Véronique Sanson
Véronique Sanson (Boulogne-Billancourt, Frantzia, 1949ko apirilaren 24a) frantsesezko abeslaria eta musikagilea da. Frantses abestigintza nahiko motel zebilen garaian, gertaera nabarmena izan zen Véronique Sansonen Amoureuse diskoa (1972). Entzuleek harrera ona egin zioten vibrato oso bereziko ahots hari, rock- eta sanba-ukituak dituen musikari eta freskotasunez betetako testuei. Ospe handia lortu zuen Vancouver (1976) eta Hollywood (1977) lanekin. Azken lan horretan, swingerako joera azaltzen da. Ondoren, oinarri poetikoko eta etsipenezko lanak egin zituen, bluesaren eraginpean: Ma révérence (1979) eta Le temps est assassin (1983).
Véronique Sanson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Véronique Marie Line Sanson |
Jaiotza | Boulogne-Billancourt, 1949ko apirilaren 24a (74 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Familia | |
Aita | René Sanson |
Ezkontidea(k) | Stephen Stills (1973 - 1979) Pierre Palmade (1995eko ekainaren 27a - 2004ko maiatzaren 27a) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Cours Hattemer (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria eta piano-jotzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | chansona |
Musika instrumentua | ahotsa pianoa |
Diskoetxea | Warner Music Group |
veronique-sanson.net | |
Beste batzuetan, erritmo-etorri nabarmeneko lanak egin zituen, eta arrakasta handia izan zuten entzuleen artean: Celui qui n'essaie pas (1979) eta Rien que de l'eau (1992). Estatu Batuetan egin zituen urteetan, trebetasun handia lortu zuen eszenan, eta erritmo eta sentiberatasunezko jai handi bilakatu ziren haren kontzertuak. Pragako Orkestra Filarmonikoarekin Symphonie Sanson lana grabatu zuen. I Muvrini Korsikako taldearekin ere lan egin du. 2010ean plazaratu zuen azken diskoa, Plusieurs Lunes.
Diskografia
Estudio albumak
- Amoureuse (1972)
- De l'autre côté de mon rêve (1972)
- Le maudit (1974)
- Vancouver (1976)
- Hollywood (1977)
- 7ème (1979)
- Laisse-la vivre (1981)
- Véronique Sanson (1985)
- Moi le venin (1988)
- Sans regrets (1992)
- Indestructible (1998)
- D'un papillon à une étoile (1999)
- Longue distance (2004)
- Plusieurs Lunes (2010)
Zuzeneko albumak
- Live at the Olympia 1976
- Live au Palais des Sports 1981
- L'Olympia 1985
- A l'Olympia 89
- Symphonique Sanson (1989)
- Zenith 93
- Comme ils l'imaginent (1995)
- Véronique Sanson chante Michel Berger, Avec vous (2000)
- Olympia 2005
- Le Cirque Royal de Véronique Sanson (2012)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.