Uztailaren 23
Uztailaren 23a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laugarren eguna da, 205.a bisurteetan. 161 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
Mundua
- 1903 – Ford Motor Company automobil konpainiak lehen autoa saldu zuen.
- 1952 – Ikatz eta Altzairuaren Europako Erkidegoa sortu zen.
- 2007 –
- Portugal: El Solitario Espainiako lapurrik bilatuena atxilotu zuten.
- Bartzelonan bi transformadore elektrikok su hartu zuten eta itzalaldi bat eragin zuen, 350.000 pertsona kaltetuz.
- 2011 – Txinako Wenzhou hiritik gertu abiadura handiko bi trenek izandako istripuan 35 pertsona hil ziren.
- 2014 – Tifoi baten ondorioz TransAsia Airwaysen 222 hegaldiko hegazkina larrialdiko lur hartzea egiten saiatu eta istripua izan zuen. 48 pertsona hil eta 10 zauritu ziren.
Arte eta kultura
Mundua
- 1999 – The Haunting ("Gordelekua") filma estreinatu zen, Jan de Bontek zuzendu eta Liam Neeson, Catherine Zeta-Jones, Owen Wilson eta Lili Taylor aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1829 – William Austin Burtek tipografoa patentatu zuen.
- 2004 – Science aldizkariak pneumonia eta meningitisa eragiten dituen bakterioaren aurkako txerto berri bat sortu zela argitaratu zuen.
Kirolak
Euskal Herria
- 1995 – Miguel Indurain euskal herritar txirrindularia Frantziako Tourra 5 urte jarraian irabaztea lortu zuen lehenbiziko txirrindularia bilakatu zen.
- 2016ko Frantziako Tourra: Ion Izagirre ormaiztegiar txirrindulariak Alpeetako azken etapa irabazi zuen.
Mundua
- 2017 – Frantziako Tourrean Chris Froome britainiar txirrindularia izan zen garaile.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1880 – Elias Borboi-Parmakoa, Parmako dukegaia (h. 1959).
- 1901 – Consuelo Herrera Menta, 109 urte eta 85 egun bizi izan zen Euskal Herritarra (h. 2010).
- 1908 – Frantzisko Atutxa, euskal idazlea (h. 1973).
- 1919 – Jose Ormaetxea, bizkaitar enpresaburu eta irakaslea (h. 2008).
- 1926 – Pilar Zabala, Iciar II, gipuzkoar erraketista (h. 1945).
- 1934 – Jose Mari Quesada Lasarte, frankismoak erahildako lehen ETAkidea (h. 1968).
- 1948 – Rafael Marañón, nafar futbolari ohia.
- 1954 – Iñaki Ruiz de Pinedo, arabar politikari eta soziologoa.
- 1958 – Xanti Begiristain, nafar idazlea.
- 1961 – Gonzalo Arconada, gipuzkoar futbol entrenatzailea.
- 1962 –
- Luis Migel Kerexeta, gipuzkoar auzitegi-mediku eta EHUko irakaslea (h. 2019).
- Pierre de Vallombreuse, lapurtar argazkilaria, etnografian aditua.
- 1964 – Carlos Aurensanz, nafar idazlea.
- 1967 – Roberto Lezaun, nafar txirrindulari ohia.
- 1969 – José Arza, nafar beisbol eta softbol jokalari ohia.
- 1971 –
- Nagore Orbeltzu, gipuzkoar aktorea.
- Jon Ugutz Zubizarreta, bizkaitar idazlea.
- 1973 – David Etxebarria, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1976 – Estitxu Estremo, gipuzkoar surflari ohia, longboarden aditua,
- 1991 – Sarai Lizaso, gipuzkoar arraunlaria.
- 1992 – Iker Tainta, nafar esku huskako pilotaria.
- 2002 – Jon Mikel Aranburu, .euskal-venezuelar futbolaria, Caracasen.
Mundua
- 1401 – Francesco I.a Sforza, italiar condottieroa (h. 1466).
- 1649 – Klemente XI.a, Aita santua (h. 1721).
- 1775 – Étienne-Louis Malus, frantziar fisikaria (h. 1812).
- 1777 – Philipp Otto Runge, alemaniar margolaria (h. 1810).
- 1804 – Jane Irwin Harrison, AEBetako lehen dama (h. c. 1846).
- 1816 – Charlotte Saunders Cushman, estatubatuar antzerki-aktorea (h. 1876).
- 1851 – Peder Severin Krøyer, daniar margolaria (h. 1909).
- 1852 – Martina Castells Ballespí, kataluniar medikua, Espainian medikuntzan doktoratu zen lehenengo emakumea (h. 1884).
- 1854 – Birt Acres, estatubatuar-britainiar argazkilari eta filmen aintzindaria (h. 1918).
- 1856 – Bal Gangadhar Tilak, indiar politikari abertzalea, matematikaria eta filosofoa (h. 1920).
- 1865 – Ludwig Sütterlin, alemaniar diseinatzaile grafikoa eta pedagogoa (h. 1917).
- 1871 – Ovide Decroly, belgikar mediku, pedagogo eta hezitzailea (h. 1932).
- 1872 – Edward Adrian Wilson, ingeles polar esploratzailea, medikua, naturalista eta ornitologoa (h. 1912).
- 1884 – Emil Jannings, alemaniar antzezlea, 1920ko hamarkadan zinema mutuko izar handienetako bat (h. 1950).
- 1886 –
- Salvador de Madariaga, euskal jatorriko espainiar idazle eta diplomatikoa (h. 1978).
- Walter Schottky, alemaniar fisikaria (h. 1976).
- 1888 – Raymond Chandler, estatubatuar eleberrigilea (h. 1959).
- 1892 – Haile Selassie, Etiopiako azken enperadorea eta Rastafari mugimenduaren sortzailea (h. 1975).
- 1899 – Gustav Heinemann, Alemaniako Errepublika Federaleko presidentea (h. 1976).
- 1905 – Otto Kippes, alemaniar apaiz katoliko eta astronomo zaletua (h. 1994).
- 1906 – Vladimir Prelog, kroaziar-suitzar kimikaria eta unibertsitateko irakaslea, 1975eko Kimikako Nobel Saria (h. 1998).
- 1908 – Elio Vittorini, italiar idazlea eta itzultzailea (h. 1966).
- 1910 – Jean-Louis Tinaud, frantziar militar eta politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko presidentea (h. 1990).
- 1913 – Michael Foot, ingeles politikari laborista (h. 2010).
- 1919 – Héctor Germán Oesterheld, argentinar komiki gidoigilea (1977an desagertua).
- 1924 – Sabine Weiss, suitzar jatorriko frantziar argazkilaria (h. 2021).
- 1925 –
- Alain Decaux, frantziar historialaria eta idazlea (h. 2016).
- Quett Masire, Botswanako presidentea (h. 2017).
- 1928 – Vera Rubin, estatubatuar astronomoa, galaxien errotazio tasen inguruko lehen lanak argitaratu zituena (h. 2016).
- 1931 – Arata Isozaki, japoniar arkitektoa (h. 2022).
- 1933 – Richard Rogers, italiar jatorriko britainiar arkitektoa (h. 2021).
- 1934 – Nirmala Joshi, Ahizpa Nirmala, indiar moja katolikoa, Kalkutako Ama Teresaren lekua hartu zuena (h. 2015).
- 1941 –
- Pierre Agostini, frantziar fisikaria, 2023ko Fisikako Nobel Saria.
- Sergio Mattarella, Italiako presidentea.
- 1943 –
- Hugo Arana, argentinar aktore eta umorista (h. 2020).
- Tony Joe White, estatubatuar musikari eta abeslaria (h. 2018).
- 1944 – Maria João Pires, portugaldar piano-jotzailea.
- 1946 – Felicia Elizondo, estatubatuar LGBT komunitatearen aldeko ekintzailea (h. 2021).
- 1953 –
- Ana Botella, espainiar politikaria, Madrilgo alkate ohia.
- María Pazos, espainiar matematikaria, ikertzailea eta aktibista feminista.
- Najib Razak, Malaysiako lehen ministroa.
- 1957 – Theo van Gogh, herbeheretar zinema zuzendari, telebista ekoizle, aktore eta prentsako idazlea (h. 2004).
- 1961 –
- Woody Harrelson, estatubatuar aktorea.
- David Kaufman, estatubatuar aktore eta bikoiztailea.
- 1965 –
- Elvira Mínguez, espainiar aktorea.
- Slash, britainiar-estatubatuar gitarra-jotzaile eta musikagilea, Guns N' Roses taldeko gitarrista nagusia.
- 1966 – Simona Levi, italiar antzerkigilea, ekintzaile politikoa, kultura kudeatzailea, artista, ikerlaria, kazetari eta unibertsitateko irakaslea.
- 1967 – Philip Seymour Hoffman, estatubatuar aktorea (h. 2014).
- 1969 – Nacho Azofra, espainiar saskibaloi jokalari ohia.
- 1970 – Charisma Carpenter, estatubatuar aktorea.
- 1971 – Alison Krauss, estatubatuar abeslaria eta biolin-jotzailea, Grammy sari gehien irabazi dituen emakumea.
- 1972 – Masaki Tsuchihashi, japoniar futbolari ohia.
- 1973 –
- Kathryn Hahn, estatubatuar aktorea.
- Monica Lewinsky, Bill Clintonekin izan zuen sexu aferagatik ezaguna egin zen estatubatuar emakumea.
- 1974 –
- Maurice Greene, estatubatuar atleta ohia, 100 metro eta 200 metroko probetan aditua.
- Hideyoshi Akita, japoniar futbolari ohia.
- 1976 –
- Judith Arndt, alemaniar txirrindulari ohia.
- Judit Polgár, hungariar xake jokalaria, inoizko emakumezko xakelaririk hoberenetakoa.
- Bhavatharini, indiar abeslaria (h. 2024)
- 1977 –
- Silvia Colloca, italiar aktorea, blogaria, sukaldaritza liburuen idazlea eta telebistako sukaldaritza saioen aurkezlea.
- Julia de León, espainiar astronomo eta zientifikoa, asteroideen konposizio mineralogikoan espezializatua.
- 1978 – Heather Moyse, kanadar kirolaria, bobsleighean, errugbian eta pistako txirrindularitzan aditua.
- 1979 – Natasha Jarovenko, ukrainar modelo eta aktorea.
- 1980 – Selen Öztürk, turkiar aktorea.
- 1985 – Renaldas Seibutis, lituaniar saskibaloi jokalaria.
- 1987 –
- Imanol Landeta, mexikar aktore eta abeslaria.
- Kosuke Ota, japoniar futbolaria.
- 1989 – Daniel Radcliffe, ingeles aktorea.
- 1994 – Claudia Salas, espainiar aktorea.
- 1995 – Hwasa, hegokorear abeslaria eta rapeatzailea.
- 1997 – Chloé Hayden, australiar aktore, Interneteko ospetsu, pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzaile, podcast ostalari eta idazlea.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1741 – Martin Arzadun, apaiz eta euskal idazlea (j. 1675).
- 1876 – Federiko Belaustegigoitia, euskal idazlea (j. 1876).
- 1878 – Hilarion Eslaba, nafar musikagilea, Madrilen (j. 1807).
- 1889 – Camilo Villavaso, bizkaitar kazetari, historialari eta politikaria (j. 1838).
- 1911 – Jose Maria Lizana, Casa Torreko markesa, bizkaitar politikari kontserbador eta idazlea, Anberesen (j. 1843).
- 1934 – Margarita López Maturana, klausurako moja eta Berrizko Mesedeetako Misiolarien sortzailea (j. 1884).
- 1936 – Antonio Lasa, nafar klerigo eta dohatsua, Fernán Caballeron fusilatua (j. 1913).
- 1962 – Enrique Herrero Ducloux, Argentinan bizi izandako nafar kimikaria, Buenos Airesen (j. 1877).
- 1976an desagertua – Eduardo Moreno Bergaretxe, Pertur, gipuzkoar ETAkidea (j. 1950).
- 1987 – Luzia Urigoitia, Lutxi, bizkaitar ETAkidea, Guardia Zibilak eraila (j. 1959).
- 1988 – André Lafond, lapurtar errugbilaria, Nizan (j. 1902).
- 2007 – Raimundo Pérez Lezama, euskal herritar futbolaria, 16 urtez Athleticen jokatu zuena (j. 1922).
- 2015 – Marcelo Usabiaga, Francoren diktaduraren aurka borrokatu zen gipuzkoar militante komunista (j. 1916).
- 2017 – Santiago Abascal Eskuza, euskal herritar eskuin muturreko politikaria (j. 1949).
- 2019 – Jose Maria Ormaetxea, Mondragon korporazioaren sortzaileetako bat (j. 1926).
- 2021 – Eskarne Aroma, bizkaitar euskara-irakaslea, bikoiztailea eta aktorea (j. 1934).
Mundua
- 1010 – Muhammad II.a al-Mahdi, Kordobako laugarren omeiatar kalifa.
- 1595 – Thoinot Arbeau, Langresko kanonigoa eta apaiz katolikoa (j. 1519).
- 1645 – Mikel I.a Errusiakoa, Romanov etxeko Errusiako lehen tsarra (j. 1596).
- 1742 – Susanna Wesley, metodismoaren amatzat hartua (j. 1669).
- 1757 – Domenico Scarlatti, italiar musikagilea (j. 1685).
- 1840 – Carl Blechen, alemaniar margolaria (j. 1798).
- 1853 – Andries Wilhelmus Jacobus Pretorius, Hegoafrikako politikaria, boerren buruzagia (j. 1798).
- 1859 – Marceline Desbordes-Valmore, frantziar poeta (j. 1786).
- 1875 – Isaac Singer, estatubatuar asmatzaile, aktore eta negozio-gizona (j. 1811).
- 1878 – Karl von Rokitansky, austriar sendagilea (j. 1803).
- 1885 – Ulysses S. Grant, Ameriketako Estatu Batuetako 18. Presidentea (j. 1822).
- 1904 – Isaías Gamboa, kolonbiar hezitzaile eta poeta (j. 1872).
- 1905 – Jean-Jacques Henner, frantziar margolaria (j. 1829).
- 1912 – Eugénie Marie Salanson, frantziar margolaria (j. 1836).
- 1916 – William Ramsay, gas nobleak aurkitu zituen eskoziar kimikaria, 1904ko Kimikako Nobel Saria (j. 1852).
- 1923 – Charles Dupuy, Frantziako Estatuburua (j. 1851).
- 1926 – Viktor Vasnetsov, errusiar margolaria (j. 1848).
- 1932 – Alberto Santos-Dumont, brasildar hegazkin pilotua (j. 1873).
- 1948 – David Wark Griffith, estatubatuar zinema zuzendaria, zinemaren aita (j. 1875).
- 1951 –
- Robert J. Flaherty, estatubatuar zinemagilea (j. 1884).
- Philippe Pétain, Frantziako Estatuburua (j. 1856).
- 1955 – Cordell Hull, estatubatuar politikaria, 1945eko Bakearen Nobel Saria (j. 1871).
- 1957 – Giuseppe Tomasi di Lampedusa, italiar idazlea (j. 1896).
- 1966 – Montgomery Clift, estatubatuar aktorea (j. 1920).
- 1968 – Henry Hallett Dale, ingeles fisiologoa, 1936ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1875).
- 1971 –
- Van Heflin, estatubatuar aktorea (j. 1908).
- William Tubman, Liberiako 19. presidentea (j. 1895).
- 1979 – Joseph Kessel, frantziar idazlea eta kazetaria (j. 1898).
- 1982 – Hitoshi Sasaki, japoniar futbolari eta entrenatzailea (j. 1891).
- 1983 – Georges Auric, frantziar musikagilea (j. 1899).
- 1989 – Donald Barthelme, estatubatuar idazle postmodernista (j. 1931).
- 1997 – Walter Behrendt, Europako Legebiltzarreko lehendakaria (j. 1914).
- 1999 – Hassan II.a Marokokoa, Marokoko erregea (j. 1929).
- 2000 – Carmen Martín Gaite, espainiar idazlea (j. 1925).
- 2001 – Eudora Welty, estatubatuar idazlea (j. 1909).
- 2002 –
- Juan Labat, Labat, argentinar pilotaria, xarean eta palan aditua (j. 1912).
- Leo McKern, australiar antzerki, zinema, telebista eta irratiko aktorea (j. 1920).
- Katya Paskaleva, bulgariar aktorea (j. 1945).
- 2004 –
- Carmina Ordóñez, papel-couché deritzon prentsaren protagonista nabarmena (j. 1955).
- Serge Reggiani, italiar antzezlea eta kantaria (j. 1922).
- 2007 –
- Ernst Otto Fischer, alemaniar kimikaria, 1973ko Kimikako Nobel Saria (j. 1918).
- Mohammed Zahir Shah, azken Afganistango erregea (j. 1914).
- 2008 – Kurt Furgler, Suitzako Konfederazioko presidentea (j. 1924).
- 2011 – Amy Winehouse, britainiar abeslari eta konpositorea (j. 1983).
- 2012 –
- Margarita Pildayn, paraguaitar abeslaria (j. 1940).
- Sally Ride, estatubatuar ingeniari, fisikari eta astronauta, espaziora igotako lehenbiziko estatubatuar emakumezkoa (j. 1951).
- Esther Tusquets, kataluniar idazle eta argitaratzailea (j. 1936).
- 2013 – Emile Griffith, estatubatuar boxeolaria (j. 1938).
- 2014 – Ursula Wölfel, haur literaturako alemaniar idazlea (j. 1922).
- 2015 – José Sazatornil, Saza, kataluniar zinema eta antzerki aktorea (j. 1925).
- 2016 – Thorbjörn Fälldin, Suediako lehen ministroa (j. 1926).
- 2018 – Oksana Xatxko, ukrainar artista eta ekintzailea, Femen talde feministaren sortzaileetako bat (j. 1987).
- 2021 –
- Toshihide Maskawa, japoniar fisikaria, 2008ko Fisikako Nobel Saria (j. 1940).
- Steven Weinberg, estatubatuar fisikaria, 1979ko Fisikako Nobel Saria (j. 1933).
- 2022 – Bob Rafelson, estatubatuar zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizlea (j. 1933).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.