Usue Mori Carrascal
Usue Mori Carrascal (Donostia, Gipuzkoa, 1987) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea da. Informatika Fakultatean lan egiten du, Konputazio zientzia eta adimen artifiziala sailean.[1][2]
Usue Mori Carrascal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1987 (36/37 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Ama | Begoña Carrascal Platas |
Hezkuntza | |
Tesi zuzendaria | Alexander Mendiburu (en) |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea eta informatikaria |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Donostiako Informatika Fakultatea |
Matematikan lizentziatua eta ingeniaritza informatikoan doktorea da (UPV/EHUn, 2010ean eta 2015ean, hurrenez hurren). Matematika Aplikatuan, Estatistikan eta Konputazioan masterra egin zuen, eta baita Ingeniaritza Konputazionalean eta Sistema Adimendunetan masterra ere Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU, 2011n eta 2013an, hurrenez hurren).
2010an Iñaki Goenaga Fundazioaren doktoretza aurreko beka lortu zuen eta 2012ko abendura arte bere doktoretza-tesiari lotutako lanak egin zituen Tecnalia R&I zentroan. 2012tik, UPV/EHUko Intelligent Systems Group ikerketa-taldeko kidea da.
Bere ikerketa lerroen artean, denborazko ezaugarria duten datu-meatzaritza eta datu-analisia nabarmentzen dira, bai problema gainbegiratuetan, gainbegiratu gabekoetan eta baita denbora-serieen sailkapen goiztiarrean ere.
e-makumeak taldeko partaidea da. Zientzia eta teknologia arloan emakumeen ikusgarritasuna handitzeko lan egiten du.[3][4]
2022ko Informatikari Euskaldunen Bilkurak (IEB2022) Adimen Artifiziala ardatz izan zuen eta Olatz Arbelaitzekin batera "Adimen artifiziala atzotik gaurdaino. Justua ote?" hitzaldia eman zuen.[5][6][7]
Argitalpenak
Erreferentziak
- «Informatika Ingeniaritzako Gradua - Irakasleak - Graduak - UPV/EHU» Graduak (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- «Usue Mori's Home Page» www.sc.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- Mori Carrascal, Usue. (2020). «Datuen erabilgarritasuna pandemia bati aurre egiteko» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- «Hasiera» Emakumeak zientzian (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- UI50 IEB2022 Adimen artifiziala atzotik gaurdaino Justua ote?. (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- «Adimen artifiziala atzotik gaurdaino. Justua ote? — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- Usue Mori: “Ikerlari asko ari dira Adimen Artifizial justuago baterako mekanismoak sortzen” – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- Calvo Molinos, Borja; Ceberio Uribe, Josu; Mori Carrascal, Usue. (2017). Bilaketa heuristikoak. Teoria eta adibideak R lengoaian. Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-9082-688-1. (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- Merino Maestre, María; Mori Carrascal, Usue. (2017). Oinarrizko estatistika: R praktikak. Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-9082-636-2. (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- «Bideoak» Emakumeak zientzian (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- Rko oinarrizko tutorialak #1 - Sarrera. (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).