Vänern

Vänern[1] Suediako aintzirarik handiena eta Europako hirugarrena da. Suediako Västra Götaland eta Värmland konderrien artean kokatzen da.

Vänern
Vänern (su)
Datu orokorrak
Garaiera44,4 m
Motaaintzira
Luzera140 km
Zabalera60 km
Azalera5.650 km²
Sakonera106 m
Bolumena153.000.000.000 m³
Geografia
Map
Koordenatuak58°55′00″N 13°30′00″E
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaVärmlandeko konderria
Suediako udalerriaKarlstad udalerria
Hidrografia
Betebidea
HustubideaGöta
Erresidentzia denbora9 a
Arroaren azalera41.182 km²

Geografia

Vänern aintzirak 5.655 km² azalera du. Batez besteko sakonera 27m da, baina lekurik sakonena 106 metrotara dago.

Geografikoki, Vänern Götaland eskualdetan dago, zenbait konderri artean banatuta:

  • Mendebaldeko aldea edo Dalbosjö Dalsland probintzian dago;
  • Ekialdeko aldea edo Värmlandsjön, berriz, iparraldea Värmlandn eta hegoaldea Västergötland probintzietan du.

Betebidea iparraldetik datorkion Klarälven ibaia da; hustubidea, berriz Göta ibaia da, Viken eta Vättern aintzirarekin lotzen zaiona.

Barnean dagoen Djurö uhartedia dauka eta 1991 urtean Djurö Parke Nazionala eratu zen.

Historia

Aintzira azken glazioazioan sortu zen, duela 10.000 urte inguru. Izotza urtu zenean Suedia hegoaldea ur azpian gelditu zen Kattegat eta Botniako golkoaren artean itsasartea eratuz. Honen adierazgarri da 2009an aintziraren barrenean aurkituriko itsasontzi vikingoa.

Arrantza

Vänern aintziran arrain espezie ugari aurkitzen dira eta azken urteetan gobernuak kutsaduraren aurkako neurriak hartu ditu. Arrantza egitea libre da, bai ertzean eta baita txalupa batean ere. Arrain ohikoenak Osmeridae familiakoak eta Coregonus albula dira.

Inguruko herrientzako jarduera ekonomiko garrantzitsua da, 2001ean adibidez Coregonus albularen 165 tona jaso zituzten, 100 tona arrain zuri eta 25 tona aingira.

Endemikoak diren bi izokin barietate ere badira aintzira honetan, 9.000 urtetan zehar bertan eboluzionatu dutenak. 18 kilogramotik gorako izokinak hartu izan dira, munduko handiena ere bertan arrantzatu zen, 20 kilogramotik gorakoa zen.

Hegaztiak

Txenadak eta kaioak dira hegazti ohikoenak. Ubarroiak XIX mendean desagertu ziren baina azken urteetan itzuli egin dira. Berauetaz elikatzen diren arrano arrantzaleen poopulazioa ere hazi egin da.

Parke Nazionalak

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.