Västerås

Västerås (suedieraz vɛstɛrˈoːs ahoskatua) Suediako ekialdeko hiria eta Västmanlandeko konderriko hiriburua da. 2010ko erroldaren arabera 110.877 biztanle ditu eta herrialdeko bosgarren hiria da.

Västerås
Västerås
urban area in Sweden (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Suedia
KonderriaVästmanlandeko konderria
VästmanlandProbintzia
Izen ofizialaVästerås
Jatorrizko izenaVästerås
Posta kodea72X XX
Geografia
Koordenatuak59°37′02″N 16°32′32″E
Map
Azalera52,94 km²
Altuera17 m
Demografia
Biztanleria128.660 (2020ko abenduaren 31)
126 (2020)
Dentsitatea2.094,39 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia021
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
http://www.vasteras.se/

Geografia

Mälaren aintziraren mendebaldeko ertzean kokaturik dago hiria, Stockholm hiriburutik 100 kilometro mendebaldera. Izenak berak ere kokapenaren berri ematen du, Västra Aros izenak "mendebaldeko bokalea"n esan nahi baitu.

Historia

Suediako eta Europa iparraldeko hiri zaharrenetakoa da. Mila urte baino gehiago dituzten Bikingoen Aroko asentamenduaren aztarnak aurkitu dira, honen adierazgarri Anundshög eremu arkeologikoa, k.a. 500 urtearen inguruan eraikitako harrespila, harrizko itsasontziaren itxuran egina.

XI mendearen hasieran Suediako bigarren hiri handiena zen eta XII menderako dagoeneko apezpikuaren egoitza ere bihurtu zen. Halakoa zen Västeråsen garrantzia, Gustavo I.a Vasa erregeak ere Erlijio Erreforma aurrera atera zuen Biltzar Nagusia bertan bildu zuela. 1623an Johannes Rudbeckiusek Suediako eskola zaharrena sortu zuen Västeråsen.

XVIII eta XIX mendean luzoker edo pepinoaren ekoizle handia bihurtu zen, hiria Gurkstaden (Pepinoaren hiria) ezizena hartzeraino. 1891ean zentrale hidroelektriko txiki bat eraiki zen, ASEA, gerora haundituz joan zena. Gaur egun hiri erabat industriala bihurtu da.

Klima

    Datu klimatikoak (Västerås (1961–1990))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura (ºC) -3.8 -3.8 -0.2 4.7 11.1 15.9 17.1 15.8 11.4 7.0 1.5 -2.2 6.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 40.0 29.2 32.3 34.9 39.6 54.4 75.3 71.5 67.4 56.5 56.5 44.7 602.3
[erreferentzia behar]

Kirolak

Västerås SK Bandy Suediako bandy talde arrakastatsuena da. Bandya neguko kirol bat da, izotz hockeyaren antz handia duena. Munduko Bandy Txapelketaren hainbat edizio jokatu zian dira Västeråsko ABB Arena estadioan.

Ondasun nabarmenak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.