Uztailaren 2
Uztailaren 2a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta laurogeita hirugarren eguna da, 184.a bisurteetan. 182 egun falta dira urtea amaitzeko. Bisurtetan izan ezik, urteko erdiko eguna da.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1974 – Galdakaoko La Dinamita lantegian izandako leherketa batek 22 langile hil eta hainbat zauritu eragin zituen.
- 1979 – Gipuzkoako armarri berria legeztatu zen, erregeren irudia eta 1513tik zeuden 12 kanoiak kenduz, nafarren gaineko garaipena ospatzen baitzuten.
- 1980 – ETAk Joaquin Becerra Calvente tabernaria hil zuen Amurrion.
Mundua
- 1865 – Askapen Armada sortu zen Londresko Whitechapelen.
- 2006 – Felipe Calderon, Mexikoko presidente aukeratu zuten botuen %35,88 eskuratu ostean.
- 2007 – Yemen: Kamikaze batek bonba-auto bat lehertarazi zuen Euskadiko eta Kataluniako turistez osaturiko konboiaren aurka eta 7 turista hil zituen, horien artean bi euskaldun.
- 2008 – Kolonbiako armadak hamabost bahitu askatu zituen FARCen eskutik: Ingrid Betancourt parlamentaria, hiru estatubatuar eta 11 militar kolonbiar.
Arte eta kultura
Mundua
- 1941 – Sergeant York ("York sarjentua") filma estreinatu zen, Howard Hawksek zuzendu eta Gary Cooper, Walter Brennan, Joan Leslie, George Tobias, Stanley Ridges, Margaret Wycherly eta Ward Bond aktoreek antzeztu zuten.
- 1953 – Houdini filma estreinatu zen, George Marshallek zuzendu eta Tony Curtis, Janet Leigh eta Torin Thatcher aktoreek antzeztu zuten.
- 1986 – Big Trouble in Little China ("Arazo Handia Txina Txikian") filma estreinatu zen, John Carpenterek zuzendu eta Kurt Russell eta Kim Cattrall aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1897 – Guglielmo Marconik irratia patentatu zuen.
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1841 – Eduardo Zamacois, euskal herritar margolaria (h. 1871).
- 1866 – Henri Lorin, lapurtar geografo eta soziologoa (h. 1932).
- 1910 – Pedro Alonso, euskal herritar saskibaloi jokalaria, Habanan (h. 2006).
- 1913 – Javier Ybarra, bilbotar enpresaburua, idazlea eta politikaria (h. 1977).
- 1915 – Miren Arenaza, Vasquita II , gipuzkoar erraketista (h. 2003).
- 1933 – Pierre Pradier, Euskal Herrian jaiotako mediku anestesista (h. 2003).
- 1934 – Emilio Gurrutxaga, gipuzkoar kirolari ohia, belan aditua.
- 1940 – Pello Iguaran, gipuzkoar futbolaria (h. 2015).
- 1942 - Ignacio Arroyo, bizkaitar futbolari ohia.
- 1945 –
- José Luis Corcuera, bizkaitar politikari ohia, Pradoluengon.
- Juan María Duñabeitia, bizkaitar futbolari ohia.
- 1947 – Txeru García Izagirre, bizkaitar historiagile eta euskaltzalea.
- 1971 – Manuel Martínez Carrasco, bizkaitar beisbol eta softbol jokalari ohia.
- 1973 –
- David Olaizola, euskal abeslaria.
- Judith Torrea, nafar kazetari, blogari eta idazlea.
- 1974 – Amaia Agirre Muñoa, Getxoko emakumezko lehen alkatea.
- 1977 – Maider Unda, arabar borroka libreko kirolaria.
- 1978 –
- Raquel Delgado, gipuzkoar saskibaloi-jokalari ohia.
- Iñaki Muñoz, nafar futbolaria.
- 1979 – Jon García Aristegi, gipuzkoar patinatzaile ohia, bost aldiz Espainiako txapeldun izotz gaineko patinaje artistikoan.
- 1983 – Nely Carla Alberto, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- 1990 – Alexander Quintanilla, bizkaitar futbolaria.
- 1991 – Gaizka Arkarazo, bizkaitar futbolaria.
- 1999 – Jesus Areso, nafar futbolaria.
Mundua
- 419 – Valentiniano III.a, erromatar enperadorea (h. 455).
- 1486 – Jacopo Sansovino, Pizkunde garaiko italiar arkitekto eta eskultorea (h. 1570).
- 1489 – Thomas Cranmer, ingeles elizgizona eta Canterburyko lehen artzapezpiku anglikanoa (h. 1556).
- 1714 – Christoph Willibald Gluck, alemaniar musikaria (h. 1787).
- 1724 – Friedrich Gottlieb Klopstock, alemaniar olerkaria (h. 1803).
- 1738 – Charles Pierre Claret de Fleurieu, frantziar itsasgizon eta politikaria (h. 1810).
- 1812 – Nathaniel de Rothschild, ingeles enpresaburua, bankaria eta enologoa, Château Mouton Rothschild ezarri zuena (h. 1870).
- 1825 – Émile Ollivier, frantziar politikaria (h. 1913).
- 1855 – Jesko von Puttkamer, alemaniar kolonialeko buruzagi militarra eta bederatzi aldiz Kamerungo gobernadorea (h. 1917).
- 1862 – William Henry Bragg, ingeles fisikaria, 1915eko Fisikako Nobel Saria (h. 1942).
- 1866 – Argentina Altobelli, italiar politikari, aktibista eta sindikalista (h. 1942).
- 1869 – Hjalmar Söderberg, suediar idazle eta kazetaria (h. 1941).
- 1876 – Wilhelm Cuno, Alemaniako kantzilerra (h. 1933).
- 1877 – Hermann Hesse, alemaniar-suitzar poeta, idazle eta margolaria, 1946ko Literaturako Nobel Saria (h. 1962).
- 1882 – Marie Bonaparte, frantziar printzesa, idazle, itzultzaile eta psikoanalista (h. 1962).
- 1884 – Maria Baldó, espainiar maistra, feminista, folklorista eta politikaria (h. 1964).
- 1894 – André Kertész, hungariar argazkilaria (h. 1985).
- 1903 –
- Alec Douglas-Home, Erresuma batuko lehen ministroa (h. 1995).
- Olaf V.a Norvegiakoa, Norvegiako erregea (h. 1991).
- 1904 – René Lacoste, Krokodilo, frantziar tenislaria eta Lacoste jantzi markaren sortzailea (h. 1996).
- 1906 – Hans Bethe, alemaniar-estatubatuar fisikaria, 1967ko Fisikako Nobel Saria (h. 2005).
- 1911 – Dorothy M. Horstmann, estatubatuar epidemiologo, birologo eta pediatra (h. 2001).
- 1919 – Jean Craighead George, estatubatuar haur-literatura idazlea (h. 2012).
- 1922 – Pierre Cardin, italiar jostuna eta moda-alorreko enpresaburua (h. 2020).
- 1923 – Wisława Szymborska, poloniar idazlea, 1996ko Literaturako Nobel Saria (h. 2012).
- 1925 –
- Medgar Evers, giza eskubideen alde borrokatu zuen estatubatuar aktibista (h. 1963).
- Patrice Lumumba, Kongoko Errepublika Demokratikoko estreinako gobernuburu demokratikoa (h. 1961).
- Olga Oleinik, sobietar matematikaria (h. 2001).
- 1929 – Imelda Marcos, filipinar politikaria eta Ferdinand Marcos diktadorearen alarguna.
- 1930 – Carlos Menem, Argentinako presidentea (h. 2021).
- 1934 – Antonio Díaz-Miguel, espainiar saskibaloi jokalari eta entrenatzaile ohia (h. 2000).
- 1942 – Vicente Fox, Mexikoko presidentea.
- 1946 – Richard Axel, estatubatuar zientzialaria, 2004ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1951 – Sylvia Rivera, estatubatuar LGBT aktibista (h. 2002).
- 1955 –
- Miguel Durán Campos, espainiar abokatu eta enpresaburua.
- Francine Houben, herbeherear arkitektoa eta unibertsitateko irakaslea.
- 1959 – Francisco Ernandi Lima da Silva, Mirandinha , brasildar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1961 – Samy Naceri, frantziar aktorea.
- 1966 – Jean-François Richet, frantziar zinemagilea.
- 1967 – Claudio Biaggio, argentinar futbolari ohia.
- 1970 –
- Yumi Watanabe, japoniar futbolari ohia.
- Amy Weber, estatubatuar aktore, WWE borrokalari eta modelo ohia.
- 1972 – Darren Shan, Britainia Handian jaiotako irlandar idazlea.
- 1976 – Ľudovít Ódor, Eslovakiako lehen ministroa.
- 1978 – Owain Yeoman, galestar aktorea.
- 1979 – Najat El Hachmi, katalanez idazten duen idazle amazigha.
- 1981 – Jimmy Barnatán, espainiar aktorea.
- 1983 – Michelle Branch, estatubatuar abeslaria.
- 1985 – Ashley Tisdale, estatubatuar aktore, abeslari eta modeloa.
- 1986 –
- Lindsay Lohan, estatubatuar aktorea.
- Katie Taylor, irlandar boxeolaria.
- 1987 – Esteban Granero, espainiar futbolaria.
- 1990 –
- Aitana Mas i Mas, valentziar obra publikoetako ingeniaria, atleta eta politikaria.
- Margot Robbie, australiar aktorea.
- 1992 –
- Jānis Timma, letoniar saskibaloi jokalaria.
- Toufik-de-Planoise, frantziar anarkista antifaxista, sindikalista, eta giza eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1993 – Jairo Morillas, espainiar futbolaria.
- 1995 –
- Ruth B., kanadar pop abeslari eta kantautorea.
- Ryan Murphy, estatubatuar igerilaria, bizkar estiloan aditua.
- Jana Zinkevytx, medikua, Ukrainako parlamentuko kide paraplegikoa eta militar beteranoa.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1681 – Arnauld François Maitie, zuberoar idazlea.
- 1928 – Henry Caro-Delvaille, lapurtar margolari eta dekoratzailea (j. 1876).
- 1975 - Aurora Gómez Urrutia, nafar politikaria, ekintzailea eta komunista (j. 1914).
- 1994 – Justo Garate, gipuzkoar sendagilea, euskal gaietan aditua eta gaztelaniazko idazlea, Argentinan (j. 1900).
- 2007an, Al Kaidak burututako atentatuan:
- Magie Alvarez, ostalari eta bidaiari euskalduna (j. 1983).
- Mikel Essery, euskal irakasle eta bidaiaria (j. 1953).
- 2009 – Margarita Telleria, 104 urte eta hiru egun bizi izandako euskal herritarra (j. 1905).
- 2015 – Pello Sarasola, telebistaren arloko euskal profesionala, ikus-entzunezko komunikazioan aditua (j. 1964).
Mundua
- 936 – Henrike I.a Alemaniakoa, Saxoniako duke eta Germaniako erregea.
- 1215 – Myōan Eisai, japoniar maisu budista (j. 1141).
- 1298 – Adolfo Nassaukoa, germaniar enperadorea.
- 1490 – Isabel Villenakoa, XV. mendeko lekaime eta idazle valentziar protofeminista (j. c. 1430).
- 1504 – Eztebe III.a Moldaviakoa, Moldaviako voivoda edo printzea (j. 1433).
- 1566 – Nostradamus, frantziar profezia iragarlea (j. 1503).
- 1582 – Akechi Mitsuhide, japoniar samuraia (j. 1528).
- 1591 – Vincenzo Galilei, italiar musikagilea (j. 1520).
- 1621 – Thomas Harriot, ingeles astronomoa (j. 1560).
- 1699 – Hortense Mancini, Mazarin kardinalaren iloba, Karlos II.a Ingalaterrako, Eskoziako eta Irlandako erregearen maitalea (j. 1646).
- 1715 – Hortensia von Moos, suitzar emakume jakintsua, emakumearen egoerari buruz egin zituen idatziengatik ospetsua (j. 1659).
- 1743 – Spencer Compton (Wilmingtongo I. kondea), Britainia Handiko lehen ministroa (j. c. 1674).
- 1778 – Jean-Jacques Rousseau, suitzar filosofoa (j. 1712).
- 1843 – Samuel Hahnemann, alemaniar medikua, homeopatiaren sortzailea (j. 1755).
- 1850 – Robert Peel, britainiar politikari eta estatista (j. 1788).
- 1895 – Mykhailo Drahomanov, ukrainar idazlea eta politikaria (j. 1841).
- 1915 – Porfirio Díaz, Mexikoko presidentea (j. 1830).
- 1916 – Mikhail Pomortsev, errusiar geografoa, meteorologoa, klimatologia, asmatzailea eta ingeniaria (j. 1851).
- 1926 – Émile Coué, frantziar psikologo eta farmazeutikoa (j. 1857).
- 1932 – Manuel II.a Portugalgoa, Portugalgo erresumako azken erregea (j. 1889).
- 1937 – Amelia Earhart, estatubatuar hegazkinlaria, hegazkinez Atlantikoa eta Pazifikoa zeharkatu zituen lehen emakumea, Ozeano Barean desagertu zen (j. 1897).
- 1947 – Nikolai Txebotariov, sobietar matematikaria (j. 1894).
- 1949 – Georgi Dimitrov, Bulgariako lehen ministroa (j. 1882).
- 1961 – Ernest Hemingway, estatubatuar idazle eta kazetaria (j. 1899).
- 1966 – Jan Brzechwa, poloniar poeta (j. 1898).
- 1970 – Jessie Street, bakearen eta giza eskubideen aldeko sufragista eta ekintzaile australiarra (j. 1889).
- 1973 – Betty Grable, estatubatuar aktore, pin-up, dantzari, modelo eta abeslaria (j. 1916).
- 1977 – Vladimir Nabokov, errusiar-esatubatuar idazlea, XX. mendeko idazle berezi eta nagusietako bat (j. 1899).
- 1980 – Tom Barry, Irlandako Independentzia Gerran zehar IRA zaharreko gerrilla buru garrantzitsuenetakoa (j. 1897).
- 1981 – Mercedes Prendes, asturiar aktorea (j. 1903).
- 1989 –
- Andrei Andreievitx Gromyko, Sobiet Goreneko Presidiumeko presidentea (j. 1909).
- Franklin J. Schaffner, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1920).
- 1991 – Lee Remick, estatubatuar aktorea (j. 1935).
- 1992 – Camarón de la Isla, espainiar flamenko-abeslaria, flamenko-abeslari handienetakoa (j. 1950).
- 1993 – Weary Dunlop, australiar errugbilari, kirurgialari eta gerra-presoa (j. 1907).
- 1995 – Krissy Taylor, estatubatuar modeloa (j. 1978).
- 1997 – James Stewart, estatubatuar aktorea (j. 1908).
- 1998 – Sohrab Shahid-Saless, irandar zinema-zuzendaria (j. 1944).
- 1999 – Mario Puzo, estatubatuar idazlea (j. 1920).
- 2002 – Ray Brown, estatubatuar jazzlaria (j. 1926).
- 2004 – Sophia de Mello Breyner, portugaldar idazlea, XX. mendeko portugalgo olerkaririk handienetakoa (j. 1919).
- 2007 – Beverly Sills, estatubatuar sopranoa (j. 1929).
- 2010 –
- Beryl Bainbridge, ingeles idazlea (j. 1932).
- Laurent Terzieff, frantziar antzezlea eta antzerki-zuzendaria (j. 1935).
- 2011 – Itamar Franco, Brasilgo presidentea (j. 1930).
- 2013 –
- Douglas Engelbart, estatubatuar asmatzailea, ordenagailuetako saguaren asmatzailea (j. 1925).
- Fawzia Fuad Egiptokoa, Egiptoko printzesa eta Irango erregina ezkontidea (j. 1921).
- 2014 – Paul Wild, suitzar astronomoa (j. 1925).
- 2015 –
- Job Lec'hvien, bretainierazko idazlea (j. 1919).
- Simeona Punsalan-Tapang, Filipinetako Hukbalahap mugimendu politiko armatuko buruzagia (j. 1923).
- 2016 –
- Michael Cimino, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1939).
- Michel Rocard, Frantziako lehen ministroa (j. 1930).
- Elie Wiesel, estatubatuar idazlea, 1986ko Bakearen Nobel Saria (j. 1928).
- 2017 – Marjorie Rice, estatubatuar matematikari amateurra, planoko lau teseladun pentagonal mota aurkitu zituelako ezaguna (j. 1923).
- 2019 – Lee Iacocca, estatubatuar enpresaburua (j. 1924).
- 2020 – Ángela Jeria, txiletar arkeologoa (j. 1926).
- 2022 –
- Peter Brook, britainiar antzerkigile eta zinemagilea (j. 1925).
- Miguel Etchecolatz, argentinar polizia, genozida kondenatua eta errepresorea (j. 1929).
- Andy Goram, eskoziar futboleko atezaina (j. 1964).
- 2023 –
- Anna Maria Bietti Sestieri, italiar arkeologoa (j. 1942).
- Milan Milutinović, Serbiako presidentea (j. 1942).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Uhinatz.
- Zumarraga – Santa Ixabel: Herriko jai garrantzitsuenak. Erromeria ospatzen da Antioko baselizaren inguruan. Goizean ezpata dantza dantzatzen da ermitan. Eguerdian bazkari herrikoia egiten da inguruetan, gehinetan kuadrilan. Eta 8rak aldera herrira jaitsiera egiten da.