Uztailaren 3
Uztailaren 3a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta laurogeita laugarren eguna da, 185.a bisurteetan. 181 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 2006 – Emakumeen aurkako indarkeria Basaurin, 21 urteko neska errumaniar bat erail zuen bere mutil lagun ohiak.
Mundua
- 987 – Hugues Capet koroatu zuten frankoen errege.
- 1944 – Minskeko ghettoan sartu zen Armada Gorria. Ghettoa naziek sortu zuten, Sobietar Batasuna inbaditu zutenean 1941ean, eta 100.000 judu hartu zituen. Gehienak Holokaustoan hil zituzten.
- 1962 – Aljeriak independentzia aldarrikatu zuen, 132 urteko okupazio kolonial frantsesaren ostean.
- 1988 – Mekara zihoan Iran Air hegazkina misilez jo eta eraitsi zuten AEBek, 290 bidaiari hilez.
- 2001 – Hegazkin istripua Errusiako Irkutsken, Tupolev hegazkin bat pistatik atera eta 145 hildako izan ziren.
- 2006 – Metro istripua Valentzian, tren bat errailetatik atera eta beste tren batek jo zuen. 43 hildako eta 47 zauritu gertatu ziren.
- 2010 – Gutxienez 220 hildako eta 200 zauritu egon ziren Kongoko Errepublika Demokratikoan kamoi batek eztanda egitean.
- 2022 – Marmolada mendian izotz-jausi handi batek 9 hildako, 7 zauritu eta lau desagertu utzi zituen.
Arte eta kultura
Mundua
- 1999 – Kinka Usher frantziar zinema zuzendariak zuzendu eta William H. Macy, Ben Stiller, Hank Azaria eta Geoffrey Rush aktoreek antzeztutako Mystery Men filma estreinatu zen.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 2020 – C/2020 F3 (NEOWISE) kometa periheliora iritsi zen.
Kirolak
Mundua
- 2010 – 97. Frantziako Tourra hasi zen Rotterdamen.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1682 – Pedro Ignazio Barrutia, euskal idazlea (h. 1759).
- 1845 – Apolinar Brull, nafar musikagilea, zarzuelatan aditua (h. 1905).
- 1865 – Karmelo Etxegarai, gipuzkoar idazle eta historialaria (h. 1925).
- 1884 – Inocencia Arangoa, gipuzkoar margolaria (h. 1935).
- 1889 – René Delzangles, lapurtar politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilari Nagusia (h. 1979).
- 1920 – Sergio Mendizabal, gipuzkoar aktorea (h. 2005).
- 1930 – Angel Aintziburu, nafar idazlea eta ohorezko euskaltzaina (h. 2019).
- 1933 – Pedro Aurtenetxe, bizkaitar enpresaburu eta Athletic Clubeko presidentea (h. 2016).
- 1934 –
- José Ramón Arteta, bizkaitar musika klasiko konpositorea.
- Espartaco Moscoso, bizkaitar haltera ohia.
- 1945 – Miguel Zestau, Zestau I.a, nafar pilotari ohia.
- 1951 – Pello Salaburu, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore ohia, irakaslea, euskalaria eta idazlea.
- 1956 – Mikel Goikoetxea, Txapela, bizkaitar ETAkidea (1984an GALek eraila).
- 1958 – Juan Antonio Larrañaga, Errealeko futbolari ohia eta kirol esataria.
- 1959 – Esteban Garijo, UPNko nafar politikaria.
- 1960 – Josu Erkoreka, bizkaitar politikaria.
- 1968 – Juan Pedro Belza, arabar beisbol eta softbol jokalari ohia.
- 1969 –
- Carlos García Crespo, Mondragon Unibertsitateko Mondragon Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria.
- Mari Karmen Garate, gipuzkoar panderojole eta trikitilaria.
- 1974 – Iñigo García, gipuzkoar atleta ohia.
- 1979 – Philippe Etxegarai, baxenafar errugbilari ohia.
- 1983 – Eneko Barberena, gipuzkoar idazlea.
- 1988 – Jon Urbieta, gipuzkoar abeslari, aktore eta telebista aurkezlea.
- 1992 –
- Aitor Kortabitarte, bizkaitar futbolaria.
- Alejandro Maestresalas, nafar futbolaria.
- 1995 –
- Jon Bautista, gipuzkoar futbolaria, Balearretan.
- Ander Santamaria, bizkaitar futbolaria.
- Gorka Santamaría, bizkaitar futbolaria.
- 1996 – Jaime Santos Latasa, gipuzkoar xakelaria.
- 1997 – Enara López, bizkaitar txirrindularia.
Mundua
- 1423 – Luis XI.a Frantziakoa, Frantziako erregea (h. 1483).
- 1550 – Jacobus Gallus, esloveniar musikagilea (h. 1591).
- 1576 – Ana Prusiakoa, Prusiako dukesa (h. 1625).
- 1683 – Edward Young, ingeles idazle eta literatura-kritikaria (h. 1765).
- 1728 – Robert Adam, eskoziar arkitekto neoklasiko, etxe barruko eta altzari-diseinugilea (h. 1792).
- 1738 – John Singleton Copley, anglo-estatubatuar margolaria (h. 1815).
- 1767 – Jean-Joseph Dessolles, Frantziako lehen ministroa (h. 1828).
- 1778 – Carl Ludvig Engel, alemaniar arkitektoa (h. 1840).
- 1789 –
- Johann Friedrich Overbeck, alemaniar margolaria (h. 1869).
- Manuel Llauder, kataluniar noble eta militarra (h. 1851).
- 1805 – Jean-Baptiste Nothomb, Belgikako lehen ministroa (h. 1881).
- 1850 – Santu Casanova, korsikar idazlea (h. 1936).
- 1854 – Leoš Janáček, txekiar konposatzailea (h. 1928).
- 1860 – Charlotte Perkins Gilman, estatubatuar feminista, soziologoa, eleberrigilea, poeta eta gizarte erreformarako irakurlea (h. 1935).
- 1862 – Bolesława Lament, poloniar moja (h. 1946).
- 1866 – Ambroise Vollard, frantziar arte-saltzailea eta galerista (h. 1939).
- 1870 – Richard Bedford Bennett, Kanadako lehen ministroa (h. 1947).
- 1871 – William Henry Davies, ingelesez idatzi zuen galestar poeta (h. 1940).
- 1883 – Franz Kafka, txekiar idazlea (h. 1922).
- 1886 –
- Francis Carco, frantziar idazlea (h. 1958).
- Olga Rozanova, errusiar abangoardiako artista (h. 1918).
- Elsie Maud Wakefield, ingeles naturalista, irakasle, mikologo eta fitopatologoa (h. 1972).
- 1888 – Ramón Gómez de la Serna, espainiar idazle, kazetari eta itzultzailea (h. 1963).
- 1897 – Jesse Douglas, estatubatuar matematikaria (h. 1965).
- 1906 – George Sanders, britainiar aktorea (h. 1972).
- 1910 – Luis Rodríguez de Miguel, espainiar legelari eta politikaria (h. 1982).
- 1912 – María Ruanova, argentinar dantzari, koreografo, irakasle eta baleteko maistra (h. 1976).
- 1913 – Anders Hald, daniar estatistikaria, estatistikaren historian egindako ikerketengatik ezaguna (h. 2007).
- 1922 – Guillaume Cornelis van Beverloo, Corneille, belgiar margolari eta grabatzailea (h. 2010).
- 1924 –
- Amalia Aguilar, kubatar dantzari, vedette, abeslari, aktore eta umorista (h. 2021).
- Sellapan Ramanathan, Singapurreko presidentea (h. 2016).
- 1926 – Maria Lorenza Barrenetxe, euskal jatorrizko argentinarra, argentinako Lehen Dama (h. 2016).
- 1927 – Ken Russell, ingeles zinema zuzendaria (h. 2011).
- 1928 – Georges-Jean Arnaud, frantziar idazlea (h. 2020).
- 1930 – Carlos Kleiber, alemaniar-austriar orkestra-zuzendaria (h. 2004).
- 1932 – Enrique del Portal, espainiar tenorra eta aktorea , antzerki lirikoan nabarmendu zena (h. 2020).
- 1933 – Carmen Barbarà, kataluniar komikigilea eta ilustratzaiea.
- 1934 – Manfred Bieler, alemaniar idazlea (h. 2002).
- 1935 – Harrison Schmitt, estatubatuar geologo, astronauta eta senatari ohia.
- 1937 – Tom Stoppard, britainiar antzerkigile eta gidoi-idazlea.
- 1940 – Jerzy Buzek, Poloniako lehen ministroa eta Europako Parlamentuko lehendakaria.
- 1941 – Adoor Gopalakrishnan, indiar zinema-zuzendaria.
- 1942 – Eddy Mitchell, frantziar abeslari eta aktorea.
- 1947 – Rob Rensenbrink, herbeheretar futbolaria (h. 2020).
- 1948 – Marc Okrand, estatubatuar hizkuntzalaria, klingon fikziozko hizkuntzaren asmatzailea.
- 1949 –
- Almudena Domínguez Arranz, arkeologoa da, Antzinaroko arkeologia eta numismatika ondarean aditua.
- Luz Salgado, perutar kazetaria eta politikaria.
- Bo Xilai, txinatar politikaria.
- 1951 – Jean-Claude Duvalier, Baby Doc, Haitiko presidentea (h. 2014).
- 1952 –
- Laura Branigan, estatubatuar abeslari eta aktorea (h. 2004).
- Andy Fraser, ingeles baxu jotzailea, Free taldeko kidea (h. 2015).
- 1953 – Nidia Morrell, argentinar astronomoa.
- 1957 – Paloma Pedrero, espainiar aktorea, gidoilaria, zuzendaria, antzerki-egilea eta arte dramatikoko irakaslea.
- 1958 – Ángel Acebes, Alderdi Popularreko espainiar politikaria.
- 1962 –
- Kate Asabuki, japoniar aktorea eta glamour-modeloa.
- Tom Cruise, estatubatuar aktorea eta ekoizlea.
- 1964 – Tom Curren, estatubatuar surflaria.
- 1965 – Connie Nielsen, daniar aktorea.
- 1966 – Daniel Plaza, kataluniar atleta ohia, ibilketan aditua.
- 1970 –
- Lolita Bosch, kataluniar idazlea.
- Serhiy Honchar, ukrainar txirrindulari ohia.
- 1971 – Julian Assange, australiar kazetaria, Interneteko ekintzailea eta programatzailea, WikiLeaks webguneko buruetako bat.
- 1973 –
- Jorge Andrés Martínez Boero, argentinar motoziklista (h. 2012).
- Patrick Wilson, estatubatuar aktorea.
- 1976 - Laura Vilagra, kataluniar politologoa eta politikaria.
- 1979 –
- Berta Collado, espainiar aurkezlea, kazetaria eta komediantea.
- Ludivine Sagnier, frantziar aktorea.
- 1981 – Inés Arrimadas, kataluniar politikari eta abokatua.
- 1984 –
- Elisabet Benavent, komedia erromantikoko nobelen idazle espainiarra.
- Nicolas Roche, irlandar txirrindularia.
- 1985 – Yulianna Avdeeva, errusiar piano-jotzailea.
- 1987 – Sebastian Vettel, 1 Formulako alemaniar pilotua.
- 1990 – Fabio Aru, italiar txirrindularia.
- 1991 –
- Silma Lopez, espainiar aktorea.
- Anastasia Pavliutxenkova, errusiar tenislaria.
- 1992 – Nathalia Ramos, espainiar-estatubatuar aktorea.
- 1995 – Heidi Crowter, pertsona desgaituen eskubideen aldeko aktibista ingelesa.
- 1997 – Narumi Miura, japoniar futbolaria.
- 2000 –
- Nacho Castillo, espainiar futbolaria.
- Maria Khoreva, errusiar ballet-dantzaria.
- 2003 – Pablo Marín, espainiar futbolaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1782 – Esteban Terreros, bizkaitar filologo eta lexikografoa, Forlìn (j. 1707).
- 1848 – Joaquín Julián Altzaa, gipuzkoar legelari eta militarra (j. 1798).
- 1963 – Jose Tomas Uruñuela, arabar musikagilea, musikologoa eta dantzako maisua (j. 1891).
- 1968 – Concha Catalá, euskal aktorea, Madrilen (j. 1881).
- 1969 – Joaquín Planell, arabar militar eta politikaria, Madrilen (j. 1891).
- 2019 –
- Koldo Agirre, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (j. 1939).
- Frantxiska Iragorri, gipuzkoar ekintzailea eta abertzalea (j. 1920).
- Txomin Saratxaga, bizkaitar politikari jeltzalea.
- 2021 – Iñaki Larrañaga, gipuzkoar apaiza, soziologoa, soziolinguista eta SIADECO kooperatibaren nahiz Bizi-Hitza Fundazioaren sortzaileetako bat (j. 1933).
- 2022 – Fernando Garcia de Kortazar, euskal historialaria, Espainiako Aro Garaikidearen historian aditua, Madrilen (j. 1942).
Mundua
- 1035 – Roberto I.a Normandiakoa, Normandiako dukea (j. 1000).
- 1642 – Maria Medici, Nafarroako eta Frantziako erregina (j. 1575).
- 1672 – Francis Willughby, britainiar ornitologo eta iktiologoa (j. 1635).
- 1863 – Bele Txiki, mdewakanton leinuko siux tribu indiarreko buruzagia (j. c. 1810).
- 1895 – Leopold Blaschka, alemaniar eskultorea, beiraz egindako itsas animaliengatik eta Harvard Unibertsitateko loreen beirazko eskulturengatik ezaguna (j. 1822).
- 1897 – Matilda Hays, ingeles idazlea, itzultzailea, kazetaria, editorea eta aktorea (j. 1820).
- 1903 – Harriet Rebecca Lane, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (j. 1830).
- 1904 –
- Édouard Beaupré, Willow Buncheko erraldoia, akromegaliaren ondorioz 2,51 metro garai izatera heldu zen kanadarra (j. 1881).
- Theodor Herzl, austriar-hungariar kazetari, idazle eta sionismoaren sortzailea (j. 1860).
- 1918 – Mehmed V.a, Otomandar Inperioko sultana (j. 1844).
- 1929 – Pascal Dagnan-Bouveret, frantziar margolaria (j. 1852).
- 1933 – Hipólito Yrigoyen, euskal jatorriko argentinar politikaria, Argentinako presidentea (j. 1852).
- 1935 – André Citroën, frantziar ingeniaria eta industrialaria, Citroën automobil fabrikatzailearen sortzailea (j. 1878).
- 1937 – May Sybil Leslie, Marie Curie eta Ernest Rutherfordekin lan egin zuen ingeles kimikaria (j. 1887).
- 1940 – Detlof von Winterfeldt, alemaniar jeneral eta agregatu militarra, Compiègneko Armistizioaren sinatzailetako bat izateagatik ezaguna (j. 1867).
- 1941 – Friedrich Akel, Estoniako estatuburua (j. 1871).
- 1946 – Edoardo Bianchi, italiar enpresaburu eta asmatzailea, Bianchi bizikletak eta Autobianchi automobilak fabrikatzeko enpresen sortzailea (j. 1865).
- 1959 – Johan Bojer, norvegiar kontalari eta eleberrigilea (j. 1872).
- 1969 – Brian Jones, ingeles musikari eta gitarra-jotzailea, The Rolling Stones taldearen kide sortzailea (j. 1942).
- 1971 – Jim Morrison, estatubatuar idazle eta poeta eta The Doors taldeko abeslaria (j. 1943).
- 1977 – Hugh Le Caine, kanadar fisikaria, musikagilea eta musika tresnen egilea (j. 1914).
- 1984 – Raoul Salan, frantziar jenerala (j. 1899).
- 1991 – Ernst Witt, alemaniar matematikaria (j. 1911).
- 1992 –
- Luigi Marchisio, italiar txirrindularia (j. 1909).
- Kristin Tattar, estoniar disko golflaria.
- 1994 – Zelma Watson George, afro-amerikar opera-abeslari, musikologo eta diplomatikoa (j. 1903).
- 1995 – Pancho Gonzales, estatubatuar tenislaria (j. 1928).
- 1999 – Pelageya Polubarinova-Kotxina, sobietar matematikari eta zientzialaria (j. 1899).
- 2000 –
- John Hejduk, estatubatuar arkitektoa (j. 1929).
- Enric Miralles, kataluniar arkitektoa (j. 1955).
- 2001 – Mordecai Richler, quebectar idazlea (j. 1931).
- 2004 – Andrian Nikolaev, sobietar kosmonauta (j. 1929).
- 2005 –
- Alberto Lattuada, italiar zinema zuzendaria (j. 1914).
- Motosaburo Masuyama, japoniar estatistikaria (j. 1912).
- 2009 –
- Jorge Enrique Adoum, ekuadortar idazlea (j. 1926).
- María Asunción Català, kataluniar irakaslea, matematikaria eta astronomoa (j. 1925).
- 2012 – Sergio Pininfarina, italiar automobil-diseinatzailea (j. 1926).
- 2018 – Eva Serra, kataluniar historialari eta saiakeragilea (j. 1942).
- 2021 – Haunani-Kay Trask, hawaiiar idazlea, poeta eta unibertsitate irakaslea, Hawaiiko subiranotasun-mugimenduko burua (j. 1949).
- 2022 – Robert Curl, estatubatuar kimikaria, 1996ko Kimikako Nobel Saria (j. 1933).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Idoia eta Isaba/Izaba.