Uztailaren 11
Uztailaren 11 gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta laurogeita hamabigarren eguna da, 193.a bisurteetan. 173 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1576 – Balmasedan sorginkeriaren aurka gauero kanpaiak jotzea agindu zuten. Ustearen arabera, elizako ezkilak jotzen zituzten bitartean sorginkeriaren boterea deuseztatzen zuten. Beste hainbat herritan neurri bera hartu zuten.
- 1886 – Euskal Herriko lehen elkarte sozialista sortu zuten Bilbon. Facundo Perezagua izan zen bultzatzailea.
- 1978 – Poliziak German Rodriguezen hilketaren aurka manifestatzen ari zirenen aurka tiro egin eta Joseba Barandiaran gazte astigartarra hil zuen Donostiako Aldapetan.
- 2006 – Pablo Muñoz, Diario de Noticiaseko zuzendaria atxilotu zuten, ustez ETAko finantziazio sarearekin harremana izateagatik.
Mundua
- 1919 – Herbehereetako parlamentuak zortzi orduko lanordua ezarri zuen.
- 1921 – Irlandako Independentzia Gerra amaitu zen.
- 1978 – Tarragonako Alcanar udalerrian propileno likidotua zeraman zisterna kamioi baten leherketaren ondorioz 243 hildako izan ziren.
- 1979 – Propilenoz kargaturiko kamioiak eztanda egin zuen Los Alfaques kanpinaren parean Tarragonako kostaldean eta 216 hildako utzi zituen.
- 1987 – Munduko biztanleria 5.000 miloi pertsonetara iritsi zen.
- 2006 – Atentatu odoltsua Mumbaiko hiri indiarrean, 190 hildako eta 600 zauritu baino gehiago.
- 2010 – Kampalan Munduko Kopako finala ikusten ari ziren bi jatetxeetan atentatu batek 64 hildako utzi ditu.
Arte eta kultura
Mundua
- 1974 – The Legend of the 7 Golden Vampires ("7 Urrezko Banpiroen Kondaira") filma estreinatu zen, Roy Ward Baker eta Chang Chehk zuzendu eta Peter Cushing, John Forbes-Robertson, David Chiang, Robin Stewart eta Julie Ege aktoreek antzeztu zuten.
- 1997 – Contact ("Kontaktua") filma estreinatu zen, Robert Zemeckisek zuzendu eta Jodie Foster, Matthew McConaughey, James Woods, John Hurt, Tom Skerritt eta Angela Bassett aktoreek antzeztu zuten.
- 2008 – Outlander ("Kanpotarra") filma estreinatu zen, Howard McCainek zuzendu eta James Caviezel, Sophia Myles, Jack Huston, Ron Perlman eta John Hurt aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1895 – Lumière anaiek film bat aurkeztu zuten zientzialarien aurrean.
- 1962 – Bezperan jaurtitako Telstar satelitearen bidezko lehen telebista seinaleak emititu ziren.
- 2022 – James Webb teleskopioak bere eremu sakoneko lehen irudia igorri zuen.
Kirolak
Mundua
- 2010 – Espainiako Futbol Selekzio Nazionalak 1-0 irabazi zion Herbeheetakoari Hegoafrikako Munduko Futbol Txapelketan. Iniestaren golak historiako lehen garaipena eman zion Espainiari.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1894 – Ignacio Hidalgo de Cisneros, arabar militarra (h. 1966).
- 1896 – Émile Seitz, lapurtar politikaria (h. 1981).
- 1904 – Miguel Primo de Rivera Sáenz de Heredia, Lizarrako markesa, espainiar politikari falangista (h. 1964).
- 1911 - Francis Gaudeul, lapurtar militarra eta arkeologoa.
- 1912 – Bernard Lavielle, frantsesezko baxenafar idazlea (h. 1997).
- 1913 – Martin Gorostidi, euskal musikaria (h. 1988).
- 1925 – Juan Uharte Beaumont, nafar enpresaburu eta mezenasa (h. 2018).
- 1927 - Milagros Txurruka, bizkaitar dantzari ohia, bikotean hainbat euskal dantza-sueltoko txapelketa irabazitakoa.
- 1937 – Gonzalo Díaz Beitia, bizkaitar futbolaria.
- 1944 – Fernando Egidazu, bizkaitar ekonomialaria, Espainiako Bankuan lan egiten duena.
- 1946 – Ibon Sarasola, gipuzkoar idazlea, hizkuntzalaria eta euskaltzaina.
- 1947 –
- Jesus Maria Arrieta, gipuzkoar elizgizon eta idazlea.
- Andoni Sagarna, gipuzkoar ingeniaria eta euskaltzaina, terminologia eta hizkuntzaren teknologiaren arloetan euskara modernizatzeko aitzindaria.
- 1949 – Luis Ibero, nafar politikaria, Zizur Nagusiko alkatea (h. 2020).
- 1952 – Rafael Biteri, bizkaitar futbolaria ohia.
- 1955 –
- Marina Aoiz, nafar kazetari eta poeta.
- Juan Maria Azkarate, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1961 – Felipe Rius, nafar idazle eta kazetaria (h. 2018).
- 1962 – Juanma Suárez, Eskorbuto taldeko baxu-jotzaile eta abeslaria (h. 1992).
- 1964 – Andoni Aizpuru, gipuzkoar kazetaria eta telebista aurkezlea.
- 1970 –
- Idoia Mariezkurrena, gipuzkoar atleta ohia, xabalina jaurtiketan nabarmendu zena.
- Carlos Docando, bizkaitar futbolari ohia eta futbol entrenatzailea.
- 1976 – Egoitz Lasa, euskal aktorea.
- 1980 –
- Eneritz Aranburu, bizkaitar abeslaria eta panderojolea.
- Juan José Oroz, nafar txirrindularia.
- 1982 – Ibai Rejas, arabar futbolari ohia.
- 1986 –
- Raúl García, nafar futbolaria.
- Igor Romero, gipuzkoar txirrindulari ohia.
Mundua
- 1274 – Roberto I.a Eskoziakoa, Eskoziako erregea (h. 1329).
- 1558 – Robert Greene, ingeles poeta, antzerkigile eta eleberrigilea (h. 1592).
- 1653 – Sarah Good, Salememgo sorginkeria prozesuan sorginkeria leporatu zioten lehen hiru emakumeetako bat (h. 1692).
- 1657 – Frederiko I.a, Prusiako erregea (h. 1713).
- 1561 – Luis de Góngora, espainiar olerkaria eta antzerkigilea (h. 1627).
- 1662 – Maximiliano II.a Emanuel Bavariakoa, Bavariako hauteslea (h. 1726).
- 1723 – Jean-François Marmontel, frantziar historialari, idazle eta entziklopedista (h. 1799).
- 1767 – John Quincy Adams, Ameriketako Estatu Batuetako 6. Presidentea (h. 1848).
- 1775 – José María Blanco White, espainiar idazlea (h. 1841).
- 1846 – Léon Bloy, frantziar idazlea (h. 1917).
- 1849 – Harry Kellar, estatubatuar ilusionista eta magoa (h. 1922).
- 1878 – Hjørdis Grøntoft Raknerud, norvegiar arkitektoa, Eskandinaviako lehen emakume arkitektoetako bat (h. 1918).
- 1885 – Roger de La Fresnaye, frantziar margolari kubista (h. 1925).
- 1888 – Carl Schmitt, alemaniar legelari, filosofo politiko eta nazi alderdiko kidea (h. 1985).
- 1890 –
- Giacomo Albanese, italiar matematikaria (h. 1947).
- Alice Rey Colaço, portugaldar margolari, ilustratzaile modernista, opera-abeslari, eszenografo eta jantzi-diseinatzailea (h. 1978).
- Arthur Tedder, britainiar mariskala (h. 1967).
- 1891 – Gabriel Benoist, normandierako Cauchois dialektoan idazten zuen normandiar idazlea (h. 1964).
- 1892 – Thomas Mitchell, estatubatuar aktorea (h. 1962).
- 1899 – E. B. White, estatubatuar idazlea (h. 1985).
- 1903 – Rudolf Abel, Sobietar Batasuneko espioia (h. 1971).
- 1904 – Leland John Haworth, partikulen fisikari estatubatuarra (h. 1979).
- 1907 – Samivel, frantziar diseinatzailea, margolaria eta idazlea (h. 1992).
- 1912 – Sergiu Celibidache, errumaniar-alemaniar konpositore eta orkestra-zuzendaria (h. 1996).
- 1913 – Kofi Abrefa Busia, Ghanako lehen ministroa (h. 1978).
- 1914 – Aníbal Troilo, pichuco, argentinar bandoneon-jotzaile, musikagile eta tango-orkestra zuzendaria (h. 1975).
- 1915 – Margarita Aliger, sobietar poeta, liburuzain, kazetari eta itzultzailea (h. 1992).
- 1916 –
- Alexander Prokhorov, sobietar fisikaria, 1964ko Fisikako Nobel Saria (h. 2002).
- Gough Whitlam, Australiako lehen ministroa (h. 2014).
- 1918 – Venetia Burney, ingeles emakumea, Pluton izena lehen aldiz proposatu zuena, 11 urte zituela (h. 2009).
- 1920 – Yul Brynner, estatubatuar aktorea (h. 1985).
- 1922 – Maria Magdalena Domínguez, galiziar poeta (h. 2021).
- 1925 –
- Mercedes Colás, Porota, Giza Eskubideen aldeko argentinar ekintzailea, Maiatzaren Plazako Amak elkarteko lehendakariordea (h. 2021).
- Nicolai Gedda, suediar opera-abeslaria, tenorra (h. 2017).
- 1927 –
- Theodore Harold Maiman, estatubatuar fisikaria, lehen laserraren sortzailea (h. 2007).
- Gregorio Salvador Caja, espainiar lexikologoa eta dialektologoa (h. 2020).
- 1930 – Harold Bloom, estatubatuar irakaslea, literaturaren teoria eta kritika akademikoa jorratu zituena (h. 2019).
- 1934 –
- Giorgio Armani, italiar moda-diseinatzailea, moda-egileen artean maisutzat joa.
- Antonio Jiménez Quiles, espainiar txirrindularia (h. 2023).
- 1943 –
- Pedro Carrasco, espainiar boxeolaria (h. 2001).
- Howard Gardner, estatubatuar psikologoa, adimen anizkunaren teoriaren sortzaile nagusia.
- 1944 – Valdeir Vieira, brasildar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1945 – Junji Kawano, japoniar futbolari ohia.
- 1947 –
- John Holt, jamaikar reggae abeslari eta kantagilea (h. 2014).
- Jaroslav Pollák, eslovakiar futbolaria (h. 2020).
- 1949 – Émerson Leão, brasildar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1950 – Rifat Rastoder, Montenegroko presidentea (h. 2023).
- 1952 – Stephen Lang, estatubatuar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea.
- 1953 – Leon Spinks, estatubatuar boxeolaria (h. 2021).
- 1957 – Patsy O'Hara, INLAko kidea (h. 1981).
- 1958 – Hugo Sánchez, mexikar futbolari ohia, inoizko mexikar futbolari hoberenetakoa.
- 1959 –
- Richie Sambora, estatubatuar musikaria, Bon Jovi taldeko gitarrista.
- Suzanne Vega, estatubatuar musikari eta abeslaria.
- 1960 –
- Tomoyuki Kajino, japoniar futbolari ohia.
- Jafar Panahi, irandar zinema zuzendaria eta gidoilaria.
- Ronald M. Schernikau, alemaniar idazlea, Errepublika Demokratikoko herritartasuna eskatzen azkena (h. 1991).
- 1961 – Esperanza Elipe, espainiar aktorea.
- 1963 – Dean Richards, ingeles errugbilari ohia.
- 1965 – Albert Sánchez Piñol, kataluniar idazle eta antropologoa.
- 1967 – Jhumpa Lahiri, estatubatuar idazlea.
- 1968 –
- Amal Murkus, palestinar abeslari eta aktorea.
- Conrad Vernon, estatubatuar ahots-aktore eta gidoigilea.
- 1972 – Henrique Capriles Radonski, venezuelar politikaria eta abokatua.
- 1975 – Naomi McClure-Griffiths, estatubatuar astrofisikaria eta erradioastronomoa.
- 1976 – Rose-Maïté Erkoreka, euskal jatorriko quebectar aktorea.
- 1983 – Samian, Quebeceko hip hop-rap kantaria, frantsesez eta algonkineraz abesten duen lehen rap kantaria.
- 1985 – Jonathan Sexton, irlandar errugbi jokalaria
- 1987 – Mela Franco Habijan, filipinar modelo eta aktorea.
- 1989 – Rachael Blackmore, irlandar jockey-a, Grand National irabazi zuen lehen amazona.
- 1990 – Caroline Wozniacki, daniar tenislaria.
- 1991 – Rocío Saiz, espainiar kantaria, aktorea, artista eta LGBT aktibista.
- 1992 – Carolyn Genzkow, alemaniar aktorea.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1580 – Filiberto Agaramont, Biarnoko seneskala, Agaramonteko eta Gixuneko kondea eta Baionako alkatea (j. 1552).
- 1763 – Jerónimo Anchuela, aragoiar inprimatzailea, Iruñean (j. c. 1706)
- 1920 – Valentín Hernández Aldaeta, bizkaitar politikari sozialista (j. 1865).
- 1956 – Alejandro Aranburu, Droget, bizkaitar esku-huskako pilotari, errepublikazale eta iraultzailea (j. 1885).
- 1960 – Jesus Aranbarri, bizkaitar musikagilea, Madrilen (j. 1902).
- 1961 – Vicente Uribe, bizkaitar politikari komunista, Pragan (j. 1902).
- 1970 – Secundino Zuazo, euskal herritar arkitekto eta hirigile arrazionalista, Madrilen (j. 1887).
- 1977 – Martín Agüero, bizkaitar toreatzailea (j. 1902).
- 1978 – Joseba Barandiaran, gipuzkoar gaztea, German Rodriguezen hilketaren aurka manifestatzen ari zela poliziak tiroz hila (j. 1959).
- 1996 – Juan Jose Etxabe, ETAko buruzagia eta lehen ekintzaileetako bat (j. 1937).
- 2011 – Iñaki Isasmendi, euskal idazlea eta Itxarkundia batailoiko eusko gudaria (j. 1914).
- 2016 – Javier Etxebarria, bizkaitar futbolaria (j. 1940).
- 2020 – Iñaxi Etxabe, gipuzkoar bertsolaria (j. 1933).
- 2023 –
- Loren Eguren, elorriotar mende luzea bizi izan zuen etxekoandre langilea (j. 1920).
- Yanire Granero, bizkaitar diseinatzailea eta enpresaburua (j. 1988).
- Mercedes Luzuriaga, bizkaitar aktorea (j. 1927).
Mundua
- 472 – Antemio, erromatar enperadorea.
- 937 – Rodolfo II.a Borgoinakoa, Borgoinako erregea (j. c. 880).
- 969 – Olga Kievekoa, Igor Kievekoa Duke Handiaren emaztea, Kieveko Rusako erregeordea eta Sviatoslav I.aren ama (j. c. 890).
- 1174 – Amalariko I.a Jerusalemgoa, Jerusalemgo erregea (j. 1136).
- 1231 – Ines Beaujeukoa, Frantziako Erresumako noblea.
- 1382 – Nicole d'Oresme, frantziar elizgizon, teologo eta zientzialaria.
- 1451 – Barbara Celjekoa, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriza eta Hungariako eta Bohemiako erregina ezkontidea (j. c. 1392).
- 1593 – Giuseppe Arcimboldo, italiar margolaria (j. c. 1527).
- 1856 – Josef Kajetán Tyl, txekiar antzerkigile, idazle eta aktorea, Txekiako ereserki nazionalaren egilea (j. 1808).
- 1886 – Jules Malou, Belgikako lehen ministroa (j. 1810).
- 1896 – Ernst Curtius, alemaniar historialaria, humanista, kritikaria eta jakituna (j. 1814).
- 1903 – William Ernest Henley, ingeles olerkaria (j. 1849).
- 1909 – Simon Newcomb, kanadar-estatubatuar astronomoa (j. 1835).
- 1920 – Eugenia de Montijo, Frantziako enperatriza eta Napoleon III.aren emaztea (j. 1826).
- 1931
- Jean-Louis Forain, frantziar margolari, diseinatzaile eta grabatzailea (j. 1852).
- Giovanni Boldini, italiar genero eta erretratu margolaria (j. 1842).
- 1935 – Jenny Morris, ingeles brodatzailea (j. 1861).
- 1937 – George Gershwin, estatubatuar musikagile eta pianista (j. 1898).
- 1938 – Georges Rochegrosse, frantziar margolaria (j. 1859).
- 1941 – Arthur Evans, britainiar arkeologoa (j. 1851).
- 1946 – Paul Nash, britainiar margolari surrealista eta gerra artista (j. 1889).
- 1964 – Maurice Thorez, frantziar politikaria (j. 1900).
- 1970 – Agustín Muñoz Grandes, espainiar militar eta politikaria, Espainiako Gerra Zibilean Nafarroako II. Brigadaren agintaria (j. 1896).
- 1971 – John W. Campbell, estatubatuar zientzia-fikziozko eleberrigile eta argitaratzailea (j. 1910).
- 1973 – Robert Ryan, estatubatuar aktorea (j. 1909).
- 1974 – Par Lagerkvist, suediar idazlea, 1951ko Literaturako Nobel Saria (j. 1891).
- 1976 – Eric Baker, britainiar aktibista bakezalea, Amnistia Internazionalaren sortzailetariko bat (j. 1920).
- 1983 – Ross Macdonald, estatubatuar eleberrigilea (j. 1915).
- 1989 – Laurence Olivier, ingeles aktorea, zinema zuzendaria eta ekoizlea, kritikagile askoren ustez XX. mendeko aktorerik hoberena (j. 1907).
- 1990 – Matias Sagardoy Allo, Espainiako militar nafarra (j. 1901).
- 1992 – Deng Yingchao, txinatar politikaria (j. 1904).
- 1994 – Gary Kildall, estatubatuar informatikari eta enpresaburua, CP/M sistema eragilearen sortzailea (j. 1942).
- 2004 – Laurance Rockefeller, estatubatuar filantropoa (j. 1910).
- 2007 –
- Lady Bird Johnson, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (h. 2007).
- Alfonso López Michelsen, Kolonbiako presidentea (j. 1913).
- 2009 – Go Mi-Sun, 11 zortzimilako igo zituen emakumezko alpinista hegokorearra, Nanga Parbatetik jaisten ari zela (j. 1967).
- 2011 – Tom Gehrels, estatubatuar astronomoa (j. 1925).
- 2014 – Tommy Ramone, Ramones taldeko lehen bateria-jotzaile eta sortzaileetako bat (j. 1949).
- 2015 – Satoru Iwata, japoniar bideo-joko programatzaile eta enpresaria (j. 1959).
- 2016 – Emma Cohen, kataluniar zinema, antzerki eta telebistako aktore, idazle eta zinema zuzendaria (j. 1946).
- 2022 – Monty Norman, britainiar musikagile eta abeslaria (j. 1928).
- 2023 – Milan Kundera, txekiar idazlea (j. 1929).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Endika eta Gorane/Gorapen/Gorantzi.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.