Uztailaren 15
Uztailaren 15a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta laurogeita hamaseigarren eguna da, 197.a bisurteetan. 169 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1998 – Baltasar Garzon epailearen aginduz Egin egunkaria eta Egin Irratia itxi ziren, ETAri lotuak izatearen akusaziopean; akusazio hori ustela zela frogatuko zen geroago, baina hedabideok ez ziren berriz irekiko.
- 2009 – Euskarazko Wikipedia Eden Project artikuluarekin 40.000. artikulura ailegatu zen.
Mundua
- 1099 – Europako armadek, gurutzatuek, Jerusalemgo hartu zuten, Lehenengo Gurutzadan.
- 1971 – Mendebaldeko Alemaniako Poliziak Petra Schelm gaztea tiroz hil zuen Hamburgon. Ulrike Meinhof eta Andreas Baader buru zituen Armada Gorriaren Frakzioa talde armatuko lehen hildakoa izan zen.
- 2006 –
- Pablo Muñoz libre utzi zuten kargurik gabe, 4.000 euroko bermea ordaindu eta gero.
- 18 hildako Libanon Israelen bonbardaketen ostean, euren artean 9 ume.
- 2008 – Yves Leterme Belgikako lehen ministroak dimisioa aurkeztu zuen baina Erregeak beranduago ez zuen onartu.
- 2009 –
- Txetxenian gertatzen ziren bahiketei buruzko informazioa biltzen zuen Natalia Estemirova, kazetari eta giza-eskubideen aldeko aktibista errusiarra bahitu eta hil zuten.
- Caspian Airlines konpainiaren hegazkin batek istripua izan zuen Iranen eta bidaiari guztiak, 168 guztira, hil ziren.
- 2010 – 27 pertsona hil ziren ustez talde suni batek Irango Zahedan hiriko meskita batean egindako atentatuan.
- 2014 – Moskuko metroan istripua gertatu zen. 21 lagun hil ziren eta 160 inguru zauritu.
- 2016 – Turkiako estatu-kolpe saikera Recep Tayyip Erdoğan presidentea boterik kentzeko asmoz.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 2016 – Nafarroako Gobernua eta Eusko Jaurlaritzak Iruñerrian ETB1 ikusteko eta Tafallaldea, Lizarraldea, Zangozaldea eta Tuteraldean ETB1, ETB2 eta ETB3 ikusteko akordioa sinatu zuten.
Mundua
- 1799 – Egiptoko Rosetta herrian, soldadu frantziarrek Rosettako Harria aurkitu zuen, geroago hieroglifo egiptoarren dezifratzea ahalbidetu zuena.
- 1988 – Die Hard (Akatzeko Zaila) filma estreinatu zen, John McTiernanek zuzendu eta Bruce Willis, Alan Rickman, Alexander Godunov eta Bonnie Bedelia aktoreek antzeztu zuten.
- 2004 – I, Robot (Ni, Errobota) filma estreinatu zen, Alex Proyasrk zuzendu eta Will Smith, Alan Tudyk, Bridget Moynahan, Bruce Greenwood, James Cromwell eta Chi McBride aktoreek antzeztu dute.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Mundua
- 2018 – Frantziak 21. Munduko Futbol Txapelketa irabazi zuen.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1749 – José Joaquín Orbe, bigarren Valdespinako markesa (h. 1819).
- 1817 – Xarles Harizpe, baxenafar politikaria eta euskal idazlea (h. 1896).
- 1829 - Enrique Aldana, bizkaitar biolin-jotzailea (h. 1856).
- 1921 – Antonio Mentxaka, bizkaitar militar eta idazlea (h. 2002).
- 1926 – Enrike Albizu, gipuzkoar margolaria, Bidasoko Eskolako kidea, Valentzian (h. 2014).
- 1929 – Ignacio Azkarate, bizkaitar futbolaria ohia.
- 1931 – Isidoro Bastarrika, euskal idazlea (h. 1992).
- 1934 – Manex Erdozaintzi-Etxart, frantziskotar fraidea, euskaltzalea eta euskal idazlea (h. 1984).
- 1945 – Teo Uriarte, euskal politikaria, Sevillan.
- 1956 – Pako Galán, Eskorbuto taldeko bateria-jotzailea, Navas del Madroñon.
- 1967 – Eduardo Inda, nafar kazetaria.
- 1971 – Josu Olalla, gipuzkoar eskubaloi jokalari ohia.
- 1972 – Carmen López-Areal, bizkaitar gidoilaria.
- 1975 –
- Virginia Berasategi, euskal triatleta.
- Aitor Kintana, arabar txirrindulari ohia.
- 1979 – Itziar Urretabizkaia, gipuzkoar aktorea.
- 1982 – Alan Perez, nafar txirrindularia.
- 1987 – Eder Diez Sanchez, bizkaitar futbolaria.
- 1993 – Iñigo Urbieta, gipuzkoar futbolaria.
- 1994 – Endika Galarza, bizkaitar futbolaria.
- 1998 – Ane Azkona, nafar futbolaria.
- 1999 – Kepa Vieites, bizkaitar futbolaria.
- 2000 - Julio Peña Fernández, gipuzkoar aktore eta abeslaria.
Mundua
- 1478 – Barbara Jagellondarra, poloniar printzesa, Saxoniako dukesa ezkontidea (h. 1534).
- 1530 – Joan Nafarroakoa, Nafarroako Erresumaren oinordekoa (h. 1530).
- 1573 – Iñigo Jones, ingeles arkitektoa (h. 1662).
- 1606 – Rembrandt, herbeheretar margolari eta irarlea (h. 1669).
- 1718 – Alexander Roslin, suediar pintorea (h. 1793).
- 1808 – Henry Cole, britainiar disenatzailea (h. 1882).
- 1813 – George Peter Alexander Healy, estatubatuar erretratuen margolaria (h. 1894).
- 1848 – Vilfredo Pareto, frantziar jatorriko italiar ekonomialari eta soziologoa (h. 1923).
- 1854 – Jacek Malczewski, poloniar margolaria (h. 1929).
- 1858 – Emmeline Pankhurst, britainiar aktibista politikoa, mugimendu sufragistaren sortzaileetako bat (h. 1928).
- 1871 – Henryk Arctowski, poloniar zientzialari eta esploratzailea (h. 1958).
- 1875 – Adolfo Díaz, Nikaraguako presidentea (h. 1964).
- 1883 – Louis Lavelle, frantziar filosofoa (h. 1951).
- 1886 – Jacques Rivière, frantziar idazle, kritikari eta argitaratzailea (h. 1825).
- 1892 – Walter Benjamin, alemaniar literatura-kritikari eta filosofoa (h. 1940).
- 1893 – William Dieterle, alemaniar-estatubatuar aktore eta zinema zuzendaria (h. 1972).
- 1899 – Seán Lemass, Irlandako Errepublikako Taoiseacha (h. 1971).
- 1902 – Jean Rey, belgikar politikaria, Europako Batzordeko 2. lehendakaria (h. 1983).
- 1909 –
- William Gemmell Cochran, eskoziar estatistikaria (h. 1980).
- Jean Hamburger, frantziar medikua, nefrologiaren aitzindaria eta Nefrologiako Nazioarteko Elkartearen sortzailea (h. 1992).
- 1910 – Enrique Guaita, argentinar-italiar futbolaria (h. 1959).
- 1911 – Emilio Adolfo Westphalen, perutar poeta eta kritikaria (h. 2001).
- 1914 – Dorothea Orem, erizaintzaren teorikoa (h. 2007).
- 1917 – Robert Conquest, britainiar historialari eta idazlea (h. 2015).
- 1918 – Bertram Brockhouse, kanadar zientzialaria, 1994ko Fisikako Nobel Saria (h. 2003).
- 1919 – Iris Murdoch, irlandar idazlea eta filosofoa (h. 1999).
- 1921 – Robert Bruce Merrifield, estatubatuar kimikaria, 1984ko Kimikako Nobel Saria (h. 2006).
- 1922 – Leon M. Lederman, estatubatuar fisikaria, 1988ko Fisikako Nobel Saria (h. 2018).
- 1926 –
- Driss Chraibi, marokoar eleberrigilea (h. 2007).
- Leopoldo Galtieri, Argentinako presidentea (h. 2003).
- 1930 –
- Jacques Derrida, frantziar filosofoa, dekonstrukzioaren kontzeptua garatu zuen lehena (h. 2004).
- Stephen Smale, estatubatuar matematikaria.
- 1933 –
- Julian Bream, britainiar gitarra- eta laute-jotzailea (h. 2020).
- Guido Crepax, italiar komikigilea (h. 2003).
- 1934 – Harrison Birtwistle, ingeles musikagilea (h. 2022).
- 1935 – Mohamed Xukri, Rif aldeko idazle eta eleberrigilea (h. 2003).
- 1937 – Lilian Camberabero, frantziar errugbilaria (h. 2015).
- 1938 – Enrique Figuerola, kubatar atleta, 4x100 metroko proban aditua.
- 1939 – Aníbal Cavaco Silva, Portugalgo presidente ohia.
- 1941 – Geoffrey Burgon, ingeles musikagilea (h. 2010).
- 1943 – Jocelyn Bell Burnell, iparirlandar astrofisikaria, Antony Hewishekin batera lehenengoz pulsar baten radio seinalea aurkitu zuena.
- 1944 – Jan-Michael Vincent, estatubatuar aktorea (h. 2019).
- 1946 –
- Hassanal Bolkiah, Bruneiko sultana.
- Linda Ronstadt, estatubatuar rock eta country abeslari ohia.
- 1948 – Enriqueta Basilio, mexikar atleta, sugar olinpikoa eraman eta pebetontzia piztu zuen historiako lehenengo emakumea (h. 2019).
- 1949 –
- Carl Bildt, Suediako lehen ministroa.
- Mohammed bin Rashid Al Maktoum, Arabiar Emirerri Batuetako lehen ministroa eta Dubaiko emirra.
- 1952 – Terry O'Quinn, estatubatuar aktorea.
- 1953 –
- Jean-Bertrand Aristide, Haitiko presidentea.
- Natașa Raab, errumaniar aktorea (h. 2023).
- 1954 – Mario Alberto Kempes, argentinar futbolari ohia.
- 1955 –
- César Arrondo, euskal jatorriko argentinar irakaslea, idazlea, ikertzailea, euskal kulturaren zabaltzailea eta euskal diasporaren militante aktiboa.
- Carlos Iglesias, espainiar aktorea eta zinema zuzendaria.
- 1956 –
- Ian Curtis, ingeles abeslari, abesti egile eta musikaria, Joy Division taldeko kidea (h. 1980).
- Joe Satriani, estatubatuar rock musikaria, konposatzailea, kantautorea, gitarra elektriko-jotzailea eta irakaslea.
- 1957 - Luisa Villalta Gomez, galiziar idazlea, filologoa eta biolin-jotzailea (h. 2004).
- 1959 – Vincent Lindon, frantziar aktorea.
- 1961 – Forest Whitaker, estatubatuar aktore eta zinema zuzendaria.
- 1963 –
- Leandro Machado, brasildar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Brigitte Nielsen, daniar aktorea, modeloa eta abeslaria.
- 1964 –
- Carme Barceló, kataluniar kirol kazetaria.
- Tetsuji Hashiratani, japoniar futbolari ohia.
- 1965 –
- Hartwig Löger, Austriako kantzilerra.
- Yasutoshi Miura, japoniar futbolari ohia.
- 1968 - Rosalinda Celentano, italiar aktorea.
- 1974 – Takashi Hirano, japoniar futbolari ohia.
- 1976 – Diane Kruger, alemaniar aktore eta modeloa.
- 1984 – Ayana Tsubaki, japoniar modelo eta telebistako pertsonaia transgeneroa.
- 1986 – Ari Aster, estatubatuar zinema zuzendari eta gidoilaria.
- 1987 –
- Yuki Nagasato, japoniar futbolaria.
- Junya Tanaka, japoniar futbolaria.
- 1991 – Shogo Taniguchi, japoniar futbolaria.
- 1992 – Anna Tsukishima, japoniar emakumezko aktore pornografiko transgeneroa.
- 1996 –
- Lisa Klein, alemaniar txirrindularia.
- Juan Manuel Pérez Ruiz, aragoitar futbolaria.
- 1999 - Kenia Os, mexikar kantaria, konpositorea, Interneteko ospetsua eta enpresaburua.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1285 – Teresa Gil de Vidaure, nafar nobleziako dama, Valentzian.
- 1570 –
- Eztebe Zudairikoa, euskal jesuita (j. 1548).
- Joan Maiorga, baxenafar jesuita eta margolaria (j. 1533).
- 1926 – Abdón González de Alaitza, euskal herritar kazetaria eta Txistu, gorde den euskarazko lehen komiki-aldizkariaren egile ezagun bakarra (j. 1876).
- 1930 – Victor Sarasketa, gipuzkoar armagilea (j. 1864).
- 1933 – Pierre de Vizcaya, euskal automobil-gidari profesionala, auto istripuan (j. 1894).
- 1959 – Felix Mendizabal, euskal atleta (j. 1891).
- 2003 – Luz Zalduegi, bizkaitar albaitaria, albaitaritza ikasketak amaitu zituen Euskal Herriko lehen emakumea eta estatuko hirugarrena (j. 1914).
- 2012 – Manuel Egiguren, euskal fraide frantziskotarra, misiolaria eta Beniko (Bolivia) gotzain laguntzailea (j. 1930).
- 2021 – Mikel Unzalu, arabar irakasle eta politikaria (j. 1956).
Mundua
- 1015 – Vladimir I.a Kievekoa, Novgorodeko printze eta Kieveko printze handia.
- 1274 – Bonaventura Bagnoregiokoa, italiar teologoa.
- 1291 – Rodolfo I.a Habsburgokoa, Alemaniako erregea (Erromatarren erregea) (j. 1218).
- 1397 – Katalina Hennebergekoa, Hennebergeko kondesa eta Meissengo margravesa eta Turingiako landgravesa ezkontidea (j. 1334).
- 1571 – Shimazu Takahisa, Shimazu klaneko hamabosgarren buruzagia (j. 1514).
- 1609 – Annibale Carracci, italiar margolaria (j. 1560).
- 1626 – Isabella Brant, Peter Paul Rubensen lehen emaztea (j. 1591).
- 1655 – Girolamo Rainaldi, italiar arkitektoa (j. 1570).
- 1685 – James Scott (Monmoutheko I. dukea), ingeles noble eta militarra (j. 1649).
- 1737 – Maria Antonia Salcedo Txabarri, Montehermosoko markesa eta Espainiako Filipe V.a Espainiakoaren infanteen haur-hezitzailea (j. 1664).
- 1765 – Charles-André van Loo, frantziar margolaria (j. 1705).
- 1828 – Jean-Antoine Houdon, frantziar eskultorea (j. 1741).
- 1857 – Carl Czerny, austriar musikagile, irakaslea eta piano-jotzailea (j. 1791).
- 1858 – José Gregorio Monagas, Venezuelako presidentea (j. 1795).
- 1876 –
- Alexander Fredro, polonierazko antzerkigilea (j. 1793).
- Juan Pablo Duarte, Dominikar Errepublikaren askatzailea (j. 1813).
- 1879 – Johann Friedrich von Brandt, alemaniar naturalista (j. 1802).
- 1883 – Tom Thumb, nanismoa jasan zuen estatubatuar artista (j. 1838).
- 1885 – Rosalia de Castro, galiziar idazlea (j. 1837).
- 1890 – Gottfried Keller, suitzar olerkari eta nobelagilea (j. 1819).
- 1904 – Anton Txekhov, errusiar idazlea (j. 1860).
- 1913 – Maria Abbadia-Ürrüstoi, frantziar ekintzaile feminista (j. 1837).
- 1916 – Élie Metchnikoff, errusiar-frantziar mikrobiologoa, 1908ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1845).
- 1919 – Hermann Emil Fischer, alemaniar kimikaria, 1902ko Kimikako Nobel Saria (j. 1852).
- 1927 – Constance Markievicz, irlandar nazionalista, sufragista, iraultzailea eta sozialista (j. 1868).
- 1929 – Hugo von Hofmannsthal, austriar olerkari eta antzerki-idazlea (j. 1874).
- 1930 – Leopold Auer, hungariar biolin-jotzaile, orkestra-zuzendari, musikagile eta irakaslea (j. 1845).
- 1931 – Ladislaus Bortkiewicz, poloniar-errusiar ekonomialari eta estatistikaria (j. 1868).
- 1934 – Jules Renkin, Belgikako lehen ministroa (j. 1862).
- 1935 – Pieter Cort van der Linden, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1846).
- 1939 –
- Eugen Bleuler, suitzar psikiatra (j. 1857).
- Antonio Ortega, Gerra Zibilean parte hartu zuen espainiar tenientea, fusilatua (j. 1888).
- 1948 – John Joseph Pershing, estatubatuar jenerala (j. 1860).
- 1959 –
- Ernest Bloch, suitzar-estatubatuar musikagilea (j. 1880).
- Peter Egge, norvegiar idazlea (j. 1869).
- 1965 – Justa Freire, espainiar pedagogo eta maistra (j. 1896).
- 1967 – Harry Lowe, ingeles futbolari eta entrenatzailea (j. 1886).
- 1979 –
- Gustavo Díaz Ordaz, Mexikoko presidentea (j. 1911).
- Juana de Ibarbourou, uruguaitar idazlea (j. 1892).
- 1997 – Gianni Versace, italiar diseinatzailea, XX. mendeko bukaerako modaren munduko diseinatzaile handienetako bat (j. 1946).
- 2000 – José María Martín Carpena, PPko espainiar politikaria, ETAk eraila (j. 1950).
- 2003 – Roberto Bolaño, txiletar idazle eta poeta (j. 1953).
- 2004 – Hugh Shearer, Jamaikako lehen ministroa (j. 1923).
- 2005 – Leonor Orosa, filipinar dantzari, koreografo eta kritiko artistikoa (j. 1917).
- 2008 – Cirilo Martínez Novillo, espainiar margolaria (j. 1921).
- 2009 – Natalia Estemirova, errusiar kazetari eta giza-eskubideen aldeko aktibista (j. 1959).
- 2012 – Celeste Holm, estatubatuar aktorea (j. 1917).
- 2016 –
- Qandeel Baloch, pakistandar modelo, aktore, aktibista feminista eta youtuberra, eraila (j. 1990).
- José Monleón, espainiar idazle, antzerki-zuzendari, argitaratzaile eta kritikaria (j. 1927).
- 2017 – Martin Landau, estatubatuar aktorea (j. 1928).
- 2020 – Victoria Rodríguez, espainiar aktorea (j. 1931).
- 2021 – Peter R. de Vries, herbeheretar ikerketa-kazetaria eta krimen antolatuaren inguruko berri-emailea (j. 1956).
- 2023 – Francisco Ibañez, gaztelerazko kataluniar komikigilea, Mortadelo eta Filemon eta beste komiki ezagun batzuen egilea (j. 1936).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Janire, Ianire eta Zudaire.