Usumacinta
Usumacinta Mexikoko eta Guatemalako ibaia da. 1.100 kilometro luze da, eta 75.000 kilometro koadroko eremua drainatzen du.[1] Ahoa Mexikoko golkoan dauka.
Usumacinta Usumacinta | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 560 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 16°28′47″N 90°32′37″W |
Estatu burujabe | Mexiko |
Mexikoko estatu | Chiapas |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 106.000 km² |
Ur-emaria | 6,5 m³/s |
Bokalea () | Mexikoko golkoa |
Geografia
Cuchumatanes mendilerroan du iturburua, Guatemalako ipar-mendebaldean. Guatemala eta Mexikoren arteko muga osatzen du eta, Tabasco eta Campeche basoak alderik alde igaro ondoren, Mexikoko golkoan itsasoratzen da. Ahotik hurbil, Grijalva ibaiarekin elkartzen da. 480 kilometroan ontziz ibil daiteke.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-10-25 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Gestión integrada de crecientes. México: Río Grijalva. floodmanagement.info (Noiz kontsultatua: 2017-11-10).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.