Uztailaren 18
Uztailaren 18a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta laurogeita hemeretzigarren eguna da, 200.a bisurteetan. 166 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1961 – ETA bere lehen ekintza handia egiten saiatu zen: soldadu frankista ohiak garraiatzen zituen tren bat bidetik ateratzen saiatu zen, Donostiatik gertu. Era berean, Donostian zenbait Espainiako bandera erre zituzten publikoki. 110 lagun atxilotu zituen poliziak hurrengo egunetan.
- 1980 – ETAk Ramon Ledo Taboada zibila hil zuen Bergaran.
Mundua
- 64 – Erromako Sute Handia jazo zen, merkatari auzo baten piztua eta berehala hiri osoara zabaldu zena.
- 924 – Martxoan Bahreingo karmatiarrek al-Habirren Hajjeko karabanak arpilatu ondoren, Ibn al-Furat abbastar bisir exekutatu zuten.
- 1512 – Bloisko IV. ituna sinatu zen.
- 1536 – Ingalaterran aita santuaren agintea ezeztu zen.
- 1936 – Espainiar militar talde batek, Franco eta Mola jeneralak buru zirela eta eskuineko alderdien laguntzaz, Gerra Zibila ekarriko zuen estatu-kolpea eman zuen Espainiako II. Errepublikaren gobernuaren aurka.
- 1994 – Argentinan AMIAren aurkako atentatua izan zen.
- 2006 – 40 hildako Libanon Israelen bonbardaketen indiskriminatuen ostean. Milaka atzerritarrek euren enbaxaden bitartez Beirutetik ihes egin zuten.
- 2010 – Irakeko Radwaniya-en egondako atentatuetan 43 pertsona hil ziren.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1934 – Antonio Arozenaren Mox, Miss, Xapi! antzezlana irratian eman zuten.
- 1982 – Elizondon Nafarroa Oinez jaialdia ospatu zen.
Mundua
- 1953 – Gentlemen Prefer Blondes filma estreinatu zen, Howard Hawksek zuzendu eta Marylin Monroe eta Jane Russellek aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1898 – Marie Curiek eta Pierre Curiek elementu berri bat aurkitu zuten: Polonioa
Kirolak
Mundua
- 1995 – Frantziako Tourra: Fabio Casartelli txirrindulari italiarra hil zen Col de Portet d'Aspet mendatea jaisten ari zenean izandako erorikoaren zaurien ondorioz.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1833 – Pedro Biteri, gipuzkoar idazlea, aberats eta filantropo ospetsua (h. 1908).
- 1873 – Federico Ugalde, bizkaitar arkitektoa (h. 1968).
- 1881 – María Maeztu, euskal pedagogo eta hezitzailea (h. 1948).
- 1886 – Francisco Basterretxea, euskal herritar politikari eta abokatua (h. 1975).
- 1917 – Luis Ibarra, arabar enpresaburu eta politikaria, Gasteizko alkatea (h. 1983).
- 1919 – Ignacio Larrauri, eusko-filipinar futbolaria (h. 2001).
- 1929 – Antonio Álvarez Solís, espainiar kazetaria, Euskal Herrian lan egindakoa (h. 2020).
- 1935 – Julen Kaltzada, bizkaitar apaiza eta euskal idazlea (h. 2017).
- 1938 – Julen Lekuona, euskal idazlea, abeslaria, eta musikagilea (h. 2003).
- 1942 – Asun Balzola, bizkaitar ilustratzaile, idazle eta itzultzailea (h. 2006).
- 1943 – Fernando Casado, Casado, euskal herritar pilotaria (h. 2003).
- 1945 – Marisa González, bizkaitar artista, argazkilaritza, bioarte eta bideo-artea landu dituena.
- 1946 – Antonio Frechilla, bizkaitar atleta ohia, Villoldon.
- 1950 – Iñaki Iriarte, arabar saskibaloi entrenatzaile ohia.
- 1952 – Jasone Salaberria, bizkaitar linguista eta irakaslea (h. 2021).
- 1956 – Javier Mendiburu, bizkaitar saskibaloi jokalari ohia.
- 1959 – Maite Sarasua, gipuzkoar politikaria.
- 1963 –
- Fernando García Macua, bizkaitar abokatua eta Athletic Clubeko presidente ohia.
- Gari, gipuzkoar abeslaria, Hertzainak taldeko abeslaria.
- 1965 – Begoña M. Jugo, bizkaitar biologo eta genetika irakaslea.
- 1977 – Lupe del Río, bizkaitar aktorea.
- 1978 – Ainhoa Murua, gipuzkoar igerilari eta triatleta.
- 1987 – Nerea Gorriti, gipuzkoar aktorea.
- 1989 – Arkaitz Ruiz, nafar futbolaria.
- 1991 – Haritz Orbe, bizkaitar txirrindularia.
- 1992 – Alain González Estíbalez, arabar txirrindularia.
- 1993 – Fernando Rubio, nafar futbolaria.
- 1995 – Ainhoa Urien, bizkaitar pilotaria eta idazlea.
- 1997 – Jon Ander Peña, Peña II.a, gipuzkoar esku huskako pilotaria.
- 2001 – Gontzal Murgoitio, bizkaitar korrikalaria
- 2002 – Sem Westerveld, gipuzkoar atezaina.
- 2004 – Lander Arenal, bizkaitar futbolaria.
- 2005 - Xanet Olaiz, arabar futbolaria.
Mundua
- 1013 – Hermann Reichenaukoa, alemaniar monje beneditarra, musikagile, matematikari, astronomo, astrologo, historialari, idazle eta olerkaria (h. 1054).
- 1552 – Rodolfo II.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (h. 1612).
- 1635 – Robert Hooke, ingeles zientzialaria (h. 1703).
- 1659 – Jacint Rigau-Ros, kataluniar pintorea (h. 1743).
- 1670 – Giovanni Bononcini, italiar musikagile eta biolontxelo-jotzailea (h. 1747).
- 1724 – Maria Antonia Bavariakoa, Saxoniako hauteslea, erregentea eta konpositorea (h. 1780).
- 1794 – Feargus O'Connor, langile klasearen aldeko irlandar politikaria (h. 1855).
- 1811 – William Makepeace Thackeray, ingeles kazetaria eta eleberrigilea (h. 1864).
- 1821 – Pauline Viardot, frantziar mezzosopranoa eta musikagilea (h. 1910).
- 1837 – Vasil Levski, bulgariar iraultzailea (h. 1873).
- 1842 – William D. Coleman, Liberiako presidentea (h. 1908).
- 1843 – Virgil Earp, estatubatuar marshalla (h. 1905).
- 1848 – W. G. Grace, ingeles kriket-jokalaria, "kriket modernoaren aitatzat" hartu (h. 1915).
- 1849 – Hugo Riemann, alemaniar musikologoa (h. 1919).
- 1853 – Hendrik Lorentz, holandar fisikaria, 1902ko Fisikako Nobel Saria (h. 1928).
- 1855 – Axel Paulsen, norvegiar izotz-gaineko patinatzailea (h. 1938).
- 1856 – Giacinto Morera, italiar matematikaria eta fisikaria, analisi konplexuan aditua (h. 1909).
- 1861 –
- Kadambini Ganguly, Indiako lehen emakumea Indian medikuntza praktikatzen (h. 1923).
- Lucien Simon, frantziar margolaria (h. 1945).
- 1864 – Ricarda Huch, alemaniar poeta eta historialaria (h. 1947).
- 1867 – Margaret Brown, estatubatuar socialite-a, aktibista eta filantropoa (h. 1932).
- 1871 – Giacomo Balla, italiar margolari, arte irakasle eta olerkaria (h. 1958).
- 1874 – Cathal Brugha, irlandar iraultzaile eta politikaria (h. 1922).
- 1877 - Julie de Graag, herbeheretar akuarelista, grabatzailea, diseinatzailea eta margolaria (h. 1924).
- 1881 – Antonia Maymón, espainiar pedagogo arrazionalista, militante naturista, anarkista, feminista eta idazlea (h. 1959).
- 1883 – Lev Borisovitx Kamenev, sobietar politikaria (h. 1936).
- 1887 – Vidkun Quisling, norvegiar politikari ultraeskuindarra (h. 1945).
- 1888 – Margarita Xirgu, espainiar aktore eta antzerki zuzendaria (h. 1969).
- 1890 – Frank Forde, Australiako 15. lehen ministroa (h. 1983).
- 1891 – Aloisia Veit, Adolf Hitlerren senidea eta pertsona desgaituen suntsiketaren biktima (h. 1940).
- 1894 – Isaac Babel, ukrainar idazlea (h. 1940).
- 1900 – Nathalie Sarraute, errusiar-frantziar idazlea (h. 1999).
- 1906 – Clifford Odets, estatubatuar antzezle eta antzerkigilea (h. 1963).
- 1909 –
- Andrei Andreievitx Gromyko, Sobiet Goreneko Presidiumeko presidentea (h. 1989).
- Mohammed Daoud Khan, Afganistango lehen presidentea (h. 1978).
- 1910 – Mamadou Dia, Senegalgo lehen ministroa (h. 2009).
- 1911 – Hume Cronyn, kanadar estatubatuar aktorea (h. 2023).
- 1914 –
- Jo Cals, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1971).
- Gino Bartali, Ginetaccio, italiar txirrindularia (h. 2000).
- 1918 – Nelson Mandela, apartheidaren aurkako ekintzailea, Hegoafrikako lehendakaria eta 1993ko Bakearen Nobel Saria (h. 2013).
- 1921 – John Glenn, estatubatuar politikari eta astronauta (h. 2016).
- 1922 –
- Thomas Kuhn, estatubatuar pentsalaria, zientziaren filosofian ekarpen garrantzitsuan egin zituena (h. 1996).
- Ken Noritake, japoniar futbolaria (h. 1994).
- 1924 – Elias Sarkis, Libanoko presidentea (h. 1985).
- 1925 –
- François Augiéras, frantziar idazle eta margolaria (h. 1971).
- Shirley Strickland, abiadura eta hesidun lasterketetan espezializatutako australiar atleta (h. 2004).
- 1926 –
- Ángel Crespo, gaztelaniazko poeta eta hainbat hizkuntzatatik gaztelaniarako itzultzailea (h. 1995).
- Joshua Fishman, estatubatuar hizkuntzalaria (h. 2015).
- 1927 –
- Antonio García-Trevijano, ideologia errepublikanoko espainiar politikari eta pentsalaria (h. 2018).
- Kurt Masur, alemaniar orkestra-zuzendaria (h. 2015).
- 1930 – Juan García Atienza, valentziar idazlea eta dokumentalista (h. 2011).
- 1931 – Walter Vidarte, uruguaiar aktorea (h. 2011).
- 1933 – Syd Mead, estatubatuar diseinatzaile industriala (h. 2019).
- 1935 – Ben Vautier, suitzar jatorriko frantziar artista.
- 1937 –
- Roald Hoffmann, estatubatuar kimikari teorikoa, 1981eko Kimikako Nobel Saria.
- Hunter S. Thompson, estatubatuar kazetari eta idazlea (h. 2005).
- 1938 –
- John Connelly, ingeles futbolaria (h. 2012).
- Ian Stewart, eskoziar musikaria eta teklatu jotzailea, The Rolling Stones taldearen sortzaileetakoa (h. 1985).
- Paul Verhoeven, herbeherear zinema zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea.
- 1940 –
- James Brolin, zinema eta telebistako estatubatuar aktorea.
- Peter Mutharika, Malawiko presidente ohia.
- 1942 –
- Giacinto Facchetti, italiar futbolaria.
- Paul McCartney, ingeles abeslaria eta musikaria.
- 1945 –
- Ugo Ferrante, italiar futbolaria (h. 2004).
- Paul Ginsborg, ingeles historialari eta teorialari politikoa, italiar nazionalizatua (h. 2022).
- 1948 – Hartmut Michel, alemaniar biokimikaria, 1988ko Kimikako Nobel Saria.
- 1949 – Axel Honneth, alemaniar filosofo eta soziologoa.
- 1950 – Richard Branson, ingeles enpresaburu, negoziogizon eta abenturazalea, Virgin markaren sortzaile eta jabea.
- 1951 –
- Elio Di Rupo, Belgikako lehen ministroa.
- Margo Martindale, estatubatuar aktorea.
- 1957 –
- Nick Faldo, ingeles golf-jokalari ohia, historiako hoberenetakoa.
- Keith Levene, ingeles musikaria, The Clash taldeko sortzaileetako bat (h. 2022).
- 1958 – Nuccio Ordine, italiar filosofo, saiakeragile eta literatura kritikaria (h. 2023).
- 1961 – Elizabeth McGovern, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- 1962 – Jack Irons, Pearl Jam eta Red Hot Chili Peppers taldeetako estatubatuar bateria-jolea.
- 1963 – Marc Girardelli, austriar jatorriko luxenburgotar eskiatzaile ohia, munduko eskiatzaile handienetakoa.
- 1967 –
- Vin Diesel, estatubatuar aktore, idazle, zinema zuzendari eta ekoizlea.
- Amar Osim, bosniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1968 – Melissa Lucio, heriotza zigor polemikoan kondenatutako estatubatuarra.
- 1969 – Elizabeth Gilbert, estatubatuar idazlea.
- 1975 – M.I.A., ingeles rapeatzaile, abeslari, musika-ekoizle eta ekintzailea.
- 1976 – Elsa Pataky, espainiar aktorea.
- 1979 – Jaska Raatikainen, Children of Bodom taldeko bateriajolea.
- 1980 – Kristen Bell, estatubatuar aktorea.
- 1981 – Michiel Huisman, nederlandar aktorea, musikaria eta abeslaria.
- 1982 –
- Priyanka Chopra, indiar abeslari, aktorea eta 2000ko Miss Mundua.
- Rachel McKinnon, kanadar filosofia irakaslea, txirrindularia eta pertsona transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1988 – Tomáš Hampl, txekiar saskibaloi jokalaria.
- 1990 –
- Saúl Álvarez, Canelo, mexikar boxeolaria.
- Linn da Quebrada, brasildar aktorea eta abeslaria eta LGBT pertsonen eta pertsona beltzen eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1991 – Rubén Peña, espainiar futbolaria.
- 1994 – Iñigo Zubiri, nafar futbolaria.
- 2000 – Angelina Melnikova, errusiar gimnasta-artistikoa.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1830 – Jose Luis Munarritz, nafar idazle, itzultzaile eta kritikaria, Madrilen (j. 1762).
- 1936 –
- Virgilio Leret, nafar hegazkinlari eta ingeniaria, 1936ko estatu-kolpean fusilaturiko lehendabiziko ofiziala, Melillan (j. 1902).
- José Rodríguez-Medel, Nafarroako Guardia Zibilaren komandantea Espainiako Bigarren Errepublikan, Iruñean eraila (j. 1888).
- 1947 – Amadeo Gartzia de Salazar, arabar mediku eta futbol entrenatzailea, Deportivo Alavéseko entrenatzailea (j. 1886).
- 1968 – Teresa Eskoriatza, gipuzkoar kazetari eta idazlea (j. 1891).
- 1980 – Jose Domingo Ugartetxea, bizkaitar musikari eta erlijioso karmeldarra (j. 1888).
- 1988 – Alberto Onaindia, bizkaitar apaiza (j. 1902).
- 1996 – Martin Ugarte, Saletxe, euskal idazlea (j. 1916).
- 2000 – Francisco Javier Saenz de Oiza, nafar arkitektoa (j. 1918).
- 2008 – Venancio Orbe, bizkaitar apaiz katoliko pasiotarra, Peruko Moyobambako gotzaina izandakoa, Liman (j. 1927).
- 2013 – Julian Lajos, esku huskako nafar pilotaria (j. 1940).
- 2017 – Mixel Thikoipe, baxenabartar idazle, musikari eta euskaltzalea (j. 1948).
- 2020 – Lucio Urtubia, nafar igeltseroa eta militante anarkista (j. 1931).
Mundua
- 1100 – Godofredo Bouillongoa, Behe Lorrenako dukea eta gudaria.
- 1194 – Guy Lusignangoa, Jerusalemgo Erresuma eta Zipreko erregea (j. c. 1150)
- 1548 – Paskual Andagoiakoa, arabarra, Espainiako Armadako militarra, konkistatzailea eta esploratzailea (j. 1495).
- 1566 – Bartolomé de las Casas, espainiar elizgizona eta misiolaria (j. c. 1484).
- 1591 – Jacobus Gallus, esloveniar musikagilea (j. 1550).
- 1610 – Caravaggio, italiar margolaria, pintura barrokoaren sorkuntzan eragin handia izan zuena (j. 1571).
- 1721 – Antoine Watteau, frantziar pintorea (j. 1684).
- 1792 – John Paul Jones, estatubatuar itsas armadako militarra (j. 1747).
- 1817 – Jane Austen, ingeles idazlea (j. 1775).
- 1868 – Emanuel Leutze, germano-estatubatuar margolaria (j. 1816).
- 1872 – Benito Juárez, Mexikoko presidentea (j. 1806).
- 1890 – Christian Heinrich Friedrich Peters, alemaniar astronomoa (j. 1813).
- 1892 – Thomas Cook, Thomas Cook & Son bidaia-agentziaren sortzaile ingelesa (j. 1808).
- 1895 – Karl Schenk, Suitzako Konfederazioko presidentea (j. 1823).
- 1909 – Karlos Maria Borboi Austria-Estekoa, espainiakoa izenaz erregegai karlista (j. 1848).
- 1919 – Raymonde de Laroche, frantziar hegazkinlaria eta pilotu-lizentzia jaso zuen lehen emakumea (j. 1882).
- 1924 – Àngel Guimerà, kataluniar idazlea (j. 1845).
- 1931 – Oskar Minkowski, alemaniar fisiologo eta patologoa (j. 1858).
- 1936 – La Argentina, espainiar-argentinar dantzari eta koreografoa (j. 1890).
- 1937 – Julian Bell, britainiar poeta, Espainiako Gerra Zibilean eraila (j. 1908).
- 1938 – Maria Errumaniakoa, Errumaniako erregina ezkontidea (j. 1875).
- 1943 – Jean Alavoine, frantziar txirrindularia (j. 1888).
- 1948 – Baldassarre Negroni, italiar zinema-zuzendari eta gidoigilea (j. 1877).
- 1952 - María Eduarda Barjona de Freitas, portugaldar kazetaria, idazlea, ikertzailea eta literatura-kritikaria (j. 1882).
- 1967 – Humberto de Alencar Castelo Branco, Brasilgo presidente eta diktadorea (j. 1897).
- 1968 – Corneille Heymans, belgikar fisiologoa, 1938ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1892).
- 1972 – Liubov Jegorova, errusiar ballet-dantzaria, koreografoa eta irakaslea (j. 1880).
- 1973 – Jack Hawkins, britaniar aktorea (j. 1910).
- 1979 – Rita Montagnana, italiar politikaria, Italiako Alderdi Komunistaren buruzagia eta parlamentaria (j. 1895).
- 1982 – Roman Osipovitx Jakobson, errusiar hizkuntzalari eta filologoa (j. 1896).
- 1988 – Nico, alemaniar abeslaria, musikaria, modeloa eta aktorea (j. 1938).
- 1990 –
- André Chastel, frantziar idazle eta historialaria (j. 1912).
- Georges Dargaud, frantziar argitaratzailea, komikien edizioan espezializatua (j. 1911).
- Yun Bo-seon, Hego Koreako presidentea (j. 1897).
- 1993 – Jean Negulesco, errumaniar-estatubatuar zinema-zuzendaria (j. 1900).
- 1995 – Fabio Casartelli, italiar txirrindularia (j. 1970).
- 1996 – José Manuel Fuente, espainiar txirrindularia (j. 1945).
- 1997 –
- James Goldsmith, britainiar-frantziar finantza-gizona (j. 1933).
- Eugene Shoemaker, estatubatuar astronomoa eta geologoa, planetologia zientziaren sortzaileetako bat (j. 1928).
- 2000 – Enrique de Gandía, argentinar historialaria eta idazlea (j. 1904).
- 2002 – Victor Emery, britainiar fisikaria (j. 1933).
- 2005 – William Westmoreland, estatubatuar jenerala (j. 1914).
- 2012 –
- Jean François-Poncet, Akitaniako Eskualde Kontseiluko presidente bitartekaria (j. 1928).
- Frances Spence, ENIAC konputagailuaren jatorrizko programatzaileetako bat (j. 1922).
- 2017 – Max Gallo, frantziar politikari, historialari eta idazlea (j. 1932).
- 2018 –
- Adrian Cronauer, AEBetako Aire Armadako sarjentu eta disc jockeya (j. 1938).
- Burton Richter, estatubatuar fisikaria, 1976ko Fisikako Nobel Saria (j. 1931).
- 2020 – Juan Marsé, kataluniar eleberrigilea, 50eko Belaunaldiko Bartzelonako Eskolako kidea (j. 1933).
- 2021 – Michel Husson, frantziar ekonomialaria, estatistikaria eta ekintzaile politikoa, mugimendu altermundialistako kidea (j. 1949).
- 2022 – Claes Oldenburg, suediar-estatubatuar eskultorea (j. 1929).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Atharratz/Atarrabia eta Ilora.