Uztailaren 22
Uztailaren 22a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirugarren eguna da, 204.a bisurteetan. 162 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1512 – Gaztelako armadak Uharte Arakil hartu zuen mendean.[erreferentzia behar]
- 1936 – Bi hegazkin matxinoek Otxandioko Andikona plaza bonbardatu zuten, 61 hildako utziz.
- 1979 – ETAk Jesus Maria Colomo taberna bateko langilea hil zuen Beasainen.
- 2008 – ETAren Bizkaia Komandoa ustez desegin zuen Espainiako Goardia Zibilak 9 lagun atxilotuz.
Mundua
- 365 – Egipton, tsunami batek Alexandria suntsitu zuen.
- 1946 – King David hoteleko atentatuan 92 hildako (terrorista bat barne) izan ziren.
- 2003 – ETAk Benidorm eta Alacanten bi bonba lehertu zituen.
- 2010 – Hagako Auzitegiak 2008ko Kosovoren independentzia legezkoa izan zela zioen.
- 2011 – 2011ko Norvegiako atentatuak: Oslo eta Utøya uhartean egindako atentatuetan 92 pertsona hil ziren.
- 2016: Afganistango Kabul hiriburuan milaka afganiar Gobernuaren proiektu elektriko baten aurkako manifestazio batean parte hartzen ari zirela ISISek bere gain hartu eta burutu duen atentatuan gutxienez 80 lagun hil ziren.
- 2016 – Municheko atentatua: Erasotzaile bakar batek tiroz 9 pertsona hil eta 27 zauritu zituen.
Arte eta kultura
Mundua
- 1954 – Seven Brides for Seven Brothers ("Zazpi Emaztegai Zazpi Anaientzat") filma estreinatu zen, Stanley Donenek zuzendu eta Howard Keel, Jane Powell, Jeff Richards, Julie Newmar, Matt Mattox, Ruta Lee, Marc Platt, Norma Doggett, Jacques d'Amboise, Virginia Gibson, Tommy Rall, Betty Carr, Russ Tamblyn eta Nancy Kilgas aktoreek antzeztu zuten.
- 1959 – Plan 9 from Outer Space ("Kanpo Espazioko 9 Egitasmoa") filma estreinatu zen, Ed Woodek zuzendu eta Gregory Walcott, Mona McKinnon, Duke Moore, Tom Keene, Carl Anthony, Paul Marco, Tor Johnson, Bela Lugosi, Maila Nurmi eta Lyle Talbot aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1964 – Marnie filma estreinatu zen, Alfred Hitchcockek zuzendu eta Sean Connery eta Tippi Hedren aktorek antzeztu zuten.
- 1977 – Orca ("Orka") filma estreinatu zen, Michael Andersonek zuzendu eta Richard Harris, Charlotte Rampling, Will Sampson, Bo Derek, Keenan Wynn eta Robert Carradine aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1361 – Karlos III.a Nafarroakoa, Nafarroakoa erregea (h. 1425).
- 1810 – Paul Barroilhet, lapurtar opera abeslaria, baritonoa (h. 1871).
- 1849 – Édouard Ducéré, euskal erlojugile, liburuzain eta artxibozaina (h. 1910).
- 1860 – Jean Pierre Goytino, euskal diasporako lapurtar kazetaria (h. 1920).
- 1924 – Jaime Allende, euskal belar hockey jokalaria (h. 2003).
- 1931 – Iñaki Alustiza Izagirre, bizkaitar futbolaria (h. 2008).
- 1934 – Ignacio García Erguin, bizkaitar margolari espresionista.
- 1943 – Xabier Egaña, bizkaitar margolaria.
- 1951 – Mezo Bigarrena, bizkaitar kantautorea (h. 1993).
- 1952 – Agustin Gisasola, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1953 – Jose Maria Amorrortu, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1954 – Joan-Miquèu Dordeins, Baionan jaio eta Bearnon bizi den irakasle eta okzitanierazko idazlea.
- 1957 – Amaia Larrañaga, gipuzkoar irakasle eta politikaria (h. 2018).
- 1958 – Kepa Arizmendi, nafar ETAkidea, erbesteratua eta Bidasoko Eskolarekin lotutako margolaria (h. 2009).
- 1960 – Patxo Telleria, bizkaitar aktorea, zinema zuzendaria eta antzerkigilea.
- 1965 – Jose Ramon Izagirre, gipuzkoar txirrindulari ohia, gehienbat ziklo-kross modalitatean aritua.
- 1969 –
- Josetxu Pedrosa, bizkaitar txirrindulari paralinpikoa (h. 2016).
- Gema Arrugaeta, gipuzkoar argazkilari profesionala.
- 1971 – Iñaki Iriarte, nafar politikaria.
- 1977 – Xabier Orbegozo, Arria V.a, gipuzkoar aizkolaria.
- 1980 – Gaizka Saizar, gipuzkoar futbolaria.
- 1981 –
- Sara Gandara, bizkaitar kazetaria.
- Ager Imaz, bizkaitar futbolari ohia.
- 1983 –
- Igone Arribas, bizkaitar gimnasta ohia.
- Ander Murillo, gipuzkoar futbolaria.
- Aritz Solabarrieta, bizkaitar futbolaria.
- 1997 – Jone Ibañez, bizkaitar futbolaria.
Mundua
- 1478 – Filipe I.a Gaztelakoa, Gaztela eta Leongo erregea (h. 1506).
- 1707 – Joaquín de Eleta, espainiar frantziskotarra, Karlos III.aren aitorlea (h. 1788).
- 1713 – Jacques-Germain Soufflot, frantziar arkitektoa (h.1780).
- 1803 – Eugène Isabey, frantziar margolaria (h. 1886).
- 1831 – Kōmei enperadorea, Japoniako 121. enperadorea (h. 1867).
- 1860 –
- Paul Gustave Fischer, daniar margolaria (h. 1934).
- Frederick Rolfe, ingeles idazlea (h. 1913).
- 1878 – Lucien Febvre, frantziar historialaria (h. 1956).
- 1882 – Edward Hopper, estatubatuar margolaria (h. 1967).
- 1887 – Gustav Hertz, alemaniar fisikaria, 1925eko Fisikako Nobel Saria (h. 1975).
- 1888 – Selman Abraham Waksman, estatubatuar biokimikari eta mikrobiologoa, 1952ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1973).
- 1889 – James Whale, britainiar-estatubatuar zinemagilea eta antzerkigilea (h. 1957).
- 1892 – Arthur Seyss-Inquart, austriar politikari nazia (h. 1946).
- 1898 – Stephen Vincent Benét, estatubatuar olerkari eta eleberrigilea (h. 1943).
- 1899 – Sobhuza II.a, Swazilandiako erregea (h. 1982).
- 1903 – Johannes de Klerk, Hegoafrikako jarduneko presidentea (h. 1979).
- 1910 – Alan Moorehead, australiar gerra-berriemaile eta idazlea (h. 1983).
- 1914 – Yakov Malkiel, judu jatorriko estatubatuar filologoa eta hizkuntzalaria (h. 1998).
- 1918 – Adelaida Las Santas, espainiar kazetari eta poeta (h. 2006).
- 1923 –
- Bob Dole, estatubatuar politikaria (h. 2021).
- The Fabulous Moolah, estatubatuar borrokalari profesionala (h. 2007).
- 1926 – Luis Sánchez Polack, Tip, espainiar umorista eta antzezlea (h. 1999).
- 1929 – Amu Djoleto, ghanatar idazlea.
- 1931 – Guido de Marco, Maltako presidentea (h. 2010).
- 1934 – Louise Fletcher, estatubatuar aktorea (h. 2022).
- 1935 – Ron Springett, ingeles futbolaria (h. 2015).
- 1938 –
- Terence Stamp, ingeles aktorea.
- Nijolė Sadūnaitė, lituaniar moja eta disidentea (h. 2024).
- 1940 –
- Alex Trebek, kanadiar-estatubatuar telebista aurkezlea eta aktorea (h. 2020).
- Vera Tschechowa, alemaniar aktorea eta zinema ekoizlea (h. 2024).
- 1942 – Peter Habeler, austriar alpinista.
- 1944 –
- Christiane Rimbaud, frantziar historialari eta idazlea (h. 2023).
- Jaime Yoshiyama Tanaka, perutar ingeniaria eta politikaria.
- 1945 – Adele Goldberg, estatubatuar enpresaburu eta informatikaria.
- 1946 –
- Danny Glover, estatubatuar aktorea.
- Mireille Mathieu, frantziar abeslaria.
- Petre Roman, Errumaniako lehen ministro ohia.
- 1947 –
- Tony Genil, espainiar abeslaria eta aktorea.
- Don Henley, estatubatuar musikaria, Eagles taldeko sortzaileetako bat.
- Mihaela Peneş, errumaniar atleta ohia, xabalina jaurtiketan aditua.
- 1948 –
- Alfonso Cano, kolonbiar gerrilaria, FARC-EPko mendebaldeko blokeko nagusia (h. 2011).
- Ana de Palacio, espainiar abokatu eta politikari ohia.
- 1949 –
- Larisa Bergen, sobietar boleibol jokalaria (h. 2023).
- Rosario Valcárcel, espainiar poeta eta eleberrigilea.
- Lasse Virén, finlandiar atleta ohia.
- 1950 –
- Nelsinho Baptista, brasildar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Antonio Breschi, italiar konposatzaile eta piano-jolea.
- 1951 – Giovanni Battaglin, italiar txirrindulari ohia.
- 1954 – Toninho Moura, brasildar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1955 –
- Willem Dafoe, zinema eta antzerkiko estatubatuar aktorea.
- Juanjo Puigcorbé, kataluniar aktorea.
- 1956 – Massimo Carlotto, italiar idazlea.
- 1960 –
- Álvaro Fernández Fernández, espainiar txirrindularia (h. 1987).
- Ágatha Ruiz de la Prada, espainiar moda-diseinatzailea, enpresaburua eta aristokrata.
- 1961 –
- Ifor ap Glyn, telebista aurkezlea eta galeserazko poeta.
- Fanny Tur Riera, espainiar historialaria, artxibozaina, kultura-ekintzailea eta politikaria.
- 1962 – Joan Carreras, kataluniar kazetari, gidoilari eta idazlea.
- 1964 – John Leguizamo, kolonbiar-estatubatuar aktore, komediante eta ahots bikoiztailea.
- 1967 –
- Rhys Ifans, galestar aktorea.
- Gwendolyn Ann Smith, estatubatuar LGBT kolektiboaren aldeko ekintzailea eta idazlea.
- 1968 – Alan Cox, britainiar programatzailea, Linux sistema eragilearen garatzaile garrantzitsua.
- 1970 – Yuriko Mizuma, japoniar futbolari ohia.
- 1971 – Kristine Lilly, estatubatuar futbolari ohia, FIFAko Emakumezkoen Munduko Kopako bost azken fase jokatu dituen futbolari bakarra.
- 1972 – Sandra Hermida Muñiz, espainiar zinema-ekoizlea.
- 1973 –
- Jaime Cantizano, espainiar telebista aurkezle eta irrati esataria.
- Rufus Wainwright, estatubatuar abeslaria.
- 1974 –
- Paulo Jamelli, brasildar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Franka Potente, alemaniar aktorea.
- 1976 – Janek Tombak, estoniar txirrindulari ohia.
- 1978 –
- A. J. Cook, kanadar aktorea.
- Isa Noyola, estatubatuar pertsona transgeneroen aldeko ekintzaile eta LGBT etorkinen aldeko mugimenduko buruzagietako bat.
- 1980 – Kate Ryan, belgikar pop abeslaria.
- 1982 – Anna Txitxerova, errusiar altuera jauzilaria.
- 1984 – Kaitinano Mwemweata, kiribatiar atleta, Olinpiar Jokoetan Kiribati inoiz ordezkatu duen lehen atleta.
- 1985 – Boukary Dramé, senegaldar-frantziar futbolaria.
- 1991 – Ante Budimir, kroaziar futbolaria.
- 1992 – Selena Gomez, estatubatuar abeslari eta telebistako aktorea.
- 1994 –
- Shane Hammink, estatubatuar-herbeheretar saskibaloi jokalaria.
- Pol Monen, kataluniar aktorea.
- 1995 –
- Anežka Drahotová, txekiar atleta, martxa-diziplinan eta errepideko txirrindularitzan aditua.
- Marília Mendonça, brasildar abeslari eta sertaneja musikako abesti-idazlea (h. 2021).
- 1996 – Mylène Flicka, benindar blogaria, feminista eta sortzailea.
- 1998 – Marc Cucurella, kataluniar futbolaria.
- 1999 – Misa Rodríguez, espainiar futbolaria.
- 2000 – Mahsa Amini, Iranen emakumeen aurkako erasoaren eta indarkeriaren biktimarik ezagunenetako bat (h. 2022).
- 2013 – Jurgi Galeskoa, Erresuma Batuko printzea.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1274 – Henrike I.a Nafarroakoa, Nafarroako erregea.
- 1806 – Jean-Baptiste Frantxistegi, baxenafar notarioa (j. 1755).
- 1872 – Edmond Guibert, euskal idazlea, Bordelen (j. 1847).
- 1905 – Juan Mari Zubizarreta Larrañaga, gipuzkoar bertsolaria (j. 1855).
- 1931 – Gregorio Muxika, euskal idazle eta kazetaria (j. 1882).
- 1966 – Alejandro Bilbao, Erramun Maruri, euskal idazlea (j. 1884).
- 1981 – Mattin Treku, euskal idazle eta bertsolaria (j. 1916).
- 1992 – Kattalin Agirre, lapurtar mugalaria eta Bigarren Mundu Gerran Erresistentziako kidea (j. 1897).
- 2008 – José María Pérez Medrano, euskal herritar futbolaria (j. 1920).
- 2012 – Hilario Azkarate, bizkaitar esku pilotaria (j. 1935).
- 2014 – Luisa Berrondo Iartzabal, Oiartzuar maistra (j. 1916).
- 2015 – Jose Angel Lujanbio, traineru estropadetako patroi onenetakoa (j. 1932).
Mundua
- 1454 – Joan II.a Gaztelakoa, Gaztela eta Leongo erregea (j. 1405).
- 1461 – Karlos VII.a Frantziakoa, Frantziako erregea (j. 1403).
- 1540 – Joan Zápolya, Hungariako erregea (j. 1487).
- 1590 – Leone Leoni, italiar arkitektoa.
- 1645 – Olivares konde-dukea, espainiar noble eta politikaria (j. 1587).
- 1676 – Klemente X.a, Aita santua (j. 1590).
- 1684 – Josefa Obidos, Portugalgo XVII. Mendearen bigarren erdiko margolaririk aipagarriena (j. 1630).
- 1832 – Napoleon II.a Frantziakoa, Napoleon Bonaparteren semea eta oinordekoa (j. 1811).
- 1852 – Franciszek Ksawery Lampi, poloniar margolari erromantikoa (j. 1782).
- 1853 – Christoffer Wilhelm Eckersberg, daniar margolari klasizista, danierako pinturaren aita izendatua (j. 1783).
- 1856 – Thomas Doughty, estatubatuar margolaria, Hudson Ibaiaren Eskolako kidea (j. 1793).
- 1869 – John Augustus Roebling, Alemanian jaiotako estatubatuar ingeniari zibila (j. 1806).
- 1870 – Josef Strauss, austriar musikagilea (j. 1827).
- 1874 – Gaetano Pace Forno, maltar elizgizon agustindarra (j. 1807 edo 1809).
- 1905 – Juan Pablo Rojas Paúl, Venezuelako presidentea (j. 1826).
- 1908 – William Randal Cremer, bakezalea eta Ingalaterrako parlamentaria (j. 1828).
- 1921 – Marie Heurtin, jaiotzez emakume gor-itsua, Marie Germain mojaren egunerokoetan agertzen delako ezaguna (j. 1885).
- 1926 – Friedrich von Wieser, austriar eskolako ekonomialaria (j. 1851).
- 1932 – Errico Malatesta, italiar anarkista (j. 1853).
- 1950 – William Lyon Mackenzie King, Kanadako lehen ministroa (j. 1874).
- 1967 – Carl Sandburg, estatubatuar poeta, historialari, eleberrigile eta folklorista (j. 1878).
- 1968 – Giovannino Guareschi, italiar idazle eta kazetaria (j. 1908).
- 1970 – George Johnston, australiar kazetari, gerra berriemaile eta idazlea (j. 1912).
- 1972 – Max Aub, valentziar idazlea (j. 1903).
- 1979 –
- Sándor Kocsis, hungariar futbolaria (j. 1929).
- Stein Rokkan, norbegiar soziolinguista eta politika zientzian aditua (j. 1921).
- 1990 –
- Manuel Puig, argentinar eleberrigilea (j. 1932).
- Eduard Streltsov, Pelé errusiarra, sobietar futbolaria, Errusiako garai guztietako futbolaririk onenetarikoa (j. 1937).
- 1991 – André Dhôtel, frantziar idazlea (j. 1900).
- 1992 – Maria Bassó, espainiar aktorea (j. 1901).
- 1993 – Ivà, kataluniar komikigilea (j. 1941).
- 1995 – Jean Lesquibe, lapurtar beirate eta mosaiko egilea (j. 1910).
- 1998 – Antonio Saura, espainiar margolaria (j. 1930).
- 1999 – Claudio Rodríguez, espainiar idazlea (j. 1934).
- 2000 – Claude Sautet, frantziar zinema-zuzendaria (j. 1924).
- 2001 – Indro Montanelli, italiar kazetaria eta historialaria (j. 1909).
- 2007 – Jean Stablinski, Poloniarra, frantziar txirrindularia (j. 1932).
- 2012 –
- Miguel Arteche, txiletar idazlea (j. 1926).
- George Armitage Miller, estatubatuar psikologoa, psikologia kognitiboaren sortzaileetako bat (j. 1920).
- 2013 – Dennis Farina, estatubatuar aktorea (j. 1944).
- 2016 – Ursula Franklin, kanadar fisikaria (j. 1921).
- 2019 –
- Brigitte Kronauer, alemaniar idazlea (j. 1940).
- Li Peng, Txinako Herri Errepublikako lehen ministroa (j. 1928).
- 2022 – Núria Feliu, kataluniar abeslaria eta aktorea (j. 1941).
- 2023 –
- Aaron Cicourel, estatubatuar soziologoa (j. 1928).
- Marianne Werner, alemaniar atleta, pisu jaurtiketan aditua (j. 1924).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Maialen, Malen, Maddalen eta Matxalen.
- Madalenak, Errenteriako jaiak.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.