Utah

Utah (ingelesez ˈjuːtɔː edo ˈjuːtɑː ahoskatua; arapahoeraz: Wo'tééneihí'[1]) Ameriketako Estatu Batuetako erdi-mendebaldeko estatu bat da. Hiriburua, eta hiri nagusia, Salt Lake City da.

Utah
 Ameriketako Estatu Batuak
Ereserkia
Utah, This Is the Place (en) Itzuli
Utah, We Love Thee (en) Itzuli
Utah, We Love Thee (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
ISO 3166-2US-UT
HiriburuaSalt Lake City
Governor of Utah (en) ItzuliSpencer Cox (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak39°30′N 111°30′W
Azalera219.653 km²
MugakideakNevada, Idaho, Wyoming, Colorado, Arizona eta Mexiko Berria
Punturik altuenaKing's Peak (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria3.271.616 (2020ko apirilaren 1a)
275.697 (2015)
Dentsitatea14,89 bizt/km²
Etxebizitzak1.003.345
Hizkuntza ofizialaingeles
Ordu eremuaUTC−07:00, America/Denver (en) Itzuli eta Mountain Time Zone (en) Itzuli
utah.gov

Mugak: iparraldean, Idaho eta Wyoming; ekialdean, Colorado; mendebaldean, Nevada; hegoaldean, Arizona.

Geografia

Iparraldean, Wyomingeko estatuarekin muga egiten duen eremuan, Uinta mendiak daude (Kings Peak, 4.114 m); Wasatch mendiak, iparraldetik hegoaldera, (Timpanogos, 3.660 m), eta mendebaldean lautada zabal bat hedatzen da, Great Basin deitua (bertan daude Aintzira Gazi Handia eta Aintzira Gazi Handiko basamortua). Gainerakoa, lurraldearen erdia baino gehiago, Colorado ibaiaren arroak hartzen du. Hegoaldean eta hego-ekialdean ere mendi handiak daude: Delano Peak (3.730 m), Mount Ellen (3.487 m) eta Mount Peale (3.989 m). Ekialdetik mendebalera Colorado, Green (aurrekoaren adarra), Price (Green ibaiaren adarra) eta Sevier dira ibai garrantzitsuenak. Lurralde lehorra da, oro har, baina hego-mendebaldeko eremuan klima tropikala da nagusi.

Biztanleria

Iparraldeko Ogden hiritik Provo hiria bitarteko lur-eremuan bizi dira biztanle gehienak. 1970-1980ko urteetan % 38 ugaldu zen biztanleria (Estatu Batuetako epe horretako batez besteko demografia-hazkundea baino hiru bider handiagoa). Biztanleen % 1 amerindiarrak dira, % 4 hispanoak eta gainerakoak ingeles jatorrikoak. Erlijioari dagokionez, mormoiak dira biztanleen bi herenak.

Ekonomia

Nekazaritza (garia, garagarra, artoa), meategin ustiaketa (kobrea, berilioa, urrea, zilarra, uranioa, molibdenoa, beruna, ikatza, petrolioa) eta industria (janari-industria, garraiorako tresneria, ordenagailuak, metalurgia, kimika, petrolio-findegiak) eta merkataritza dira ekonomia-jarduera nagusiak.

Historia

XVIII. mendean espainiar konkistatzaileak iritsi zirenean, shoshone indiarrak bizi ziren lurraldean. 1821. urtean, Mexikoko Lehen Inperioaren barne zegoen, eta 1848. urtean Mexikar-amerikar gerraren ostean, Ameriketako Estatu Batuetako lurralde bihurtu zen, baina ez zuen Estatu egoera 1896. urtera arte lortu, orduan, 45. Estatua bihurtu zelarik.

Erreferentziak


Kanpo estekak

Geografia
Ameriketako Estatu Batuak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.