Uztailaren 7
Uztailaren 7a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta laurogeita zortzigarren eguna da, 189.a bisurteetan. 177 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1515 – Nafarroako Erresuma, Fernando Katolikoaren tropek okupatua, Gaztelako Koroaren mende geratu zen legez,[1] ekainaren 11n Gaztelako Gorteek hala erabakita.
- 1591 – Bernardo Sandoval Iruñeko apezpikuak agindu zuen Iruñeko Sanfermin festak urriaren 10etik uztailaren 7ra aldatzea, eliztarrek eta udalak urriko ospakizuna dataz aldatzeko eskatu ondoren.
- 1894 – Zurbaranen tren bat errailetatik irten zen eta 13 hildako izan ziren.
- 1985 –
- Juan Carlos Lezertua euskal errefuxiatua Ziburun zauritua izan zen GAL mertzenario talde espainiarraren atentatu batean.
- Joseba Sarrionaindiak eta Iñaki Pikabeak Martuteneko espetxetik ihes egin zuten bafletan ezkutaturik Imanolen kontzertu batean.
- 2006 – Gasteizko Salburuan aurkituriko hegazti bati eginiko analisiek, Hegaztien gripea zuela erakutsi zuten.
- 2008 –
- UNESCOk Santimamiñe, Ekain eta Altxerriko haitzuloak gizateriaren ondare izendatu zituen.
- Jose Diego Yllanesek Nagore Laffage neska gipuzkoarra hil zuen Iruñeko San Ferminetan.
Mundua
- 1892 – Andres Bonifaciok Katipunan elkarte sekretua sortu zuen Tondoko etxe batean, Manilan.
- 1978 – Salomon Uharteak Erresuma Batutik independizatu ziren.
- 2003 – Armeniako Alderdi Komunista Bateratua sortu zen.
- 2005 – Al Kaedak atentatu odoltsua egin zuen Londonen.
Arte eta kultura
Mundua
- 1977 – The Spy Who Loved Me ("Maite Izan Ninduen Espioia") filma estreinatu zen, Lewis Gilbertek zuzendu eta Roger Moore, Barbara Bach, Curd Jürgens, Richard Kiel, Caroline Munro, Geoffrey Keen, Walter Gotell eta Bernard Lee aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1995 – First Knight ("Lehen Zalduna") filma estreinatu zen, Jerry Zuckerek zuzendu eta Sean Connery, Richard Gere, Julia Ormond eta Ben Cross aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1995 – Species ("Espezieak") filma estreinatu zen, Roger Donaldsonek zuzendu eta Ben Kingsley, Michael Madsen, Alfred Molina, Forest Whitaker, Marg Helgenberger eta Natasha Henstridge aktoreek antzeztu zuten.
- 2004 – King Arthur ("Arturo erregea") filma estreinatu zen, Antoine Fuquaek zuzendu eta Clive Owen, Keira Knightley, Ioan Gruffudd, Stephen Dillane, Stellan Skarsgård, Ray Winstone, Hugh Dancy, Til Schweiger eta Mads Mikkelsen aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2011 – Santiago de Compostelako katedraletik XII. mendeko Codex Calixtinus lapurtu zuten. Bertan agertzen da euskarazko lehen hiztegia, XII. mendekoa.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Euskal Herria
- 2011 – Josu Urrutia futbolari ohia Athleticeko presidente hautatu zuten.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1773 – Jean Pierre Garat, lapurtar apaiza eta idazlea (h. 1846).
- 1852 – Fermin Herran, arabar idazle eta ikertzaile euskaltzalea eta mezenas masoia (h. 1908).
- 1904 – Alberto Villaverde, gipuzkoar futbolaria (h. 1969).
- 1908 – Carmelo Larrea, bizkaitar musikagile eta piano-jotzailea (h. 1980).
- 1929 – Felix Murga, arabar apaiz, arkeologo eta etnografoa (h. 2001).
- 1937 – Belén Balerdi, Irura III, gipuzkoar erraketista (h. 1982).
- 1945 – Kontxu Odriozola, euskal eta azpeitiar aktorea (h. 2016).
- 1948 – Josune Ariztondo, bizkaitar irakaslea eta politikaria.
- 1953 – Jean Mixel Bedaxagar, zuberoar abeslari eta musikaria.
- 1966 – Jose Felix Gallastegi, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1969 – Eric Dicharry, lapurtar antropologoa eta euskal idazlea.
- 1972 – Bénédicte Delmas, lapurtar antzezlea.
- 1978 –
- Esther Basurto, gipuzkoar boleibol eta hondartza-bolei jokalaria.
- Myriam Cameros Sierra, nafar ilustratzailea, artista plastikoa eta grafitigilea.
- 1980 – Iñigo Leitza, bizkaitar pilotari ohia.
- 1981 – Jon Juaristi Ostolaza, gipuzkoar erremontelaria.
- 1982 – Galder Gonzalez, euskal wikilari, dibulgatzaile, geologo eta primatologoa.
- 1997 – Ander Gebara, arabar futbolaria.
- 2000 – Álvaro Núñez, bizkaitar futbolaria.
- 2003 – Unai Zubeldia, gipuzkoar txirrindularia.
Mundua
- 1207 – Elisabet Hungariakoa, Hungariako printzesa (h. 1231).
- 1418 – Petri II.a Bretainiakoa, Bretainiako dukea (h. 1457).
- 1638 – François Barrême, frantziar matematikaria eta kontabilitatearen aitzindaria (h. 1703).
- 1746 – Giuseppe Piazzi, italiar monje, astronomo eta matematikaria (h. 1826).
- 1833 – Félicien Rops, belgikar margolari, ilustratzaile eta karikaturagilea (h. 1898).
- 1843 – Camillo Golgi, italiar mediku eta zientzialaria (h. 1926).
- 1852 – Vera Figner, errusiar iraultzailea (h. 1942).
- 1860 – Gustav Mahler, austriar musikagilea (h. 1911).
- 1861 – Nettie Stevens, estatubatuar genetista (h. 1912).
- 1863 – Marguerite Audoux, frantziar eleberrigilea (h. 1937).
- 1864 – Isabelo de los Reyes, filipinar idazlea eta politikaria (h. 1938).
- 1870 – Fermín Arrudi, aragoiar erraldoia, akromegaliaren ondorioz 2,29 metro garai izatera heldu zen aragoiar ezaguna (h. 1913).
- 1874 – Mitsuko Aoyama, Heinrich von Coudenhove-Kalergi diplomazialariaren emaztea, Europara emigratu zuen lehen japoniarretako bat (h. 1941).
- 1884 – Lion Feuchtwanger, alemaniar idazlea (h. 1958).
- 1893 – Miroslav Krleža, kroaziar idazlea (h. 1981).
- 1894 – Benjamín Palencia, espainiar margolaria (h. 1980).
- 1899 –
- Jean-Albert Grégoire, automobilgintzaren sustatzaile eta idazle frantziarra (h. 1992).
- George Cukor, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1983).
- 1901 – Vittorio De Sica, italiar zinema-zuzendari eta aktorea (h. 1974).
- 1903 – Steven Runciman, ingeles historialaria (h. 2000).
- 1906 – William Feller, kroaziar-estatubatuar matematikaria, probabilitate-teorian ekarpen handiak egin zituena (h. 1970).
- 1907 –
- Robert A. Heinlein, estatubatuar zientzia-fikzioako eleberrigilea (h. 1988).
- Ita Rina, esloveniar aktorea (h. 1979).
- 1911 – Gian Carlo Menotti, italiar musikagilea (h. 2007).
- 1915 – Juan Liscano, venezuelar idazlea (h. 2001).
- 1917 – Rebeca Uribe Bone, kolonbiar ingeniari kimikoa, Kolonbian ingeniaritzan graduatutako lehen emakumea (h. 2017).
- 1923 – Eduardo Falú, argentinar gitarrista eta musikagilea (h. 2013).
- 1926 – Nuon Chea, kanbodiar politikari eta genozida (h. 2019).
- 1930 –
- Tadao Kobayashi, japoniar futbolaria.
- Biljana Plavsic, Bosniako Serbiar Errepublikako presidentea eta gerra-kriminala.
- 1933 – Murray Halberg, zeelandaberritar atleta, txapeldun olinpikoa (h. 2022).
- 1934 – Vinko Globokar, esloveniar jatorriko frantziar musikagile eta tronboi-jotzailea.
- 1935 – Roberto Rodríguez Fernández, El Vaquerito, kubatar gerrillaria, Kubako Iraultzan parte-hartzailea (h. 1958).
- 1936 –
- Dalilah, espainiar dantzaria eta dantza-maistra, sabel-dantzaren dantzari mitikoa (h. 2001).
- Joseph Renzulli, estatubatuar psikologoa, hezkuntzara aplikatutako psikologian aritua.
- 1940 – Ringo Starr, ingeles bateria-jolea, The Beatleseko taldekidea izandakoa.
- 1941 – Michael Howard, britainiar politikaria, Alderdi Kontserbadorearen buruzagi ohia.
- 1942 – Michael Ogio, Papua Ginea Berriko gobernadore orokorra (h. 2017).
- 1943 – Toto Cutugno, italiar pop egile abeslaria eta musikaria (h. 2023).
- 1944 –
- Jürgen Grabowski, alemaniar futbolaria (h. 2022).
- Tony Jacklin, ingeles golf jokalari ohia.
- 1945 –
- Manuel Chaves, espainiar politikaria, Andaluziako Juntako presidente ohia.
- Moncef Marzouki, Tunisiako presidente ohia.
- 1947 –
- Gyanendra Nepalgoa, Nepalgo azken erregea.
- Enrique Ruano, zuzenbideko ikasle eta frankismoaren aurkako militante espainiarra (h. 1969).
- Victor Manuel, espainiar abeslaria eta disko- eta film-ekoizlea.
- 1948 – Ulpiano Vergara, panamar soinujole eta bertako musika tipikoen konpositorea.
- 1949 – Shelley Duvall, estatubatuar aktore, zinema ekoizle, idazle, abeslari eta ahots bikoiztailea.
- 1951 – Ricardo Muruzabal, espainiar futbolaria (h. 2003).
- 1957 – Marta Pérez Sierra, kataluniar idazlea eta poeta.
- 1958 – Juan del Olmo, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailea.
- 1959 – Barbara Krause, alemaniar igerilari ohia.
- 1968 –
- Jorja Fox, estatubatuar aktore eta produktorea.
- Danny Jacobs, estatubatuar aktorea.
- 1969 – Shiro Kikuhara, japoniar futbolari ohia.
- 1970 – Erik Zabel, alemaniar txirrindulari ohia.
- 1975 – Nina Hoss, alemaniar aktorea.
- 1976 – Bérénice Bejo, franko-argentinar aktorea.
- 1978 – DJ Manian, trance musika motako alemaniar DJa.
- 1979 – Amanda Françozo, brasildar telebista aurkezle eta kazetaria.
- 1983 – Bárbara Plá, kataluniar errugbilaria, Getxo Rugby Taldeko emakumezkoen taldeko jokalaria eta kirol zuzendaria.
- 1991 – Eve Hewson, irlandar aktorea.
- 1992 –
- Jedet, espainiar emakumezko modelo, abeslari eta aktore transgeneroa.
- Riho Sakamoto, japoniar futbolaria.
- 1995 – Pablo Sisniega, mexikar futbolaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1957 – Manuel Kristobal Errandonea, Eusko Gudarosteko gipuzkoar komandantea (j. 1905).
- 1987 – André Dassary, gehienbat frantsesez aritutako lapurtar kantaria (j. 1912).
- 1994 – Kastora Irigoien, bizkaitar panderojolea (j. 1908).
- 2005 – Eugenio Agirretxe, gipuzkoar idazle eta hizlaria eta Euskaltzain urgazlea (j. 1920).
- 2006 – José Glaria, Glaria I , nafar futbolaria (j. 1929).
- 2008 – Nagore Laffage, 20 urteko irundar gaztea, Iruñeko San Ferminetan eraila.
- 2011 – Pablo Mandazen, anaia Gines, euskal maisua, biologoa, antropologoa eta apaiza, Caracasen (j. 1912).
- 2013 – Juan Lizarralde, Altxerri, traineru estropadetako patroi ospetsuenetakoa, 10 aldiz irabazi zuen Kontxako Bandera (j. 1934).
- 2014 – Francisco Gabika, euskal txirrindularia (j. 1937).
Mundua
- 1162 – Haakon II.a Norvegiakoa, Norvegiako erregea (j. 1147).
- 1191 – Judith Hohenstaufengoa, Turingiako landgravesa ezkontidea (j. 1133/1134).
- 1304 – Benedikto XI.a, Aita santua (j. 1240).
- 1307 – Eduardo I.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea (j. 1239).
- 1531 – Tilman Riemenschneider, gotiko eta pizkunde estiloko bavariar eskultorea (j. c. 1460)
- 1572 – Sigismundo II.a Poloniakoa, Poloniako erregea eta Lituaniako Duke Handia (j. 1520).
- 1573 – Jacopo Barozzi, italiar arkitekto manierista (j. 1507).
- 1799 – William Curtis, ingeles zientzialari eta naturalista (j. 1746).
- 1816 – Richard Brinsley Sheridan, irlandar antzerki-idazlea, antzerki-ekoizlea eta politikaria (j. 1751).
- 1855 – Konstantin Batiushkov, errusiar poeta (j. 1787).
- 1879 – George Caleb Bingham, estatubatuar margolari, militar eta politikaria (j. 1811).
- 1882 – Janka Kupala, bielorrusiar olerkaria eta idazlea (h. 1942).
- 1889 – Giovanni Bottesini, italiar musikagilea eta lehen kontrabaxu-jotzaile birtuosoetako bat (j. 1821).
- 1898 –
- Louis Buffet, Frantziako lehen ministroa (j. 1818).
- Nikolai Jaroxenko, errusiar margolaria (j. 1846).
- 1901 – Johanna Spyri, suitzar idazlea (j. 1827).
- 1922 – Cathal Brugha, irlandar iraultzaile eta politikaria (j. 1874).
- 1927 – Gösta Mittag-Leffler, suediar matematikaria (j. 1846).
- 1930 – Arthur Conan Doyle, eskoziar idazlea (j. 1859).
- 1932 – Augusto Bernardino Leguía y Salcedo, Peruko presidentea eta diktadorea (j. 1863).
- 1936 – Georgi Vasilievitx Txitxerin, errusiar diplomatikoa (j. 1872).
- 1956 – Gottfried Benn, alemaniar poeta (j. 1886).
- 1965 – Moshe Sharett, Israelgo lehen ministroa (j. 1894)
- 1968 – Jo Schlesser, 1 Formulako frantziar pilotua (j. 1928).
- 1971 – Ub Iwerks, estatubatuar animatzaile, marrazkilari eta komikigilea (j. 1901).
- 1972 – Talal Jordaniakoa, Jordaniako erregea (j. 1909).
- 1973 –
- Max Horkheimer, alemaniar filosofoa, teoria kritikoaren sortzailetako bat (j. 1895).
- Veronica Lake, estatubatuar aktorea (j. 1922).
- 1974 – Leon Shamroy, estatubatuar zinema argazkilaria (j. 1901).
- 1976 – Gustav Heinemann, Alemaniako Errepublika Federaleko presidentea (j. 1899).
- 1982 – Agustí Bartra, kataluniar olerkaria (j. 1908).
- 1984 – Brassaï, franko-hungariar argazkilari, eskultore, dominen-egile, idazle eta zinemagilea (j. 1899).
- 1990 – Cazuza, brasildar abeslari, musikagile eta poeta (j. 1958).
- 1992 – Micaela Feldman de Etchebehere, argentinar militante anarkista eta feminista (j. 1902).
- 1993 – Mia Zapata, The Gits taldeko abeslaria (j. 1965).
- 1995 – Jean Bony, frantziar arte-historialaria (j. 1908).
- 1998 – Moshood Abiola, joruba etniaren buruzagia eta Nigeriako erregimen militarraren aurkaria (j. 1937).
- 2000 – Ursula Kuczynski, alemaniar aktibista komunista, Sobietar Batasunarentzat espioi lanetan aritutako (j. 1907).
- 2006 – Syd Barrett, ingeles gitarra-jotzaila, Pink Floyden hasierako taldekidea (j. 1946).
- 2007 –
- Anne McLaren, britainiar biologoa, garapen biologiaren arloan aitzindaria (j. 1927).
- John Szarkowski, estatubatuar museo-zaintzaile, historialari, arte-kritikari eta argazkilaria (j. 1925).
- 2014 –
- Alfredo Di Stéfano, argentinar-espainiar futbolari eta entrenatzailea, munduko futbolaririk onenetakoa (j. 1926).
- Eduard Xevardnadze, Georgiako presidentea (j. 1928).
- 2016 – Laura Mancinelli, italiar idazlea, germanista eta erdi arokoa (j. 1933).
- 2021 –
- Jovenel Moïse, Haitiko presidentea (j. 1968).
- Carlos Reutemann, argentinar auto-pilotua (j. 1942).
- Dinah Murray, ingeles idazle, irakasle eta pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1946).
Jaiak eta urteurrenak
- San Fermin eguna. Jaiak Iruñean, Lesakan eta Pasai Antxon, besteak beste.
- Sehaska egutegiko izendegia: Fermin eta Iruña.
Kanpo estekak
- Landa El Busto, Luis. (2001). Nafarroako historia. Mendeetan zehar landutako identitatea. Nafarroako Gobernua. Hezkuntza eta Kultura Departamentua, 118 or. ISBN 84-235-2116-8..
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.