Uxue Pilar

Uxue Pilar Leguina (Bilbo, 1993) bizkaitar abokatu, abokatu defendatzaile eta legelari penalista da.[1][2]

Uxue Pilar
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakUxue Pilar Leguina
JaiotzaBilbo, 1993 (30/31 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaBilbo
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaArtxandape ikastola
(1996 - 2009)
Deustuko Unibertsitatea
(2011 - 2015) gradu : zuzenbide
Deustuko Unibertsitatea
(2015 - 2016) Abokatutza Masterra
Errioxako Nazioarteko Unibertsitatea
(2019 - 2020) Zuzenbidean Masterra : zigor-zuzenbide
Irakaslea(k)Joana Abrisketa (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakabokatua, defentsa abokatu penala eta legelaria
Enplegatzailea(k)Gómez-Acebo & Pombo (en) Itzuli  (2014 -  2014)
Garrigues  (2016 -  2017)
Urraza, Mendieta & Asociados (en) Itzuli  (2017 -  2020)
Rojo Abogados (en) Itzuli  (2020 -
Jasotako sariak
KidetzaTalentia Sarea
Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua

LinkedIn: uxue-pilar-leguina-19iu052011 Edit the value on Wikidata

Abokatu defendatzaile gisa hainbat auzi ezagunetan jardun izan du, besteak beste, Cabacas auzian (2018), Xabi Alonso auzia (2019), Zaldibarko zabortegiaren hondamendiaren auzian (2020) edota Badoo krimenaren auzian (2022).[3]

Bizitza

Bilboko Artxandape Ikastolan ikasi zuen. Zuzenbidean Gradua ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, Ikasketa Amaierako Sari Berezia (2015) lortuz.[4] Talentia Programaren parte hartzaile izan zen, Bizkaia Talentek hautatua, geroztik Talentia Sarearen kide delarik. Ondoren, Abokatutza Masterra egin zuen Deustuko Unibertsitatean. Horrez gain, Zuzenbide penal ekonomikoan masterra ere lortu zuen Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean (UNIR).[5]

Abokatutzan sartzeko proba gainditu ondoren, abokatu titulua lortu zuen 2017 urtean, eta abokatu gisa jarduten hasi zen.

Ibilbide profesionala

Garrigues abokatutza-bulegoan jardun zuen, litigazio departamentuan, urte eta erdiz. Ondoren, Urraza, Mendieta & Asociados bulegoan jardun zuen hiru urte inguru.

Abokatu defendatzaile gisa hainbat auzi ezagunetan jardun izan du, besteak beste, Cabacas auzian (2018), Xabi Alonso auzian (2019) Jesus Urraza abokatuarekin batera[6][7], Zaldibarko zabortegiaren hondamendiaren auzian (2020) Estefanía Rojo abokatuarekin batera[8][9][10], edota Badoo krimenaren auzian (2022) Estefanía Rojo abokatuarekin batera.[11]

Argitalpenak

  • Jesús Urraza Abad, Uxue Pilar Leguina (2019). Infracciones penales derivadas de crisis familiares: preguntas más relevantes. Familia y Derecho, Sepin, Madril.[12]

Sariak eta aintzatespenak

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) olabarri, david s. (2020-07-23). «La jueza imputa un delito de homicidio imprudente a los 3 responsables del vertedero de Zaldibar» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).
  2. (Gaztelaniaz) Heras, Ainhoa De las. (2022-02-22). ««Temimos que le habían matado, pero no de esa forma tan cruel»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).
  3. (Gaztelaniaz) R, J. A.. (2023-05-08). «34 años de cárcel por enterrar vivo a un empresario de Getxo tras una cita sexual por Badoo» El País (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).
  4. (Gaztelaniaz) «EXPULSIONES EN CALIENTE VS. EL DERECHO DE PROTECCIÓN SUBSIDIARIA: RÉGIMEN JURÍDICO Y POSICIÓN DE TEDH.» DKH Learning (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  5. Leguina, Uxue Pilar. (2020-07-23). Dictamen sobre estrategia de defensa de la persona jurídica. (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  6. (Gaztelaniaz) Rincón, Reyes. (2023-10-25). «El Supremo confirma la absolución de Xabi Alonso por fraude a Hacienda» El País (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).
  7. (Gaztelaniaz) Morcillo, Nuria. (2023-10-25). «El Supremo ratifica la absolución a Xabi Alonso por fraude fiscal entre 2010 y 2012» Cinco Días (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).
  8. (Gaztelaniaz) RUIZ, YOLANDA. (2020-07-23). «En libertad con cargos los tres detenidos por el derrumbe de Zaldibar» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  9. (Gaztelaniaz) olabarri, david s. (2020-07-23). «La jueza imputa un delito de homicidio imprudente a los 3 responsables del vertedero de Zaldibar» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  10. (Gaztelaniaz) olabarri, david s. (2020-07-23). «La jueza imputa un delito de homicidio imprudente a los 3 responsables del vertedero de Zaldibar» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  11. (Gaztelaniaz) Heras, Ainhoa De las. (2022-02-22). ««Temimos que le habían matado, pero no de esa forma tan cruel»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  12. (Gaztelaniaz) Familia y DerechoAsociacion Española de Abogados de Familia. (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).

Kanpo estekak

Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.