Usunbeltz
Usunbeltz[1][lower-alpha 1] Bizkaia ibarreko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Zangozerria eskualdean. Ezporogi udalerrian da.
Usunbeltz | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Zangozerria |
Udalerria | Ezporogi |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Usunbeltz |
Posta kodea | 31492 |
Herritarra | usunbelztar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°37′13″N 1°28′06″W |
Garaiera | 666 metro |
Distantzia | 56,4 km (Iruñetik) |
Demografia |
XX. mendean despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Nafarroako Gobernuko finka batara pasa ziren.
Bertako biztanleak usunbelztarrak ziren.
Izena
Usunbeltz toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Husuynbelza (1534)
- Usumbelz (1802)
- Usumbelz (1945)
- Osumbelza (1975)
- Usunbeltz (1998)
- Usunbeltz (2019)
Geografia
Usunbeltz Bizkaia ibarran dago, Ezporogi udal-barrutian, Oibar ibarrean, Zangozerria eskualdean, Nafarroa Garaia herrialdearen ekialdean.
Klima eta landaredia
Ezporogiko klima mediterraneo motakoa da, nahiz eta iparraldean klima kontinentalaren ezaugarriak izan. Iparraldeko gune menditsuenetan prezipitazioak ugariagoak dira, urtero 800mm inguru, baina zenbat eta hegoalderago urriagoak, herrigunean, esaterako, 500mm euri baino ez dira jausten urtero. Batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu artekoa da eta urteroko egun euritsuak 80 eta 100 bitartekoak.
Ezporogiko basoak asko gutxitu dira denboraz, gaur egun, jatorrizko haritzen eta arteen hedadura 223 hektareakoa baino ez dela. Arteei eta haritzei XIX. mendetik birlandatutako pinu lariziar austriarrak batu arren, basoak herriko azaleraren %7,1 baino ez ziren XX. mendearen amaieran.
Estazio meteorologikoa
Ezporogin ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Oibar pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 556 metrora, Nafarroako Gobernuak 1974n jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
Datu klimatikoak (Oibar, 1974-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 19.0 | 23.0 | 28.0 | 29.0 | 36.0 | 39.0 | 41.0 | 41.0 | 40.0 | 31.0 | 25.0 | 19.0 | 41.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.8 | 11.1 | 14.7 | 16.2 | 20.9 | 26.1 | 29.7 | 29.5 | 25.2 | 19.4 | 12.9 | 9.4 | 18.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.2 | 6.7 | 9.7 | 11.2 | 15.3 | 19.6 | 22.5 | 22.5 | 19.0 | 14.4 | 9.1 | 6.0 | 13.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.6 | 2.3 | 4.6 | 6.2 | 9.7 | 13.1 | 15.3 | 15.6 | 12.8 | 9.5 | 5.3 | 2.5 | 8.2 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -11.0 | -8.0 | -10.0 | -2.0 | 1.0 | 5.0 | 7.0 | 6.0 | 4.0 | -1.0 | -7.0 | -10.0 | -11.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 50.1 | 48.6 | 47.1 | 73.6 | 57.9 | 47.4 | 28.9 | 30.7 | 57.2 | 77.2 | 57.3 | 68.12 | 654.2 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 44.0 | 43.4 | 47.5 | 54.0 | 56.0 | 88.5 | 31.0 | 68.0 | 75.5 | 66.5 | 43.1 | 58.0 | 88.5 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 8.4 | 7.7 | 6.5 | 10.1 | 8.6 | 5.6 | 4.1 | 3.7 | 5.4 | 8.6 | 9.6 | 9.6 | 87.7 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 0.8 | 0.9 | 0.7 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.2 | 0.8 | 3.5 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
1858 (16 biztanle), 1887 (6), 1930 (10), 1940 (8), 1950 (5) eta 1960 (bat ere ez) biztanle-izendegietan bakarrik agertzen da. Sabaitza, Getadar, Julio, Arteta, Loia, Gardalain eta Irangoitirekin Ezporogiko finkak 3465 Ha ditu (larizio pinua, basoko pinua, haritza), Nafarroako Baso Ondarekoak.
XV. mendearen hasieran jada hutsik zegoela aipatzen da. Berriro arduratu zen eta 1646an bi su zeuden. Mende bat lehenago 1553n, Luis Beaumontekoak udalerria errege ondarearen aurrean eraiki nahi zuen; 1802an Mendinuetako maiorazkoaren parte zen.
Oharrak
- /usúnβ̞elt͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren silaban
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- «Usunbeltz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- .
- Oibarreko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).