuli zen, “2008ko abuztuaren 18ko segadaren ondoren, Afganistani buruzko berriak emateko”, Paris-Match-entzat. Lehendik ezagutzen zituen talibanen konfiantza irabazi, eta erasoan parte hartu zuten talibanen fotorreportajea egiteko aukera ematen zioten. Haren argazkiek kritika handiak izan zituzten Frantzian.[3]
Witness serie dokumentalaren hirugarren atalaren gaia izan zen, HBOk ekoitzia eta 2012ko azaroan Estatu Batuetan zabaldua.[4]
Argitalpenak
- 2008: Afghanistan, regards croisés, avec Marie Bourreau, Paris, Hachette ISBN 2012401201
- 2011: Carnets de reportage du XXIe siècle, avec Manon Quérouil-Bruneel, Paris, éd. Verlhac ISBN 9782916954844
- 2015: Profession reporters. Deux baroudeuses en terrain miné, avec Manon Quérouil-Bruneel, Éditions de La Martinière, ISBN 978-2732466460
- 2019: Véronique de Viguerie, t. 60, Reporters sans frontières (RSF) / édition illustrée, coll. «100 photos pour la liberté de la presse», 7 mars 2019, 144 p. (ISBN 978-2362200564)[5].
- 2019: Yémen, la guerre qu'on nous cache, avec Manon Quérouil-Bruneel, Images Plurielles, Paris, ISBN 978-2-919436-35-4
Erakusketak
Zerrenda ez da zehatza
- 2021: Sur le front syrien, Véronique de Viguerie eta Virginie Nguyen Hoang, Erresistentziaren eta Borrokalariaren Museoa, Montauban, maiatzaren 18tik azaroaren 19ra.[6]
- 2021: Ville en guerre, 2021: Visa d'or humanitaire du CICR irabazi dutenen erakusketa kolektiboa, Fait & Cause Galeria, urriaren 20tik abenduaren 17ra[7]
Sariak
- 2006: Emakume fotokazetariaren Canon saria, Perpinyàko Visa pour l'image jaialdian, talibanei buruzko proiektu batengatik.[8]
- 2006: Lagardère Jeune Talent beka.[9]
- 2007: Argazkilari Gazteen Saria, Angerseko jaialdian.
- 2009: Hirugarren saria World Press Photon.[10]
- 2010: Prix Bayeux-Calvados des correspondants de guerre saria. [11]
- 2018: Urrezko Visa Paris Match News eta Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeko (CICR) urrezko Visa humanitarioa.[8]
Erreferentziak
- Véronique de Viguerie, une Carcassonnaise auteur du scoop de Paris-Match, L'Indépendant, 5 septembre 2008
- Interview radiophonique par Brigitte Patient dans l'émission Regardez voir sur France Inter, diffusée le 24 août 2019.
- Reportage de « Paris Match » : Véronique de Viguerie a eu « des doutes », Libération, 5 septembre 2008
- Witness : South Sudan. .
- Daniel Morin dans l'émission Vous les femmes sur France Inter. (14 avril 2019). Véronique de Viguerie : "On est la première génération de journalistes à pouvoir être vraiment femmes...". Radio France.
- Montauban.com : Musée de la RésistanceMontauban.com : Musée de la Résistance - Exposition du moment. .
- Paris : “Ville en guerre”, une exposition photo du CICR à découvrir. 2021-10-13.
- « Véronique de Viguerie lauréate du Visa d’or News à Perpignan », Le Monde, 9 septembre 2018.
- Fondation Jean-Luc Lagardère: Véronique de Viguerie. .
- 2009 Véronique Viguerie CI3 | World Press Photo. .
- Prix Bayeux-Calvados : ah ! que la guerre est jolie !. 2010-10-11.