Uztailaren 24
Uztailaren 24a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta bosgarren eguna da, 206.a bisurteetan. 160 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Mundua
- 1911 – Hiram Bingham estatubatuar abenturazale eta arkeologoak Andeetan Machu Picchu aurkitu zuen, "Inken Hiri Galdua".
- 1943 – 791 bonbaketari britainiarrek Hanburgo bonbardatu zuten Gomorra operazioa hasiz.
- 1967 – Vive le Québec libre!: Charles de Gaulle Frantziako presidenteak Kanada bisitaldi batean Montreal hirian hitz horiekin eta 10.000 lagunen aurrean Quebeceko askatasuna aldarrikatu zuen.
- 1987 – Juan Carlos Garcia Goena bere autoan jarritako bonba batek hilda.
- 2010 – Alemaniako Duisburg hirian ospatzen ari zen Love Parade musika jaialdian egondako jende pilaketan 20 lagun hil ziren.
- 2013 – Galizia: Santiago de Compostelan Alvia tren bat errailetik irten eta 80 bat lagun hil ziren.
- 2014 – Air Algérieren 5017 hegaldia Mali iparraldean erori zen, Aljeriako mugatik 500 kilometrora. Hegazkinean zihoazen 116 pertsonak hilik gertatu ziren.
Arte eta kultura
Mundua
- 1938 – Bakearen eguna (alemanez: Friedenstag), Richard Straussen musika eta Joseph Gregorren libretoa duen opera estreinatu zen Municheko Nationaltheaterren.
- 1952 – High Noon ("Duelua Eguerdian") filma estreinatu zen, Fred Zinnemannek zuzendu eta Gary Cooper eta Grace Kelly aktoreek antzeztu zuten.
- 1987 – La Bamba filma estreinatu zen, Luis Valdezek zuzendu eta Lou Diamond Phillips, Esai Morales, Rosanna DeSoto, Elizabeth Pena, Danielle von Zerneck eta Joe Pantoliano aktoreek antzeztu zuten.
- 1996 – A Time to Kill ("Hiltzeko Garaia") filma estreinatu zen, Joel Schumacherek zuzendu eta Matthew McConaughey, Sandra Bullock, Samuel L. Jackson, Kevin Spacey, Brenda Fricker, Oliver Platt, Charles S. Dutton, Ashley Judd, Patrick McGoohan eta Donald Sutherland aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2009 – Orphan ("Umezurtza") filma estreinatu zen, Jaume Collet-Serrak zuzendu eta Vera Farmiga, Peter Sarsgaard, Isabelle Fuhrman, CCH Pounder eta Jimmy Bennett aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Mundua
- 2011 – 2011ko Frantziako Tourra: Cadel Evans australiar txirrindulariak itzulia irabazi zuen.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1719 – Pedro González de Castejón, nafar itsas gizona, Espainiako Itsas Armadan teniente-jenerala (h. 1783).
- 1815 – Arnaut Mitxel Abadia, eusko-irlandar geografo eta euskaltzalea, Dublinen (h. 1893).
- 1859 – Louis Iriart Etxepare, familia euskalduneko Bearnotar politikaria (h. 1945).
- 1884 – Pilar Zubiaurre, gaztelaniazko idazle, feminista eta piano jotzaile bizkaitarra (h. 1970).
- 1890 – Santiago Belaustegigoitia, arabar futbolaria (h. 1980).
- 1910 – Maria Dolores Arana, gaztelaniazko idazle gipuzkoarra (h. 1999).
- 1912 – Arturo Acebal Idígoras, argentinar-bizkaitar margolari, eskultore eta zeramikaria, Argentinan (h. 1977).
- 1913 – Santiago Irigoyen, euskal herritar musikaria (h. 2007).
- 1925 – Ignacio Aldekoa, gasteiztar idazlea (h. 1969).
- 1935 – Mari Tere Elola, Donostiako ikastolak sortu zituen mugimenduan andereño aitzindarietako bat.
- 1943 – Juan Ignacio Retegi, Retegi I.a, nafar pilotari ohia, buruz buruko lehen mailako Txapelketa irabazitako lehen pilotari nafarra.
- 1945 – Martin Etxeberria Zuloaga, euskal idazle eta pentsalaria (h. 2017).
- 1947 – Jesus Mari Alberdi, gipuzkoar musikagilea.
- 1951 – Ernest Alkhat, baxenafar bertsolaria, iparraldeko bertsogintzaren ardatzetako bat (h. 2008).
- 1953 – Santi Idigoras, Oñatiko Bikingoa, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1954 – Joseba Atxotegi, bizkaitar psikiatra.
- 1957 – Ana Agirre, EAJko bizkaitar politikaria.
- 1963 –
- Ernesto Gasco, PSE-EEko gipuzkoar politikaria.
- Juan Luis Zabala, euskal idazle, kazetari eta blogaria.
- 1969 – Ixiar Bakero, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1971 – Juantxo Apezetxea, nafar pilotari ohia.
- 1974 –
- Peio Arreitunandia, gipuzkoar txirrindulari ohia, Galizian.
- Irantzu Varela, bizkaitar kazetari feminista.
- 1977 – Aitor Pérez Arrieta, gipuzkoar txirrindularia.
- 1978 – Agurtzane Elorriaga, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1985 – Iratxe Mediavilla, bizkaitar zinegilea.
- 1989 – Ander Olaizola, gipuzkoar futbolaria.
- 1997 – Maddi Astigarraga, medikua eta ilustraile zientifikoa, Deban.
- 1993 – Aitor Rey, arabar txirrindularia.
- 2001 – Anne Lukin, nafar abeslaria.
- 2002 – Manex Salsamendi, nafar iraupen eskiatzailea, Brasilen.
Mundua
- 1686 – Benedetto Marcello, italiar musikagile, idazle, abokatu, epail eta irakaslea (h. 1739).
- 1738 – Betje Wolff, herbeheretar idazlea (h. 1804).
- 1759 – Viktor Emanuel I.a Sardiniakoa, Sardiniako erregea (h. 1824).
- 1775 – Eugène-François Vidocq, frantziar abenturazalea eta detektibea (h. 1857).
- 1783 – Simon Bolibar, Askatzailea , Amerikako hainbat herrialdetako askatzailea (h. 1830).
- 1802 – Alexandre Dumas, frantziar idazle famatu eta emankorra (h. 1870).
- 1803 – Adolphe Adam, frantziar musikagilea (h. 1856).
- 1817 – Adolfo Luxenburgokoa, Nassauko azken duke subirano eta Luxenburgoko duke handia (h. 1905).
- 1827 – Francisco Solano López, Paraguaiko presidentea (h. 1870).
- 1841 – Raimundo Madrazo, espainiar margolaria (h. 1920).
- 1843 – Pedro Goyena, argentinar abokatu, idazle eta politikaria (h. 1892).
- 1851 – Mikhail Pomortsev, errusiar geografoa, meteorologoa, klimatologia, asmatzailea eta ingeniaria (h. 1916).
- 1857 –
- Juan Vicente Gómez, Venezuelako presidentea (h. 1935).
- Henrik Pontoppidan, daniar idazlea, 1917ko Literaturako Nobel Saria (h. 1943).
- 1858 – Wolfgang Kapp, prusiar funtzionario eta kazetaria (h. 1922).
- 1860 – Alphonse Mucha, txekiar margolari eta artista dekoratiboa, Art Nouveauaren adierazgarririk onenetakoa (h. 1939).
- 1864 – Frank Wedekind, alemaniar antzezle eta antzerkigilea (h. 1918).
- 1867 –
- Consuelo Álvarez Pool, espainiar idazlea, kazetaria, politikaria, sindikalista, sufragista eta feminista (h. 1959).
- Edward Frederic Benson, ingeles idazlea (h. 1940).
- 1880 –
- Ernest Bloch, suitzar-estatubatuar musikagilea (h. 1959).
- Juan Hernández Saravia, espainiar militarra (h. 1962).
- 1884 – Jun'ichirō Tanizaki, japoniar eleberrigilea (h. 1965).
- 1889 – Agnes Meyer Driscoll, estatubatuar kriptoanalista, Japoniako ontzi-sistema asko deszifratu zituena (h. 1971).
- 1892 – Alice Ball, estatubatuar zientzilari eta kimikaria, lepraren aurkako garaiko tratamendu eraginkorrenaren garatzailea (h. 1916).
- 1895 – Robert Graves, ingeles idazlea (h. 1985).
- 1896 – Olha Franko, ukrainar idazle eta sukaldaria (h. 1987).
- 1897 – Amelia Earhart, estatubatuar hegazkinlaria, hegazkinez Atlantikoa eta Pazifikoa zeharkatu zituen lehen emakumea (1937an desagertua).
- 1900 – Zelda Fitzgerald, estatubatuar socialite eta eleberrigilea (h. 1948).
- 1917 – Leonor Orosa, filipinar dantzari, koreografo eta kritiko artistikoa (h. 2005).
- 1919 – Ferdinand Kübler, suitzar txirrindularia (h. 2016).
- 1921 – Giuseppe Di Stefano, italiar tenorra (h. 2008).
- 1924 – Michel Brézillon, frantziar arkeologoa (h. 1993).
- 1926 – Hans Günter Winkler, alemaniar zaldizkoa, bost urrezko domina olinpiko irabaziz errekorra duena (h. 2018).
- 1928 – Griselda Gambaro, argentinar idazle eta antzerkigilea.
- 1931 –
- Colin Campbell, britainiar geologoa (h. 2022).
- Ermanno Olmi, italiar zinema zuzendari eta gidoilaria (h. 2018).
- Éric Tabarly, bretainiar itsasgizona (h. 1998).
- 1937 – Fernando Aínsa, espainiar jatorriko uruguaiar kazetari, kritikari eta saiakera-idazlea (h. 2019).
- 1939 – Daniel Viglietti, uruguaiar abeslari, musikagile, gitarra-jotzaile eta politika aktibista (h. 2017).
- 1942 – Chris Sarandon, estatubatuar aktorea.
- 1944 –
- Cristina Almeida, espainiar abokatu eta ezkerreko politikaria.
- Eva Syková, txekiar neurozientzialaria.
- Onneyn Tahi, Vanuatuko presidentea (h. 1998).
- 1946 – Gallagher, estatubatuar aktore eta umorista (h. 2022).
- 1947 – Jacques Fouroux, frantziar errugbi jokalaria (h. 2005).
- 1949 –
- Michael Richards, estatubatuar aktore eta umorista.
- Joan Enric Vives Sicília, kataluniar apezpikua.
- 1952 – Gus Van Sant, estatubatuar zinema zuzendaria.
- 1954 – Vasile Dîba, errumaniar kanoalaria (h. 2024).
- 1960 – Catherine Destivelle, orandar-frantziar eskalatzailea eta mendizalea, Eigerreko ipar aurpegian bakarkako igoera burutu zuen lehen emakumea.
- 1962 – Federico Franco, Paraguaiko presidentea.
- 1963 – Karl Malone, Postaria, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1964 – Pedro Passos Coelho, Portugalgo lehen ministro ohia.
- 1966 – Aminatou Haidar, saharar aktibista, herri sahararren eskubideak defendatzeagatik zenbait alditan preso izandakoa.
- 1967 - Marisa Arruabarrena, gipuzkoar irakaslea, idazlea eta poeta.
- 1968 – Troy Kotsur, estatubatuar antzezle eta zinema zuzendari gorra, Oskar sariduna.
- 1969 –
- Sabela Arias Castro, galiziar margolari eta historietista.
- Jennifer Lopez, estatubatuar aktore, abeslari, dantzari, enpresari, moda diseinatzaile eta telebista ekoizlea.
- 1974 –
- Eugene Mirman, errusiar jatorriko estatubatuar umorista eta gidoigilea.
- Atsuhiro Miura, japoniar futbolari ohia.
- 1976 - Julia Navalnaia, errusiar ekonomialaria eta politikaria, 2024an eraildako Aleksei Navalni oposizio errusiarreko liderraren emaztea.
- 1977 – Yago Lamela, espainiar atletismo jauzilaria (h. 2014).
- 1978 – Andy Irons, estatubatuar surflaria (h. 2010).
- 1979 – Rose Byrne, australiar aktorea.
- 1981 –
- Nayib Bukele, salvadortar enpresaburu eta politikaria.
- Summer Glau, estatubatuar aktore eta dantzaria.
- 1982 –
- Elisabeth Moss, estatubatuar aktorea.
- Anna Paquin, kanadar-zeelandaberriar aktorea.
- 1987 – Carmen Boza, espainiar abeslari eta konpositorea.
- 1991 - Cristina Gutiérrez Herrero, burgostar odontologoa eta rally pilotua.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1814 – José Joaquín Arrillaga, euskal herritar politikari eta militarra, Kalifornian (j. 1750).
- 1832 – Thomas Etxeberri, Baigorriko alkate, bake epaile eta abokatua (j. 1774).
- 1923 – Luis Eleizalde, Eleizalde'tar Koldo, euskal herritar politikari, idazle eta pedagogoa (j. 1878).
- 1956 – Feliciano Beobide, Lexaka, gipuzkoar musikagilea (j. 1888).
- 1971 – Felix Ruiz de Arkaute, euskal jatorriko belgikar espeleologoa, munduko leizerik sakonenak esploratzen aritu zena (j. 1928).
- 1996 – Manuel Melchor Irure, 109 urte bizi izandako Guardia Zibileko jeneral nafarra, Granadan (j. 1887).
- 2000 – Carmelo García Barrena, euskal herritar margolari inpresionista (j. 1926).
- 2010 – Agustín García Braceras, Tini, bizkaitar futbolaria (j. 1931).
- 2016 –
- Andrés Incera, bizkaitar txirrindularia (j. 1941).
- Luis Daniel Izpizua, euskal idazlea eta irakaslea (j. 1948).
Mundua
- 1115 – Matilde Toscanakoa, Toscanako eta Lonbardiako zati bateko erregina eta Toscana-ko kondesa (j. 1046).
- 1292 – Kunegunda Poloniakoa, herrialde horretako dukesa handia eta santua (j. 1224)
- 1568 – Karlos Austriakoa (Asturiasko printzea) (j. 1545).
- 1739 – Benedetto Marcello, italiar musikagile, idazle, abokatu, epail eta irakaslea (j. 1686).
- 1842 – John Sell Cotman, ingeles margolari, grabatzaile eta ilustratzailea (j. 1782).
- 1862 – Martin Van Buren, Ameriketako Estatu Batuetako 8. Presidentea (j. 1782).
- 1910 – Arkhip Kuindzhi, errusiar margolaria (j. 1841).
- 1927 – Akutagawa Ryunosuke, japoniar idazlea (j. 1892).
- 1934 – Hans Hahn, austriar matematikaria (j. 1879).
- 1936 – Georg Michaelis, Alemaniako kantzilerra (j. 1857).
- 1941 – Rudolf Ramek, Austriako kantzilerra (j. 1881).
- 1942 – Joan Peiró, espainiar anarkista (j. 1887).
- 1951 – Lynda Carter, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- 1957 – Sacha Guitry, frantziar aktore, zuzendari, gidoilari eta antzerkigilea (j. 1885).
- 1960 – – Hans Albers, alemaniar aktore eta abeslaria (j. 1891).
- 1969 – Witold Gombrowicz, poloniar idazlea (j. 1904).
- 1974 – James Chadwick, ingeles fisikaria, 1935eko Fisikako Nobel Saria (j. 1891).
- 1976 – Paul Morand, frantziar diplomazialari eta idazlea (j. 1888).
- 1980 – Peter Sellers, ingeles aktorea (j. 1925).
- 1986 –
- Fritz Albert Lipmann, alemaniar-estatubatuar biokimikaria, 1953ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1889).
- Fernand Pouillon, frantziar arkitekto, hirigile, eraikitzaile eta idazlea (j. 1912).
- 1987 – Anna-Eva Bergman, norvegiar margolari espresionista abstraktua (j. 1909).
- 1990 – Arno Arthur Wachmann, alemaniar astronomoa (j. 1902).
- 1991 – Isaac Bashevis Singer, estatubatuar idazlea, 1978ko Literaturako Nobel Saria (j. 1902).
- 1992 – Arletty, frantziar antzezle eta modeloa (j. 1898).
- 1995 – Edith Alice Müller, suitzar matematikari eta astronomoa (j. 1918).
- 2001 – Nathan Isgur, estatubatuar fisikaria (j. 1947).
- 2007 – Albert Ellis, estatubatuar psikoterapeuta kognitiboa (j. [[]1913]).
- 2008 – Norman Dello Joio, estatubatuar musikagilea (j. 1913).
- 2011 – Dan Peek, estatubatuar musikaria, America taldearen kidea (j. 1950).
- 2012 –
- John Atta-Mills, Ghanako presidentea (j. 1944).
- Gregorio Peces-Barba, espainiar politikaria eta abokatua (j. 1938).
- 2017 – Trinidad Taracena del Piñal, espainiar arkeologoa, museoen kontserbadorea (j. 1926).
- 2019 – Claes Andersson, finlandiar idazle, musikagile, psikiatra eta politikaria (j. 1937).
- 2020 –
- Nina Andreieva, sobietar eta errusiar kimikaria, irakaslea, idazlea eta ekintzaile politikoa (j. 1938).
- Benjamin Mkapa, Tanzaniako presidentea (j. 1938).
- 2021 – Carlos Romeu, kataluniar idazle, historialari eta umorista grafikoa (j. 1948).
- 2022 –
- Berta Riaza, espainiar aktorea (j. 1927).
- David Warner, zinema, antzerki eta telebistako ingeles aktorea (j. 1941).
- 2023 –
- Trevor Francis, ingeles futbolari eta entrenatzailea (j. 1954).
- Cecilia Pantoja, txiletar abeslaria (j. 1943).
- Charles W. Misner, estatubatuar fisikaria (j. 1932).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Argieder, Argider eta Argibel.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.