Uzbekistan
Uzbekistan[1], ofizialki Uzbekistango Errepublika (uzbekeraz: Oʻzbekiston Respublikasi/Ўзбекистон Респубикаси) Erdialdeko Asiako estatu itsasgabe bat da, estatu itsasgabez inguratua. Historikoki garrantzitsua izan da, Zetaren Bidean baitzegoen. Sei estatu turkiko burujabeetako bat da, eta Sobietar Batasuneko parte izan zen. Hiriburua Taxkent du.
Uzbekistango Errepublika | |||
---|---|---|---|
Oʻzbekiston Respublikasi | |||
Ereserkia: National Anthem of Uzbekistan (en) | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Taxkent 41°18′40″N 69°16′47″E | ||
Azalera | 448.978 km² (56.) | ||
Punturik altuena | Khazret Sultan (4.643 m) | ||
Punturik sakonena | Sarygamyş (−12 m) | ||
Kontinentea | Asia | ||
Mugakideak | Kazakhstan, Kirgizistan, Tajikistan, Afganistan eta Turkmenistan | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | presidentzialismo | ||
President of Uzbekistan (en) | Shavkat Mirziyoyev (en) | ||
Uzbekistango Lehen Ministroa | Abdulla Nigmatovich Aripov (en) | ||
Legebiltzarra | Oliy Majlis (en) | ||
Harreman diplomatikoak | Ikusi mapa Wikidatan | ||
Zeren kide | ikusi
| ||
Demografia | |||
Biztanleria | 34.915.100 (2021) (41.) 1.344.491 (2020) | ||
Dentsitatea | 77,77 bizt/km² (136.) | ||
Talde etnikoak | ikusi
| ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Ezkontzeko adina | genero guztiak: 17 | ||
Emankortasun-tasa | 2,2 (2014) | ||
Eskolaratu gabeko umeak | 314.944 (2016) | ||
Bizi-itxaropena | 71,314 (2016) | ||
Giniren koefizientea | 35,3 (2003) | ||
Giza garapen indizea | 0,727 (2021) | ||
Ekonomia | |||
BPG nominala | 80.391.853.880 $ (2022) 11.152.950.770 (2021) | ||
BPG per capita | 2.255,2 $ (2022) 272,1 (2021) | ||
BPG erosketa botere paritarioa | 296.689.257.400 nazioarteko dolar (2021) 73.879.312.130 (2017) | ||
BPG per capita EAPn | 8.497,4 nazioarteko dolar (2021) 1.617,832 (2017) | ||
BPGaren hazkuntza erreala | 7,8 % (2016) | ||
Erreserbak | 1.242.300.741 $ (1999) | ||
Inflazioa | 7,9 % (2016) −0,5 (2015) | ||
Historia | |||
Sorrera data: 1991 | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +998 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | UZ | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | UZB | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Elektrizitatea | 220 V. 50 Hz.Europlug (en) , Schuko (en) eta AS/NZS 3112 (en) | ||
Internet domeinua | .uz | ||
gov.uz… |
Behiala persiar samanida dinastiakoa, eta gero Inperio Timuridokoa, XVI. mende hasieran nomada uzbekoek konkistatu zuten eskualdea: konkistatzaileak ekialdeko hizkuntza turkiko batean mintzatzen zirena Egungo Uzbekistango biztanleriaren gehiengoak jatorri uzbekoa du eta uzbekeraz mintzatzen da.
Uzbekistango ekonomia lehengaien ekoizpenean oinarritzen da, hala nola kotoia, urrea, uranioa, potasioa eta gas naturalaren ekoizpenean. Nahiz eta estatuaren helburuetako bat merkatu-ekonomia izan, Uzbekistanek kontrol ekonomiko zorrotzak ditu oraindik. Nazioarteko erakunde batzuek bertako giza-eskubideen politika kritikatu dute[2]. Uzbekistanen, biztanleriaren % 45 eguneko 1,25 dolar baino gutxiagorekin bizi da.[3]
Geografia
Herrialdeak 447.000 kilometro karratu ditu. Munduko 56. estatu handiena da eta 42. populatuena.[4] EBEko estatuen artean 5. handiena eta 3. populatuena da.
Mendebaldetik ekialdera 1.425 km ditu eta iparraldetik hegoaldera, 930 km. Iparraldean eta ipar-mendebaldean Kazakhstan eta Aral itsasoa ditu, hego-mendebaldean Turkmenistan, hego-ekialdean Tadjikistan eta ipar-ekialdean Kirgizistan. Uzbekistan Asia Erdialdeko estatu handiena izateaz gain, beste lau estaturekin mugak dituen bakarra da. Gainera, Afganistanekin ere muga laburra du hegoaldean, 150 km.
Uzbekistan estatu lehor eta itsasgabea da. Liechtensteinekin batera munduko estatu itsasgabe bikoitz bakarra da, hots, estatu itsasgabez guztiz inguratua dagoena. Eremuaren % 10 baino gutxiago dira landa lurrak, batez ere ibai eta oasi ertzetan. Gainontzekoa basamortua (Kyzyl Kum) eta mendiak dira.
Gailurra Khazret Sultan mendia da, itsas mailatik 4643 metrora, Gissar mendilerroaren hegoaldean, Tadjikistango mugan. Sobietarren garaian, mendi honi Alderdi Komunistaren 22. biltzarraren tontorra izena eman zioten.[5]
Bertako klima kontinentala da, euri urrirekin (100-200 mm urteko). Udako batez besteko tenperatura handiena 40 °C da, eta neguko batez besteko txikiena -23 °C[6].
Hiri nagusiak Bukhara, Samarkanda, Namangan eta Taxkent hiriburua dira.
Historia
Egungo Uzbekistango lurraldeak Akemenestar Inperioko Sogdiana eta Korasmia satrapien barnean zeuden, Alexandro Handiaren konkista arte. Urteak igaro ahala, eskualdea Partiar Inperioaren eta Sasandar Inperioaren zati izan zen. Erdi Aroan, turkiar kultura gailendu zen, qaraqanidarren eskutik (IX-XII. mendeak), indartuz joa zena pertsiaren erresumaren kaltetan. Mongoliarrek eskualdea XIII. mendean menperatu zuten, Asia Erdialdeko Chagatay sortuz, nahiz eta turkiar kultura berehala indarberritu, batez ere hizkuntza eta ohituren alorrean.
Tamerlan buruzagia gailentzean, Gengis Khanen handitasuna eta konkistak berreskuratzeko asmoa zuena, Samarkanda Asiako musulman zibilizazioaren erdiguneetako bat bihurtu zen. Mongoliar jatorriko shaybanidarren boterea handitzean, XVI. mendetik aurrera herrialdeak Uzbekistan izena hartu zuen eta, mende erdialdetik aurrera, Bukhara bihurtu zen hiriburu. Horrela, XIX. mendea arte iraun zuen Bukharako khanerria eratu zen.
XIX. mendean, Errusiar Inperioa Asia Erdialdean hedatzen hasi zen. Kazakhstan eta Kirgizistan ez bezala, Uzbekistanek nolabaiteko burujabetza mantendu zuen, tsarren koroaren mendeko emirerri gisa. 1917ko Boltxebikeen Iraultzaren ostean, Errusiarekiko harremana aldatuz joan zen, azkenean Bukharako Sobietar Errepublika sortu arte, boltxebike ideologiakoa. Berehala, boltxebikeen aurkako erresistentzia batzuen ostean, Sobietar Batasuneko kide bihurtu zen.
1991ko irailaren 1ean, Uzbekistanek independentzia aldarrikatu zuen, nahiz eta Baltikoko estatuek ez bezala, indar ahulez aldarrikatu.
Banaketa administratiboa
Uzbekistan hiru motatako unitateetan banatzen da: 12 probintziatan (viloyatlar, singularrean viloyat), autonomia errepublika batean (respublika) eta hiri independente batean (shahar). Probintziak barrutitan (tuman) banatzen dira.
Banaketa | Hiriburua | Eremua (km²) | Biztanleria (2008)[7] | Kodea |
---|---|---|---|---|
Buxoro probintzia | Buxoro (Bukhara) | 39.400 | 1.576.800 | 3 |
Jizzax probintzia | Jizzax | 20.500 | 1.090.900 | 5 |
Navoiy probintzia | Navoiy | 110.800 | 834.100 | 7 |
Qashqadaryo probintzia | Qarshi | 28.400 | 2.537.600 | 8 |
Samarkanda probintzia | Samarkanda | 16.400 | 3.032.000 | 9 |
Sirdaryo probintzia | Guliston | 5.100 | 698.100 | 10 |
Surxondaryo probintzia | Termez | 20.800 | 2.012.600 | 11 |
Toshkent probintzia | Toshkent (Taxkent) | 15.300 | 2.537.500 | 12 |
Toshkent shahri | Toshkent (Taxkent) | ??? | 2.192.700 | 1 |
Fergana Ibarreko Eskualdea | ||||
Farg'ona probintzia | Farg'ona (Fergana) | 6.800 | 2.997.400 | 4 |
Andijan probintzia | Andijon | 4.200 | 2.477.900 | 2 |
Namangan probintzia | Namangan | 7.900 | 2.196.200 | 6 |
Karakalpakstan eskualdea | ||||
Xorazm probintzia | Urganch | 6.300 | 1.517.600 | 13 |
Qaraqalpaqstan errepublika | Nukus | 160.000 | 1.612.300 | 14 |
Toshkent probintziako estatistikek Toshkent shahriko (hiriko) estatistikak ditu barne.
Politika
1992ko abenduaren 8ko konstituzioak erregimen presidentziala ezarri zuen berriki eratutako estatuan, legebiltzar batekin, 2004an biko bihurtua (Oliy Majlis eta senatua). Presidenteak indar handia du eta zazpi urterako hautatzen da, sufragio unibertsal zuzenean. Presidenteak gobernua izendatzen du, eta horrek legebiltzarraren onespena izan behar du.
Uzbekistango alderdi politiko nagusiak hauek dira: Alderdi demokrata popularra (CDP), Fidokorlar alderdi nazional demokrata (F), Nazioaren aurrerabidearen alderdia (VT) (oharra: F eta VT batu egin dira), Adolat (Justizia) (A), Pizkunde demokrata nazionalaren alderdia (MTP), Alderdi nazional-demokrata. Hala ere, ia ez dago aniztasun politikorik, alderdi guztiek Karimov presidentea zuzenean eta baldintzarik gabe babesten baitute.
Uzbekistan errepublika nazioarteko hainbat erakunderen kide da: Nazio Batuak, Unesco, ESKE, OME, TME eta abar. 1991ko abenduaren 21ean, Uzbekistan Estatu Burujabeen Erkidegoko kide bihurtu zen (Almatyko ituna), antzinako 15 sobietar errepubliketatik 12 batzen dituena.
Jaiegunak
Data | Euskarazko izena | Bertako izena | Oharrak |
---|---|---|---|
urtarrilaren 1a | Urteberri-eguna | Yangi Yil Kuni | |
martxoaren 8a | Emakumeen eguna | Xalqaro Xotin-qizlar Kuni | |
martxoaren 21a | Udaberriaren eguna | Navro'z | (ez erlijiozkoa) |
maiatzaren 9a | Oroitzapenaren eguna | Hotira kuni | 1945an nazismoa garaitu zen eguna |
Hejira egutegiaren arabera | Ramadan amaiera | Ramazon Hayiti | |
irailaren 1a | Independentzia eguna | Mustaqillik Kuni | 1991tik |
urriaren 1a | Irakaslearen eguna | O'qutuvchilar Kuni | |
abenduaren 8a | Konstituzio eguna | Konstitutsiya Kuni | 1992tik |
Hejira egutegiaren arabera | Sakrifizio eguna | Qurbon Hayit |
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
- Giza eskubideak Uzbekistanen: Amnesty International txostena, 2008.
- (PDF) UNDP: Human development indices – Table 3: Human and income poverty (Population living below national poverty line (2000–2007)). .
- www.worldatlas.com
- Uzbekistan will publish its own book of records - Ferghana.ru, 2009-07-29.
- Klima, Uzbekistan: Country Studies - AEBetako Kongresuko Liburutegia.
- Uzbekistango Estatistikak 2008, 176 or.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak.