Uxue Alberdi
Uxue Alberdi Estibaritz (Elgoibar, Gipuzkoa, 1984ko martxoaren 18a) euskal idazle eta bertsolaria Kazetaritzan lizentziatua. 2003an hasi zen Bertso paper lehiaketak irabazten, Durangoko Julene Azpeitia izan zen lehenengoa eta ondoren etorriko ziren, 2006an Xenpelar Saria eta 2008an, bertsolari gazteen Osinalde Saria.[1]
Uxue Alberdi | |
---|---|
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Uxue Alberdi Estibaritz |
Jaiotza | Elgoibar, 1984ko martxoaren 18a (40 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Andres Alberdi Gorostiaga |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, bertsolaria, kazetaria, saiakeragilea eta haur literatura idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kazetaritza Leioako kanpusean ikasi zuen. 2005ean lortutako Idazle gazteentzako Igartza bekari esker idatzi zuen lehen liburua: Aulki bat elurretan (2007). 2007an beste sorkuntza beka bati esker, Joseba Jaka Beka hain zuzen ere, Aulki-jokoa (2009) ipuin liburua idatzi zuen. 2013an Euli-giro ipuin bilduma argitaratu zuen eta, aurrerago, 111 Akademiaren saria[2] jaso zuen Jenisjoplin (2017) argitaratu zen Susa argitaletxearen eskutik.[3]
Bestalde, 2010ean Ttarttalo argitaletxearen eskutik haur literatura idazten hasi zen, Ezin dut, eta zer? ipuinarekin eta handik urte batzuetara, Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria irabazi zuen 2016an, Besarkada izenburuko lanarekin.[4][5] 2020an euskarazko saiakeraren Euskadi Literatura Saria jaso zuen Kontrako eztarritik lanarekin.[6]
Literatura tailerren irakasle, iritzi artikulugile, itzultzaile, irakurle-taldeen gidari, letragile eta beste hainbat alorretan aritzen da lanean. Ainhoa Agirreazaldegirekin batera Bertso Eskola Feminista delakoa jarri zuen abian.
2012an Paul Gallicoren Elur-antzara grabatu zuen.
Idazlanak
Narrazioa
- Aulki bat elurretan (2007, Elkar). Igartza Sariaren irabazlea
- Aulki-jokoa (2009, Elkar)
- El juego de las sillas, (Miren Agur Meabe itzultzaile) (Alberdania, 2012)
- Euli-giro (2013, Susa)
- Jenisjoplin (2017, Susa)
- Dendaostekoak (2020, Alberdania)[7]
- Ibaia. Uxue Alberdik Usurbilgo hirigintza feminista fabulatzen du. Zirriborroak eta gero bilduma, 1.zk., Lasierra: 2021eko ekaina.[8]
Saiakera
- Kontrako eztarritik: emakume bertsolarien testigantzak (2019, Susa)
- Hili.[9]
- Belarriko kilkerra.(Elkar, 2023) [10]Begoña Durruty ilustratzailearen irudiekin.
Komikia
- Surflaria.(2023), Susana Martín marrazkilariaren elkarlanean.[11]
Literatura-sariak
- 111 Akademiaren saria (2017), Jenisjoplin libururekin.
- Euskadi saria (2016), Besarkada liburuarekin.
- Euskarazko saiakeraren Euskadi Literatura Saria (2020), Kontrako eztarritik lanarekin.[6]
Bertsolaritza
- Bertsolari Txapelketa Nagusia
- finalaurrekoa (1): 2009
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
- finalaurrekoa (1): 2007
- Sariak:
- Xenpelar saria (1): 2006
- Osinalde saria (1): 2008
Bibliografia
- Liburu iruzkinak. Mari Jose Olaziregi: Jenisjoplin, Uxue Alberdi. Non: Erlea 12 (2018), 89-90. orld.
Erreferentziak
- Uxue Alberdi/BDB Bertsolaritzaren datu basea. (Noiz kontsultatua: 2017.10.09).
- «111 Saria» 111 Akademia (Noiz kontsultatua: 2020-10-16).
- Ugarte Irizar, Itziar-. (Noiz kontsultatua: 2017.10.09).
- «Euskadi literatura sariak (2016)» www.euskadi.eus 2017-09-29 (Noiz kontsultatua: 2020-10-16).
- Uxue Alberdi: Txikitatik gauzak kontatu ditut, hori da nire bizitzeko eta egoteko modua. 111 Aldizkaria 3. zenbakia,2017ko martxoaren 31, 9-11 orld.
- «Euskadi sariak, Aixa de la Cruz, Idoia Santamaria eta Uxue Alberdirentzat» Euskal Irrati Telebista 2020-10-14 (Noiz kontsultatua: 2020-10-14).
- Uranga, Amagoia Gurrutxaga. «Ornitorrinkoa erakusleihoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
- https://borradoresdelfuturo.net/fabula/ibaia/?lang=eu
- «Uxue Alberdi: Hiltzearen ideiaren inguruko liburu bat da» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-12-27 (Noiz kontsultatua: 2022-01-02).
- Alzuru, Jone Bastida. (2023-10-04). «Belarriz jasoak eta idatziz emanak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
- Ubeda, Garbine. (2023-09-27). «Bizitzaren eta heriotzaren urak batu dituen komiki existentzialista» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-27).
Kanpo estekak
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Uxue Alberdi |
- Uxue Alberdi literaturaren zubitegian
- Uxue Alberdi Bertsozale Elkartearen webgunean
- Uxue Alberdi Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan
- Elkarrizketa Argian