Uztarrozar

Uztarrozar[1][lower-alpha 1] edo Uztarrotz Andurra[lower-alpha 2] Urraulgoiti udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

Uztarrozar
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioaurrea
UdalerriaUrraulgoiti
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaUztarrozar
Posta kodea31448
Herritarrauztarrozartar
Geografia
Koordenatuak42°46′29″N 1°11′29″W
Garaiera789 metro
Distantzia52,3 km (Iruñetik)
Demografia

1534n jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Urraulgoitiko Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak uztarrozartar ziren.

Izena

Uztarrozar toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Vrtarroz (1366)
  • Ustarroz (1975)
  • Uztarroz-Andurra (1975)
  • Uztarrozar (1996)

Geografia

Uztarrozar Urraulgoiti ibarran dago.

Inguru naturala eta kokapena

Urraulgoiti Zangozako merindadeko herria da eta Nafarroako hiriburutik 56 kilometrora dago. Udaletxea Irurozkin dago. Erliebe handiko ibarra da, Ugarron bezalako arroilek nabarmenduta, lurraldeko gainerako lekuetatik isolatzen baitute. Ibarraren erdialdea nekazaritzakoa da, baina zenbat eta iparralderago edo ekialderago, orduan eta lur gutxiago dago erabilgarri. Azkenik, gainerako udalerriekin muga egiten duten eremuak menditsuak dira.

Klima

Erlieberaren desberdintasunak direla eta, Urraulgoitin bi klima desberdintzen dira, batetik hegoaldeko klima azpimediterraniarra, eta bestetik iparraldeko klima azpiozeanikoa. Iparraldean izaten diren prezipitazio ugariagoak direla eta (batez beste 1 400 mm edo gehiago urtero), pagadi ugari daude. Bien bitartean, hegoaldean, urtero 900 mm jausten direlarik, pinu basatia da espezierik ohikoena. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu bitartekoa da.

Zuhaitzen artean espezierik ugariena birlandaturiko (Austriatik ekarri zituzten XVIII. mendearen amaieran) pinu lariziarrak dira, guztira 591 hektarea hartuz.

Estazio meteorologikoak

Urraulgoitin dagoen Eparotz, itsasoaren mailatik 565 metrora, Nafarroako Gobernuak 1974an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]

    Datu klimatikoak (Eparotz, 1974-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.0 22.0 26.0 29.0 33.0 38.0 41.0 40.0 37.0 32.0 25.0 21.0 41.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.6 10.2 13.4 15.3 19.9 24.9 28.6 28.5 24.0 18.4 12.2 9.1 17.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.2 5.2 7.8 9.8 13.8 17.9 20.7 20.7 17.1 12.8 7.8 5.0 11.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -0.1 0.2 2.3 4.3 7.7 10.8 12.8 12.8 10.1 7.2 3.3 0.8 6.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -17.0 -17.0 -9.0 -4.0 -3.0 1.0 5.0 2.0 1.0 -3.0 -8.0 -11.0 -17.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 69.3 67.9 62.6 91.9 71.3 52.8 35.0 39.5 62.2 92.0 93.7 95.2 833.5
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 47.0 35.5 50.0 46.0 38.0 48.0 56.0 73.0 66.5 87.0 54.0 74.5 87.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10.5 9.7 8.9 12.2 10.7 6.9 4.6 4.8 7.0 10.5 11.5 12.0 109.3
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.6 1.4 1.2 0.8 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.5 1.1 6.6
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia

XIX. mendearen lehen erdira arte, ibarrak izendatutako diputatuek eta etxeen artean txandaka izendatzen zen herriko erregidoreak gobernatzen zuten. 1847an, herria Irunberri eta Nabaskozekin lotzen zuen bidea -hirikoen artean garrantzitsuena- oso egoera txarrean zegoen, eta jendea garia eta azienda ekoizten eta esportatzen aritzen zen batez ere. 1366 eta 1427an 3 su zituen eta 5 1553 eta 1646an. 37 biztanle zituen 1786an eta 39 1824an.

Oharrak

  1. /us̻táros̻aɾ/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban
  2. /us̻tárot͡s̻ anð̞úra/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Uztarrozar - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. «Meteo Nafarroa - Fitxa Klimatikoak - Eparotz» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).
  4. Eparozko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.