Utriusque Vasconiae
Utriusque Vasconiae 2000. urtean sortutako euskal argitaletxea da. Haren helburua euskal pentsamendua lantzea izan da, "testuinguru partikularretik abiatuta diskurtso unibertsala zabaltzeko". Jokin Apalategi eta Paulo Iztueta argitaletxearen sortzaileak izan ziren. Haren edukiak oso espezializatuak izan dira, unibertsitate munduarekin eta giza-zientziekin (Filosofia, Literatura, Psikologia, Pedagogia, Artea) estuki lotuta. Argitaletxea 2018. urtean itxi zen.
Utriusque Vasconiae | |
---|---|
Datuak | |
Mota | argitaletxea |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | sociedad de responsabilidad limitada |
Historia | |
Sorrera | 2000 |
Desagerpena | 2018 |
Sortzeko prozesua
1990eko hamarkadan, EHUNn zebiltzan, "pentsamendu arroztua" zela nagusi, Apalategik eta Iztuetak argitaletxe baten beharra ikusi zuten. Ekimenaren izena Arnaut Oihenarten liburu batetik dator: Notitia utriusque Vasconiae, tum ibericae, tum aquitaniae (Bi Vasconien berriak, iberiarrenak zein akitaniarrenak). Izena ez zen batere komertziala baina Euskal Herri osoa hartzen zuen barruan eta horregatik hobetsi zuten. Urte hauetan bi bilduma eta 140 liburu baino gehiago ekoitzi dituzte. Argitalpenen arlo nagusiak saiakera eta ikerketa izan dira, baina baita narratiba eta poesia eta kritika literarioa ere landu dute. Lan gehienak euskaraz argitaratuak izan dira.[1]
Kolaboratzaileak
Asko izan dira: Fito Rodríguez, Iban Zaldua, Karmele Artetxe, Txomin Peillen, Ur Apalategi, Ane Larrinaga, Eneko Bidegain...
Omenaldia
2018an argitaletxeak lan eta funts guztiak Euskal Herriko Unibertsitateari eman zizkion. Hori eskertzeko Unibertsitateak argitaletxearen ibilibidea aitortzeko Donostiako campusean erakusketa antolatu zuen, Utriusque Vasconiae 2000-2018... izenburupean[2][3]
Liburu batzuk
- Eneko Bidegain: Gerla handia, muga sakona, ISBN: 978-84-937213-3-6.
- Paulo Iztueta: Erbesteko euskal kultura barrutik, ISBN: 978-84-931632-6-6
- Jose Inazio Imaz: Pantailen eragina hezkuntzan, ISBN: 978-84-937658-1-1
- Nikolas Ormaetxea: Gutunak 1917-1961, ISBN: 978-84-934066-7-7
- Jon Kortazar: Joseba Sarrionandiaren ipuingintza, ISBN: 978-84-934066-4-6
- Iratxe Gutiérrez: Malkoen mintzoa, ISBN: 978-84-931632-7-3
Erreferentziak
- .
- .
- .
Kanpo estekak
- Andoni Imazen artikulua Berrian.
- (Gaztelaniaz): Argitaletxearen liburuak.