Ustaxa
Ustaxa (kroazieraz: Ustaša) kroaziar talde faxista izan zen, 1929an Ante Pavelićek sortu zuena, Belgradeko Parlamentuan Stjepan Radić eraila izan ondoren. Bere izena Otomandar Inperioarekin zegoen muga zaintzen zuten soldaduetatik hartu zuen. 1941ra arte terrorismoa erabili zuen ekintza politiko nagusitzat eta, urte horretan, Ardatzarekin batu zen Alemania eta Italiak serbiarrek kontrolatzen zuten Jugoslavia inbaditu zutenean. Ardatzeko potentziek Kroaziako Estatu Independentearen gobernua utzi zieten ustaxei.
Ustaxa - Kroaziako mugimendu iraultzailea Ustaša - Hrvatski revolucionarni pokret | |
---|---|
Buruzagia | Ante Pavelić |
Sorrera | 1929ko urtarrilaren 7ade iure 1930de facto |
Desegitea | 1945eko maiatzaren 8a |
Egoitza nagusia | Torino, Bolonia (1941 arte), Zagreb (1941-1945) |
Ideologia politikoa | Faxismoa, nazismoa, kroaziar nazionalismoa |
Bigarren Mundu Gerran ustaxek errepresio handia erabili zuten serbiar minoriaren aurka. Alfabeto zirilikoa debekatu zuten eta egindako sarraskiek naziak ere harrituta utzi zituzten.
Alemaniaren errendizioaren ostean ustaxek boterea mantentzea lortu zuten eta Esloveniara erretiratu ziren, ahalik eta 1945eko maiatzaren 15ean errendizioa aurkeztu zuten. Ante Pavelićek frankismoaren babesa jaso zuen eta Espainian babes diplomatikoa jaso zuen.