Uxama Barca

Uxama Barca autrigoien lurraldeak osatzen zuten hamar civitatesen bat izan zen, egungo Osman, Araban, zegoena.[1] "Uxama" toponimoa, denboraren poderioz "Osma" bilakatua, indoeuropar jatorria, ziur asko zelta, du, zelta edo aurrezeltar hizkuntzetan "garaiena" esan nahi zuen eta. Barca, euskal "ibar" hitzarekin lotu zuen Lourdes Albertos ikerlariak[2][3]

Uxama Barca
Bertan topaturiko lantza
Datuak
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaOsma (Gaubea)
EskualdeaHispania Tarraconensis
Koordenatuak42°51′40″N 3°03′40″W
Map
Historia
KulturaAutrigoiar, erromatar
Metropolia(k)Antzinako Erroma
Artikulu hau autrigoien hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Uxama».

Klaudio Ptolomeok lehenengoz aipatua, autrigoien hiria zela esan zuen. Hauek euskal historiaurreko tribuetako bat osatzen zuten, askorentzat zelta jatorrikoa[4].

Arkeologo gehienen ustetan, Arabako Karankan dagoen "Lastrako kastroa" eman dioten protohistoriako herri harresituan zegoen.[5][6]

Aztarnategian bertan ekoiztutako txanponak aurkitu dituzte (garai haietan hiriek egiten zituzten txanponak ez herriek), iberiar alfabetoz (zeltek ez zuten alfabetorik) u uarkas inskripzioa dutenak. Zilarrezko inkrustazioak dituen lantza bat ere topatu dute. Ezaugarri zeltak (motibo lerromakurrak edo otso-hortzak) dituen lantza hau Arabako Arma museoan dago gaur egun.

Erreferentziak

  1. Emborujo, A., Ortiz de Urbina, E. & Santos, J.. (1992). «Reconstrucción paleogeográfica de autrigones, caristios y várdulos» Complutum (2): 449..
  2. Albertos Firmat, María Lourdes. (1978). «A propósito de la ciudad autrígona de Vxama Barca» Estudios de Arqueología Alavesa (9): 281–291. ISSN 0425-3507. (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  3. «castros» web.archive.org 2008-12-01 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  4. Gran Enciclopedia Aragonesa OnLine. .
  5. Poblamiento y estructuras sociales en el norte de la Península Ibérica. .
  6. Solana Sainz, J.M.. Estudios de arqueología Alavesa IX. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.