Uztailaren 21
Uztailaren 21a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta bigarren eguna da, 203.a bisurteetan. 163 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1512 – Gaztelako gudalosteek Etxarri-Aranatz konkistatu zuten.
- 1978 – ETAk Antonio Garcia Caballero udaltzaina hil zuen Tolosan.
- 1983 – Errenteriako Madalen jaiak bertan behera geratu ziren, Espainiako bandera udaletxean jartzeko saiakerak sortutako istilu larrien ondorioz.
Mundua
- K.a. 356 – Herostratok, Artemisaren tenpluari su emanez, Munduko Zazpi Mirarietako bat suntsitu zuen.
- 365 – Lurrikara bat gertatu zen Kreta uhartean, Mediterraneo itsasoan, 7: 00etan (bertako ordua), 7,4 gradukoa Richter eskalan, eta milaka hildako eragin zituen.
- 1912 – Albania Turkiaren okupazioaren aurka altxatu zen.
- 1969 – Apollo 11ren ilargiratze-modulua Ilargira jaitsi zen. Neil Armstrong komandantea satelitearen gainazala zapaldu zuen lehenengo gizakia bilakatu zen.
- 1978 – ETAk bi guardia zibil hil zituen Madrilen.
- 1996 – ETAk bi bonba leherrarazi zituen Reusko aireportuko terminalean.
- 1998 – 26.795 hektarea erre ondoren, suhiltzaileek Katalunian egondako sute larri bat amatatzea lortu zuten.
- 2001 – G8 erakundearen bilera Genoan. Bileraren aurkako manifestaldietan istiluak izan ziren eta istiluetan Carlo Giuliani hil zuen carabinieri (italiar polizia) batek.
- 2007 – Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak Miguel Angel Carballo fiskalaren eskaerari kasu eginez, El Jueves aldizkariaren webgunea itxiarazi zuen, El Juevesen azken aleak Espainiako Koroari irainak botatzen ziolakoan.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1882 – Gratien Ademaren Zazpi Eskualherriek lehendabizikoz kantatu zen, Donibane Lohizunen.
Mundua
- 970 – Al-Azhar meskita hasi zen eraikitzen Kairon, munduko unibertsitate zaharrena dena.
- 2000 – Robert Zemeckis estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Harrison Ford eta Michelle Pfeiffer aktoreek antzeztutako What Lies Beneath filma estreinatu zen.
- 2008 – Frantziako kongresuak Frantziako konstituzioa erreformatzea onartu zuen hizkuntza gutxituak kulturaren ondare izendatzeko, tartean euskara, aldeko 539 boto eta aurkako 357 botorekin. Erreforma gauzatu ahal izateko kongresuaren hiru bostenaren babesa jaso behar zuen, hau da, 538 boto.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Euskal Herria
- 2009 – Euskaltel-Euskadiko Mikel Astarloza txirrindulariak Frantziako Tourraren 16. etapa irabazi zuen.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1711 – Antonio González Ruiz, nafar margolaria (h. 1788).
- 1885 – Ángel Apraiz, arabar historialaria, Eusko Ikaskuntzaren sustatzaile nagusia eta lehenengo idazkaria (h. 1956).
- 1910 – Daniel Argote, lapurtar irakaslea (h. 1944).
- 1913 – Dolores Txurruka Zubiria, bizkaitar noblezia eta aristokraziako kidea (h. 2018).
- 1917 - Santiago Pérez Luzuriaga, Pachi, bizkaitar futbolaria (h. 2004).
- 1929 – José Glaria, Glaria I , nafar futbolaria (h. 2006).
- 1941 – Gexan Alfaro, baxenafar idazlea eta kazetaria.
- 1947 – Jorge Camiña, bizkaitar belar hockey jokalari ohia.
- 1948 –
- Angel José Gavilán, arabar delineatzaile eta politikaria, Fuentesaúcon.
- Joxantonio Ormazabal, Joxan, euskal idazlea eta itzultzailea (h. 2010).
- 1953 – Enrique Basauri, bizkaitar futbolari ohia.
- 1958 – Gregorio Ordoñez, Donostiako Alderdi Popularreko zinegotzia, Caracasen (h. 1995).
- 1959 – Jokin Urain, gipuzkoar idazle eta preso politikoa.
- 1968 – Julen del Val, bizkaitar futbolari ohia.
- 1972 – Santi Leoné, nafar historialaria.
- 1979 –
- Joseba Eceolaza, nafar idazle, ekintzaile eta politikaria.
- Tania Llasera, bizkaitar aktore eta telebista aurkezlea.
- 1986 – Isabel Mellén, arabar historialaria, ikertzailea eta dibulgatzailea
- 1991 – Julen Alberdi, gipuzkoar aizkolaria.
Mundua
- K.a. 356 – Alexandro Handia, Mazedoniako erregea (h. K.a. 323).
- 1414 – Sixto IV.a, Aita santua (h. 1484).
- 1515 – Filipe Neri, italiar apaiza (h. 1595).
- 1620 – Jean Picard, frantziar astronomo eta apaiza (h. 1682).
- 1667 – Cristoforo Munari, italiar margolari barrokoa (h. 1720).
- 1693 – Thomas Pelham-Holles (Newcastleko I. dukea), Britainia Handiko lehen ministroa (h. 1768).
- 1810 – Henri Victor Regnault, frantziar kimikaria eta fisikaria (h. 1878).
- 1825 – Práxedes Mateo Sagasta, espainiar politikaria eta presidentea (h. 1903).
- 1844 – Joan Röell, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1914).
- 1846 – Thorvald Bindesbøll, daniar arkitektoa (h. 1908).
- 1854 – Albert Edelfelt, finlandiar margolaria (h. 1905).
- 1858 –
- Lovis Corinth, alemaniar artista eta idazlea (h. 1925).
- Maria Kristina Austriakoa, Espainiako erregina ezkontidea (h. 1929).
- 1863 – C. Aubrey Smith, ingeles aktorea (h. 1948).
- 1864 – Frances Folsom Cleveland Preston, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (h. 1947).
- 1870 – Emil Orlík, txekiar margolari, grabatzaile eta litografoa (h. 1932).
- 1885 – Jacques Feyder, belgikar zinemagilea (h. 1948).
- 1888 – Jean-Pierre Calloc'h, bretainierazko eta frantsesezko idazlea (h. 1917).
- 1893 – Hans Fallada, alemaniar idazlea (h. 1947).
- 1896 – Jean Rivier, frantziar musikagilea (h. 1987).
- 1899 –
- Hart Crane, estatubatuar poeta (h. 1932).
- Ernest Hemingway, estatubatuar idazle eta kazetaria (h. 1961).
- 1901 – Victor Leemans, flandriar politikaria, Europako Legebiltzarreko lehendakaria (h. 1971).
- 1903 – Silvina Ocampo, argentinar idazlea (h. 1994).
- 1905 – Miguel Mihura, espainiar idazle, komediagile eta kazetaria (h. 1977).
- 1907 – Alec Derwent Hope, australiar poeta (h. 2000).
- 1910 –
- Viggo Kampmann, Danimarkako lehen ministroa (h. 1976).
- Dolors Piera, kataluniar irakasle sindikalista (h. 2002).
- 1911 – Marshall McLuhan, kanadar ingeles irakaslea, filosofoa, literatur kritikaria eta intelektuala (h. 1980).
- 1917 –
- Margarita Michelena, mexikar idazle, itzultzaile eta kazetaria (h. 1998).
- Emilio Romero Gómez, espainiar idazle eta kazetaria (h. 2003).
- 1920 –
- Jean Daniel, frantziar idazlea eta kazetaria, Le Nouvel Observateur astekariaren sortzaileetako bat (h. 2020).
- Mohammed Dib, aljeriar idazlea (h. 2003).
- Constant Nieuwenhuys, herbeheretar margolari, eskultore eta musikaria (h. 2005).
- Isaac Stern, ukrainiar-estatubatuar biolin-jotzailea (h. 2001).
- 1922 – Luz Pozo Garza, galiziar poeta (h. 2020).
- 1923 –
- Rudolph Marcus, estatubatuar kimikaria, 1992ko Kimikako Nobel Saria.
- Pawlu Xuereb, Maltako jarduneko presidentea (h. 1994).
- 1924 – Don Knotts, estatubatuar aktore eta umorista (h. 2006).
- 1926 –
- Norman Jewison, kanadar zinema-zuzendaria, ekoizle eta aktorea (h. 2024).
- Karel Reisz, ingeles zinemagilea (h. 2002).
- 1928 – John B. Keane, irlandar eleberrigile, saiakeragile eta antzerkigilea (h. 2002).
- 1930 – Javier Escrivá, espainiar idazlea (h. 1996).
- 1934 – John William Costerton, kanadar zientzialaria , biogeruzen mikrobiologiaren aitzindaria (h. 2012).
- 1935 – Ramón Chao, galiziar kazetari eta idazlea (h. 2018).
- 1936 – Julio Valdeón, espainiar historialaria (h. 2009).
- 1937 – Eduard Streltsov, Pelé errusiarra, sobietar futbolaria, Errusiako garai guztietako futbolaririk onenetarikoa (h. 1990).
- 1938 – Emilia Boneva, gimnasia erritmikoko entrenatzaile bulgariarra (h. 2019).
- 1939 – Alberto Festa, portugaldar futbolaria (h. 2024).
- 1941 –
- Diogo Freitas do Amaral, Portugalgo jarduneko lehen ministroa (h. 2019).
- Fernando Jiménez del Oso, espainiar psikiatra eta kazetaria (h. 2005).
- 1944 –
- Buchi Emecheta, nigeriar-britainiar idazlea (h. 2017).
- John Atta-Mills, Ghanako presidentea (h. 2012).
- 1946 –
- Anna Freixas, kataluniar idazle feminista eta unibertsitateko irakasle ohia.
- Jüri Tarmak, estoniar atleta, gorako jauziaren aditua (h. 2022).
- 1947 – Jean-Pierre Bourguignon, frantziar matematikaria, geometria diferentzialean aditua.
- 1948 –
- Beppe Grillo, italiar umorista eta aktorea, bere emanaldietan politikariak eta korporazioak kritikatzeagatik ezaguna.
- Litto Nebbia, argentinar rock musikagile eta abeslaria.
- Cat Stevens, ingeles musikaria.
- Garry Trudeau, estatubatuar karikatura-egilea.
- 1950 – Ubaldo Fillol, argentinar futbol atezain ohia.
- 1951 – Robin Williams, estatubatuar aktorea (h. 2014).
- 1953 – David Ervine, Ipar Irlandako politikaria (h. 2007).
- 1955 –
- Marcelo Bielsa, argentinar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Anthony Blake, espainiar ilusionista eta mentalista.
- Béla Tarr, hungariar film zuzendari, gidoigile eta aktorea.
- 1957 – Stefan Löfven, Suediako lehen ministroa.
- 1958 –
- Liliana Bodoc, argentinar idazle eta poeta (h. 2018).
- Giulia Tamayo Leon, perutarvabokatua eta giza eskubideen aldeko ekintzailea (h. 2014).
- 1963 – Dorce Gamalama, indonesiar emakumezko abeslari, aktore, aurkezle eta umorista transexuala (h. 2022).
- 1969 –
- Hanneke Canters, herbeeretar filosofo eta akademiko feminista (h. 2002).
- Isabell Werth, alemaniar zaldizkoa, dressagean espezializatua.
- 1971 –
- Charlotte Gainsbourg, frantziar aktore eta abeslaria.
- Sara Seager, kanadar astronomo eta zientzialari planetarioa.
- 1972 –
- Ai Haruna, japoniar abeslari transgeneroa.
- Catherine Ndereba, kenyar atleta, inoizko emakumezko maratoilaririk hoberenetakoa.
- 1974 –
- Carlota Corredera, espainiar aurkezle, zuzendari, telebistako kolaboratzaile eta kazetaria.
- Jordi Évole, kataluniar telebista aurkezlea.
- 1976 – Jaime Murray, ingeles aktorea.
- 1978 – Josh Hartnett, estatubatuar aktorea.
- 1981 – Romeo Santos, estatubatuar abeslari eta aktorea.
- 1983 – Eivør Pálsdóttir, faroear abeslaria.
- 1984 – Marta Ferri, italiar moda-diseinatzailea.
- 1985 – Sam Hill, mendi bizikletako australiar txirrindularia, downhill espezialitatean aditua.
- 1986 – Betty Gilpin, estatubatuar aktorea.
- 1988 – Sadaf Taherian, irandar aktore ohia eta modeloa.
- 1991 – Sara Sampaio, portugaldar modeloa eta aktorea.
- 1997 – Rikako Kobayashi, japoniar futbolaria.
- 2000 – Erling Braut Håland, norvegiar futbolaria.
- 2002 – Valentina Muñoz, Chica Rosadita, txiletar programatzailea eta aktibista feminista.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1797 – Bertrand Pelletier, lapurtar kimikari eta farmazialaria, Parisen (j. 1761).
- 1850 – Jose Maria Orbe, El Manchuelo de Ermua, gipuzkoar karlista militarra, Bordelen (j. 1776).
- 1876 – Bilintx, euskal bertsolari eta poeta erromantikoa (j. 1831).
- 1973 – José María Castellanos, Athleticeko bizkaitar futbolaria (j. 1909).
- 1988 – Andres Eliseo Mañarikua, bizkaitar historialaria (j. 1911).
- 1992 – José Manuel Ibar Aspiazu, Urtain, gipuzkoar boxeolaria, bere buruaz beste eginda, Madrilen (j. 1943).
- 2006 – Juliana Zubizarreta, trikiti musikako panderojole eta abeslari gipuzkoarra (j. 1910).
- 2011 – Juan Antonio Deusto, euskal herritar futbolaria (j. 1946).
- 2015 – Patrick Perrier, lapurtar errugbilaria (j. 1957).
- 2023 – Digna Garitaonandia, Txikita de Mallabia, bizkaitar erraketista, Bartzelonan (j. 1923).
Mundua
- 1425 – Emanuel II.a Paleologoa, bizantziar enperadorea (j. 1350).
- 1793 – Antoine Bruni d'Entrecasteaux, frantziar itsasgizona (j. 1737).
- 1796 –
- Robert Burns, eskoziako gaeleraz aritu zen olerkari ezagunena (j. 1759).
- Philip Carteret, britainiar itsas armadako ofiziala eta esploratzailea (j. 1733).
- 1817 – Pierre Thouvenot, frantziar jenerala (j. 1757).
- 1824 – Rama II.a, Siamgo erregea (j. 1767).
- 1886 – Karl von Piloty, alemaniar margolaria (j. 1826).
- 1888 – Charles Duclerc, Frantziako lehen ministroa (j. 1812).
- 1919 – Gustaf Magnus Retzius, suediar anatomia-ikerlaria, neurologia modernoaren sortzaileetako bat (j. 1842).
- 1920 – Fiammetta Wilson, britainiar musika-maistra, zuzendaria eta astronomoa (j. 1864).
- 1931 – Émile Pouget, frantziar anarkokomunista (j. 1860).
- 1934 – Hubert Lyautey, frantziar mariskal eta administratzaile koloniala (j. 1854).
- 1939 – Ambroise Vollard, frantziar arte-saltzailea eta galerista (j. 1866).
- 1944 – Claus von Stauffenberg, alemaniar militarra, Hitler hiltzeko konplot bateko buruzagietako bat (j. 1907).
- 1946 – Gualberto Villarroel, Boliviako presidentea (j. 1908).
- 1948 – Arshile Gorky, armeniar-estatubatuar margolaria (j. 1904).
- 1957 – Kenneth Roberts, estatubatuar eleberrigilea (j. 1885).
- 1960 –
- Massimo Bontempelli, italiar idazlea (j. 1878).
- Lita de Ranitz, herbeheretar arte bildumagilea (j. 1876).
- 1963 – María Angélica Barreda, Argentinako Errepublikako lehen emakumezko abokatua (j. 1887).
- 1967 –
- Albert John Lutuli, Apartheidaren aurka borrokatu zen hegoafrikar politikaria, 1960ko Bakearen Nobel Saria (j. c. 1898).
- Gaetano Martino, Europako Legebiltzarreko lehendakaria (j. 1900).
- Basil Rathbone, ingeles aktorea (j. 1892).
- 1970 – Galina Tiurina, errusiar matematikaria, geometria aljebraikoan espezialista (j. 1938).
- 1971 – Yrjö Väisälä, finlandiar astronomo eta fisikaria (j. 1891).
- 1972 – Jigme Dorji Wangchuck, Bhutango Dragoi Erregea (j. 1929).
- 1977 – Lee Miller, estatubatuar argazkilari eta erreportari grafikoa (j. 1907).
- 1981 – José Daniel Lacalle, euskal herritar militarra, Espainiako Aire Ministroa (j. 1897).
- 1985 – Alvah Bessie, estatubatuar eleberrigilea, kazetaria eta gidoilaria (j. 1904).
- 1994 – Pere Calders i Rossinyol, kataluniar idazle eta marrazkigilea (j. 1912).
- 1996 – Inger Jacobsen, norvegiar abeslari eta aktorea (j. 1923).
- 1998 –
- Alan Bartlett Shepard, estatubatuar astronauta (j. 1923).
- Robert Young, estatubatuar aktorea (j. 1907).
- 2004 –
- Jerrald Goldsmith, estatubatuar musikagilea (j. 1929).
- Edward B. Lewis, estatubatuar genetikaria, 1995eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1918).
- 2007 – Jesus de Polanco, espainiar enpresaburua, PRISA taldearen zuzendaria (j. 1929).
- 2010 – Luis Corvalán, txiletar politikaria (j. 1916).
- 2015 –
- E. L. Doctorow, estatubatuar eleberrigilea (j. 1931).
- Dick Nanninga, herbeheretar futbolaria (j. 1949).
- 2017 – Hrvoje Šarinić, Kroaziako lehen ministroa (j. 1935).
- 2020 – Francisco Rodríguez Adrados, espainiar hizkuntzalaria, helenista eta akademikoa (j. 1922).
- 2022 – Uwe Seeler, alemaniar futbolaria (j. 1936).
- 2023 – Tony Bennett, estatubatuar abeslaria (j. 1926).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Danel eta Zihara.
- Madalenak. Madalen jaien hasiera izaten da Orereta herrian (Gipuzkoan). 21ean hasi eta 25ean amaitzen dira.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.