Uztailaren 28
Uztailaren 28a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta bederatzigarren eguna da, 210.a bisurteetan. 156 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
Mundua
- 2000 – Ipar Irlandako preso politiko guztiak aske utzi zituzten. Ostiral Santuko Akordioaren puntuetako izan zen eta preso errepublikar zein unionistak kalera atera ziren.
- 2001 – Alejandro Toledo aukeratu zuten Peruko presidente, zortzi hilabete lehenagoko Alberto Fujimoriren aurkako mozio-zentsura baten ondoren.
- 2011 – Hego Korean euriteek eragindako lubizietan berrogei pertsona hil ziren.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1980 – Luis de Uranzu Kultur Taldea (LUKT) sortu zen Irunen
Mundua
- 1954 – On the Waterfront (Itsasaurrean) filma estreinatu zen, Elia Kazanek zuzendu eta Marlon Brando, Karl Malden, Lee J. Cobb, Rod Steiger eta Eva Marie Saint aktoreek antzeztu zuten.
- 1959 – North by Northwest (Ipar Ipar-Mendebaldea) filma estreinatu zen, Alfred Hitchcockek zuzendu eta Cary Grant, Eva Marie Saint, James Mason, Jessie Royce Landis eta Martin Landau aktoreek antzeztu zuten.
- 1982 – An Officer and a Gentleman (Ofiziala eta Zalduna) filma estreinatu zen, Taylor Hackford estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Richard Gere, Debra Winger eta Louis Gossett, Jr. aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Euskal Herria
- 2018ko Frantziako Tourreko 20. etapa Senperen hasi eta Ezpeletan amaitu zen. Etapak 31 kilometro zituen eta banakako erlojupekoa izan zen. Tom Dumoulin (Sunweb) herbeheretarrak irabazi zuen.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1769 – Joachim Labrouche, Donibane Lohizuneko alkate eta ontzijabea (h. 1853).
- 1805 – Nazario Karrikiri, nafar bankari eta enpresaburua (h. 1884).
- 1857 – Tomás Zubiria, bilbotar ingeniari eta enpresaburua (h. 1932).
- 1884 – Nazario Oleaga, euskal legegile eta euskaltzalea (h. 1961).
- 1887 – Maddi Ariztia, euskal idazlea (h. 1972).
- 1891 – Jose Tomas Uruñuela, arabar musikagilea, musikologoa eta dantzako maisua (h. 1963).
- 1906 – Luis Arellano, euskal abokatu eta politikaria, Zaragozan (h. 1969).
- 1911 – Federico Etxebarria Uribe, bilbotar margolaria (h. 2004).
- 1935 – José María Iraburu, nafar teologo eta Iruñeko eliz presbiteroa.
- 1936 – Ignacio Gogortza, gipuzkoar apaiz katolikoa, Coronel Oviedoko gotzaina.
- 1943 – Daniel Poulou, UMPko lapurtar politikaria, Urruñako auzapez ohia.
- 1948 – Iñaki Esnaola, gipuzkoar abokatua eta Herri Batasunako politikari ohia.
- 1950 – Teófilo Serrano, nafar ingeniari eta politikaria.
- 1958 – Miren Aranoa, nafar politikaria, Buenos Airesen.
- 1961 –
- Iñaki Bijandi, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Nieves Ibeas, aragoiar politikari eta unibertsitateko irakaslea, Gasteizen.
- Aitor Mazo, bilbotar aktorea eta zinema zuzendaria (h. 2015).
- 1965 – Mariló Montero, nafar kazetari eta telebista aurkezlea.
- 1966 – Delphine Ernotte, lapurtar ingeniaria, France Télévisions taldearen presidentea.
- 1967 - Xabier Lasa Gorraiz, nafar politikaria, idazlea, itzultzailea eta unibertsitateko irakaslea.
- 1973 – Gonzalo Etxague, euskal idazlea, Madrilen.
- 1976 – Iker Flores, nafar txirrindularia.
- 1978 – Jon Hernández, gipuzkoar politikari eta historialaria.
- 1982 –
- Joseba Arriaga, bizkaitar futbolaria.
- Amaia Olabarrieta, bizkaitar futbolaria.
- 1993 – Arrate Agirre, arabar saskibaloi jokalaria.
- 1994 – Iñaki Artola, gipuzkoar esku huskako pilotaria.
- 1997 – Olatz Ruiz de Gordejuela, gipuzkoar biolin-jotzailea.
- 1998 –
- Maria Eraunzetamurgil, gipuzkoar saskibaloi-jokalaria.
- Beñat Iturbe, euskal aktorea.
- 2002 – Tessy Ebosele, nigeriar-arabar atleta, jauzi hirukoitzean 20 urtez azpiko Munduko txapeldunordea, Marokon.
- 2003 – Asier Pérez Moreno, nafar futbolaria.
Mundua
- 1165 – Ibn al-Arabi, andalustar filosofo, teosofo eta mistikoa (h. 1240).
- 1458 – Jacopo Sannazaro, italiar poeta eta humanista (h. 1530).
- 1783 – Pierre Claude François Delorme, Neoklasizismoko margolari eta irarle frantziarra (h. 1859).
- 1804 – Ludwig Feuerbach, alemaniar filosofoa eta moralista (h. 1872).
- 1812 – Józef Ignacy Kraszewski, poloniar idazlea (h. 1887).
- 1827 – José Oliver y Hurtado, espainiar historialari, arkeologo eta apaiz katolikoa (h. 1887).
- 1840 –
- Edward Drinker Cope, estatubatuar paleontologoa (h. 1897).
- Ramón de Errazu, euskal jatorriko mexikar arte bildumagilea (h. 1904).
- 1845 – Émile Boutroux, frantziar filosofoa eta filosofiaren historialaria (h. 1921).
- 1854 – Guillermo Tell Villegas Pulido, Venezuelako presidentea (h. 1949).
- 1859 – Berthe Marx, frantziar pianista eta musikagilea (h. 1925).
- 1866 – Helen Beatrix Potter, britainiar idazlea (h. 1943).
- 1867 – Gustaf Komppa, finlandiar kimikaria (h. 1949).
- 1870 – Henri Jaspar, Belgikako lehen ministroa (h. 1939).
- 1872 – Albert Sarraut, Frantziako lehen ministroa (h. 1962).
- 1874 – Ernst Cassirer, alemaniar filosofoa (h. 1945).
- 1879 – Gabriel Miró, espainiar idazlea (h. 1930).
- 1884 – Gerard Manley Hopkins, ingeles olerkaria (h. 1889).
- 1887 – Marcel Duchamp, frantziar-estatubatuar artista eta xakelaria (h. 1968).
- 1902 –
- Albert Namatjira, australiar margolaria, Australiako arte indigenaren aitzindaria (h. 1959).
- Karl Popper, austriar jatorriko britainiar filosofoa (h. 1994).
- 1903 – Silvina Ocampo, gaztelaniazko eta frantsesezko argentinar idazlea (h. 1993).
- 1904 – Pavel Alekseievitx Txerenkov, errusiar fisikaria, Txerenkov erradiazioaren aurkizailea eta 1958ko Fisikako Nobel Saria (h. 1990).
- 1905 – William Stephen Finsen, hegoafrikar astronomoa (h. 1979).
- 1907 – Earl Tupper, estatubatuar enpresario eta asmatzailea, Tupperwarearen asmatzailea (h. 1983).
- 1909 – Malcolm Lowry, ingeles idazlea (h. 1957).
- 1915 – Charles Hard Townes, estatubatuar fisikaria, 1964ko Fisikako Nobel Saria (h. 2015).
- 1917 – Gloria Fuertes, espainiar poeta (h. 1998).
- 1918 – Penaia Ganilau, Fijiko azken gobernadore orokorra eta lehenbiziko presidentea (h. 1993).
- 1922 – Jacques Piccard, suitzar ozeanografo eta ingeniaria (h. 2008).
- 1923 – Xia Peisu, txinatar informatikaria, "Txinako Zientzia konputazionalaren Ama" (h. 2014)
- 1925 – Baruch Blumberg, estatubatuar medikua, 1976ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2011).
- 1927 –
- John Ashbery, estatubatuar poeta, AEBetako poetarik esanguratsuenetakoa (h. 2017).
- David Viñas, argentinar eleberrigilea (h. 2011).
- 1928 – Angélica Gorodischer, argentinar idazlea (h. 2022).
- 1929 – Jacqueline Bouvier Kennedy, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (h. 1994).
- 1930 – Claude Boujon, haur eta gazte literaturako idazle eta ilustratzaile frantziarra (h. 1995).
- 1931 – Karl-Friedrich Haas, alemaniar atleta (h. 2021).
- 1934 –
- Montserrat Cornet, kataluniar idazlea.
- Ron Flowers, ingeles futbolaria (h. 2021).
- 1935 – Lisa Gastoni, italiar aktorea.
- 1938 –
- Luis Aragonés, espainiar futbol jokalari eta entrenatzailea (h. 2014).
- Alberto Fujimori, Peruko presidentea.
- Chuan Leekpai, Thailandiako lehen ministroa.
- 1939 – Abdul Fattah Ismail, Hego Yemengo estatuburua (h. 1986).
- 1940 – Hérard Abraham, Haitiko presidentea (h. 2022).
- 1941 – Riccardo Muti, italiar orkestra-zuzendaria.
- 1942 – Meave Leakey, britainiar-kenyar paleoantropologoa, lehen hominidoen bilakaeran aditua.
- 1943 – Richard Wright, ingeles musikari, abeslari eta teklatu-jotzailea, Pink Floyd taldeko kide sortzailea (h. 2008).
- 1944 – Jean-Marie Leblanc, Frantziako Tourreko zuzendari ohia.
- 1948 –
- Andrés Aberasturi, espainiar kazetaria.
- Ruud Geels, herbeheretar futbolaria (h. 2023).
- 1949 –
- Jorge D'Alessandro, argentinar futbol jokalarari eta entrenatzaile ohia.
- Rik Van Linden, flandriar txirrindulari ohia.
- 1950 – Tapley Seaton, Saint Kitts eta Nevisko 4. gobernadore orokorra (h. 2023).
- 1951 –
- Santiago Calatrava, espainiar arkitekto, eskultore eta ingeniaria.
- Alfredo Pérez Rubalcaba, espainiar politikaria (h. 2019).
- 1952 – Maha Vajiralongkorn, Thailandiako erregea.
- 1954 –
- Hugo Chávez, Venezuelako presidentea (h. 2013).
- Gerd Faltings, alemaniar matematikaria.
- 1958 – Terry Fox, kanadar kirolaria eta minbiziaren ikerketa-ekintzailea (h. 1981).
- 1959 – William T. Vollmann, estatubatuar idazle, kazetari eta gerrako korrespontsala.
- 1962 –
- Pablo Carbonell, espainiar abeslari, umorista eta aktorea.
- José Luis Navarro, espainiar txirrindulari ohia.
- 1963 – María Pagés, espainiar flamenko-koreografoa.
- 1965 – Pedro Troglio, argentinar futbolari ohia.
- 1966 – Jesús Cifuentes, espainiar abeslari eta musikaria.
- 1969 – Alexis Arquette, estatubatuar aktore, kabaret-artista, marrazkilari underground eta ekintzaile transexuala (h. 2016).
- 1971 –
- Abu Bakr al-Baghdadi, bere burua kalifa izendatu zuen Estatu Islamikoko irakiar terrorista (h. 2019).
- Ray Fernández, kubatar musikaria.
- 1972 –
- Walter Bénéteau, frantziar txirrindularia (h. 2022).
- Elizabeth Berkley, estatubatuar aktorea.
- 1974 –
- Carmen Ruiz, espainiar aktorea.
- Alexis Tsipras, Greziako lehen ministroa.
- 1975 – Leonor Watling, espainiar aktore eta abeslaria.
- 1977 –
- Emanuel Ginobili, argentinar saskibaloi jokalaria.
- Aleksandar Živković, serbiar futbolari ohia.
- 1979 –
- Mireia Boya, okzitaniar-kataluniar ingurumen hezitzailea eta politikaria.
- Shahzoda, uzbekistandar abeslaria eta aktorea.
- 1983 –
- Juan Guaidó, venezuelar ingeniari eta politikaria.
- Maria Toledo, espainiar kantautore eta piano-jotzailea, flamenko garaikidearen ikonoa.
- 1984 – John David Washington, estatubatuar futbol amerikar jokalari ohia eta aktorea.
- 1989 – Ami Otaki, japoniar futbolaria.
- 1991 –
- Kantemir Balagov, errusiar zinemagilea.
- Chanel Terrero, hispano-kubatar abeslaria, aktorea eta dantzaria.
- 1993 –
- Harry Kane, ingeles futbolaria.
- Cher Lloyd, britainiar abeslaria.
- 1998 – Nelly Korda, estatubatuar golflaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1916 – Heraclio Fournier González, espainiar kartagilea, Naipes Heraclio Fournier enpresa Gasteiztarraren sortzailea, Frantzian (j. 1849).
- 1936 –
- David Carlos Bergara, nafar apaiz eskolapioa, Huescan fusilatua (j. 1907).
- León Carrasco, gipuzkoar militarra, eraila (j. 1879).
- 1966 – Marcelino Usatorre, bizkaitar miliziano komunista, Moskun (j. 1902).
- 1970 –
- Dominique Soubelet, lapurtar apaiza eta euskal idazlea (j. 1897).
- Antonio Valverde, gipuzkoar margolaria, grabatzailea, publizista, industrialaria eta euskal idazlea (j. 1915).
- 1980 – Mixel Labéguerie, euskal abeslaria eta politikaria, Euskal Kantagintza Berriaren aita, Tolosa Okzitania (j. 1921).
- 1984 – Tomas Perez Revilla, Tomason, GAL erakundeak jarritako lehergailu batek larriki zauritu ondoren.
- 2000 – Felix Iñurrategi, gipuzkoar mendizalea, Gasherbrum II mendian (j. 1967).
- 2018 – Fernando Tirapu, nafar futbolaria (j. 1951).
Mundua
- 450 – Teodosio II.a, Ekialdeko Inperio Erromatarreko agintaria (j. 401).
- 1057 – Viktor II.a, Aita santua.
- 1458 – Joan II.a Ziprekoa, Zipreko erregea (j. 1418).
- 1460 – Margarida Borràs, Valentziako emakume transexuala, bere genero identitatearen ondorioz urkatua eta egun Valentzian LGBT eskubideen defentsarako ikonoa.
- 1540 – Thomas Cromwell, ingeles politikaria.
- 1655 – Cyrano de Bergerac, frantziar dramaturgoa (j. 1619).
- 1667 – Abraham Cowley, ingeles olerkaria (j. 1618).
- 1723 – Mariana Alcoforado, portugaldar erlijioso eta idazlea (j. 1640).
- 1741 – Antonio Vivaldi, italiar musikagilea (j.1678).
- 1750 – Johann Sebastian Bach, alemaniar musikagilea (j. 1685).
- 1794an, gillotinatuak:
- Georges Couthon, frantziar politikari eta iraultzailea (j. 1755).
- Maximilien Robespierre, frantziar iraultzailea (j. 1758).
- Louis de Saint-Just, Frantziako Iraultzako protagonista (j. 1767).
- 1802 – Giuseppe Sarti, italiar musikagilea (j. 1729).
- 1808 – Selim III.a, Otomandar Inperioko sultana (j. 1761).
- 1818 – Gaspard Monge, frantziar matematikaria, geometria deskribatzailearen asmatzailea (j. 1746).
- 1835 – Édouard Mortier, Frantziako lehen ministroa (j. 1768).
- 1842 – Clemens Brentano, alemaniar olerkari eta eleberrigilea (j. 1778).
- 1844 – Josef Bonaparte, korsikar abokatua, diplomatikoa eta politikaria, Napoleon Bonaparteren anai zaharra (j. 1768).
- 1849 – Karlos Alberto Sardiniakoa, Sardiniako erregea (j. 1798).
- 1869 – Carl Gustav Carus, alemaniar margolari, sendagile eta naturalista {j. 1789).
- 1895 –
- Jan Kappeyne van de Coppello, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1822).
- Jean Alexandre LeMat, frantziar medikua, LeMat errebolberraren asmatzailea (j. 1821).
- 1899 – Antonio Guzmán Blanco, Venezuelako presidentea (j. 1829).
- 1922 – Jules Guesde, frantziar politikaria (j. 1845).
- 1923 – Flora Murray, eskoziar emakumezko mediku aitzindaria eta sufragista (j. 1869).
- 1925 – Léon Augustin Lhermitte, frantziar margolaria (j. 1844).
- 1928 – Édouard-Henri Avril, frantziar margolari komertziala eta Paul Avril izengoitiaz literatura-erotiko ilustratzailea (j. 1849).
- 1930 – Allvar Gullstrand, suediar oftalmologo eta optikaria, 1911ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1862).
- 1932 – Marga Gil Roësset, 27ko Belaunaldiko eskultorea, ilustratzailea eta poeta (j. 1908).
- 1934 – Marie Dressler, kanado-estatubatuar aktorea (j. 1868).
- 1942 – Flinders Petrie, britainiar arkeologo eta egiptologoa (j. 1853).
- 1945 – Pedro María Vera y Zuria, mexikar elizgizona (j. 1874).
- 1948 – Mikola Podvoiski, ukrainar jatorriko boltxebikea (j. 1880).
- 1957 –
- Edith Abbott, estatubatuar ekonomista, gizarte-langilea, hezitzailea eta idazlea (j. 1876).
- Genaro Riestra, asturiar politikaria (j. 1905).
- 1962 – Mariano Gamir, espainiar jenerala (j. 1877).
- 1968 – Otto Hahn, alemaniar fisikaria eta kimikaria, 1944ko Kimikako Nobel Saria (j. 1879).
- 1992 – Rafael Medina Vilallonga, andaluziar politikari eta abokatua (j. 1905).
- 1995 – Susie Cooper, zeramika diseinatzaile ingelesa (j. 1902).
- 1998 – Zbigniew Herbert, poloniar poeta, saiakeragile eta antzerkigilea, Poloniako XX. mendeko poeta handienetako bat (j. 1924).
- 2002 – Archer Martin, britainiar kimikaria, 1952ko Kimikako Nobel Saria (j. 1910).
- 2004 –
- Francis Crick, britainiar biologo eta irakaslea, 1962ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1916).
- Tiziano Terzani, italiar kazetari eta idazlea, gerra-berriemailea (j. 1938).
- 2007 – Isidore Isou, errumaniar-frantziar idazlea (j. 1925).
- 2015 – Edward Natapei, Vanuatuko presidente eta lehen ministroa (j. 1954).
- 2016 –
- Émile Derlin Zinsou, Dahomeyko presidentea (j. 1918).
- Mahasweta Devi, bengaliar-indiar idazle eta aktibista (j. 1926).
- 2017 – Liudmila Txernikh, errusiar astronomoa (j. 1935).
- 2019 –
- Eduardo Gómez Manzano, espainiar telebista, zinema eta antzerkiko komedia aktorea (j. 1951).
- Ruth de Souza, brasildar aktorea (j. 1921).
- 2020 –
- Gisèle Halimi, tunisiar-frantziar abokatua, idazlea eta ekintzaile feminista (j. 1927).
- Diana Russell, hegoafrikar aktibista eta idazle feminista (j. 1938).
- 2021 –
- Roberto Calasso, italiar idazle eta editorea (j. 1941).
- Dusty Hill, estatubatuar musikaria, abeslaria eta abestigilea, ZZ Top taldeako kidea (j. 1949).
- 2023 – Martin Walser, alemaniar idazlea (j. 1927).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Peru/Peruri eta Aramotz.
- Hepatitisaren Mundu Eguna
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.