Uvaldeko sarraskia
Uvaldeko sarraskia 2022ko maiatzaren 24an Texasko hiri horretako Robb eskolan gertaturiko tiroketa masiboa izan zen.
Gertaera
Uvalde hiriko lehen hezkuntzako Robb eskolan, Texasen, 18 urteko gazte bat errifle batekin sartu, eta gutxienez hemeretzi haur eta bi irakasle hil zituen. Tartean, Salvador Ramos erasotzailearen amona, 66 urtekoa: ikastetxean sartu aurretik, hari egin zion tiro hiltzaileak, bien artean izandako eztabaida bat tarteko. Ospitaleratu egin zuten, eta larri dago. Pare bat polizia ere zauritu zituen.[1]
Texasko Segurtasun Departamentuak azaldu duenez, Poliziak hil zuen Ramos. Amonari tiro egin eta gero, auto bat hartu eta eskolara joan zen. Errifle batekin, balen aurkako barneko batekin eta motxila batekin sartu zen hara, goizeko 11:30 pasatxo zirenean, eta parean zuen edonori egin zion tiro. Hainbat ikasgelatara ere sartu zen, eta, ondoren, ikastetxean bertan babestu zen. Han hil zuen Poliziak. Lehen susmoen arabera, bakarrik aritu zen.[1]
Ramos Uvaldekoa bertakoa zen, hiriko bigarren hezkuntza ikastetxeko ikaslea, eta Robbeko ikasle ohia. Hainbat hedabideren arabera, nerabezaroan bullyinga jasan zuen, eta Instagramen armen argazkiak igo izan zituen.[1]
Erreferentziak
- Ostolaza, Paulo. (2022-05-25). «18 urteko gazte batek gutxienez hemeretzi haur eta bi heldu hil ditu Texasko ikastetxe batean» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
Artikulu hau Texasko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |