Uzkuiti

Uzkuiti Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da. Aoki mendiarekin batera, Muitzeko zirkua mugatzen du hegoaldetik. Lizeozko ordeka, jaitsiera txiki bat da Aoki eta Uzkuiti banatzen dituen larrean. Mendi honen aurpegiak oso ezberdinak dira, iparraldean eta ekialdean, malda belartsu gogorrak baititu, eta, mendebaldean eta hegoaldean, berriz, oso goitiera txikia.

Uzkuiti
Datu orokorrak
Garaiera1.332 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°01′06″N 2°03′45″W
MendikateaAralar
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaLarraitz/Amezketa
MendikatMendikat

Mendiaren hegoaldean dagoen sakonunea Katxine deitzen da. Sakonune hau, honako mendi hauek inguratzen dute: Ganboa, Ganbo Txiki, Arrubigaña, Uzkuiti eta Aoki.

Irispideak

Larraitzetik edo Amezketatik, Muitzeko labar ederra igo daiteke, Txindoki menditik ekialdera geratzen dena, tontor hau Larraonetik banatzen duena. Zirkua bere bururantz jarraituz, Uzkuitira heltzen da. Tontor hau ondo nagusitzen da Arritzagako labarraren lehen zatian. Amezketatik, posible da labarra Ondarreko langaraino igotzea. Hemendik, Etitzegira igo daiteke, tontorraren iparraldean, eta, hemendik, tontor belartsura.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.