Uzbekistanen banaketa administratiboa
Uzbekistanen banaketa administratiboa 12 probintziaz (viloyatlar, sing. viloyat), hiri burujabe batez (shahar edo shahri) eta autonomia errepublika batez (respublika, respublikasi) osatua dago. Probintziak 160 barrutitan (tumanlar, sing. tuman) banatzen dira. Tashkent probintziako estatistikek Tashkent hiriarenak ditu barne.
Azpiko taulan izenak uzbekeraz datoz (Tashkent, Samarkanda, Bukhara, Fergana, Karakalpakstan eta Anijan izan ezik), nahiz eta batzuetan beste transliterazio batzuk ere ager daitezkeen.

Banaketa | Hiriburua | Eremua (km²) | Biztanleria (2008)[1] | Kodea |
---|---|---|---|---|
Bukhara probintzia | Bukhara | 39.400 | 1.576.800 | 3 |
Jizzax probintzia | Jizzax | 20.500 | 1.090.900 | 5 |
Navoiy probintzia | Navoiy | 110.800 | 834.100 | 7 |
Qashqadaryo probintzia | Qarshi | 28.400 | 2.537.600 | 8 |
Samarkanda probintzia | Samarkanda | 16.400 | 3.032.000 | 9 |
Sirdaryo probintzia | Guliston | 5.100 | 698.100 | 10 |
Surxondaryo probintzia | Termez | 20.800 | 2.012.600 | 11 |
Tashkent probintzia | Tashkent | 15.300 | 2.537.500 | 12 |
Tashkent shahri | Tashkent | ??? | 2.192.700 | 1 |
Fergana Ibarreko Eskualdea | ||||
Fergana probintzia | Fergana | 6.800 | 2.997.400 | 4 |
Andijan probintzia | Andijan | 4.200 | 2.477.900 | 2 |
Namangan probintzia | Namangan | 7.900 | 2.196.200 | 6 |
Karakalpakstan eskualdea | ||||
Xorazm probintzia | Urganch | 6.300 | 1.517.600 | 13 |
Karakalpakstan | Nukus | 160.000 | 1.612.300 | 14 |
Enklabe eta esklabeak
Uzbekistanek lau esklabe ditu, lauka Kirgizistanek inguratuak Fergana ibarrean, Kirgizistan, Tajikistan eta Uzbekistan batzen diren eskualdean. Horietako bi herriak dira: Sokh (325 km², 42.800-70.000 biztanle, %99 tajikak) eta Shohimardon (90 km², 5.100 biztanle, %91 uzbekiarrak). Beste biak eremu txiki-txikiak dira: Chong-Kara edo Kalacha (3 km²) eta Dzhangail (2-3 km zabalekoa). Chong-Kara eremua Sokh ibai ertzean dago, mugaren eta Sokh esklabearen artean.
Uzbekistanek Tajikistanen enklabe bat du, Sarvan herrixka. Gainera, Kirgizistanen enklabe bat ere badu, Barak herrixka (627 biztanle), Margilan eta Fergana herrien artean kokatua.