Usoa Zumeta
Usoa Zumeta Sanz (Donostia, Gipuzkoa, 1969ko urtarrilaren 17a) serigrafia-egile usurbildarra da. Jose Luis Zumetaren eta beste hainbat artistaren lanen serigrafiak egin ditu.
Usoa Zumeta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1969ko urtarrilaren 17a (55 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Jose Luis Zumeta |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista |
Genero artistikoa | Serigrafia |
Biografia
Usoa Zumeta Donostian jaio zen, 1969ko urtarrilaren 17an. Usurbilen hazi zen, eta gaur egun ere han bizi da. Aita Jose Luis Zumeta margolari ezaguna zuen, eta ama, berriz, Nani Sanz dendari donostiar erretiratua. Arte Ederrak ikasi zituen EHUn. Hasiera batean ikus-entzunezkoetara eta pinturara jo bazuen ere, gero pinturarekin bakarrik jarraitzea erabaki zuen. Bigarren mailan zegoela, serigrafia-ikastaro bat egin zuen Artelekun, eta hori izan da, berak dioenez, serigrafian egin duen formakuntza bakarra.[1] Ikasle zela, aitak esan zion: “Serigrafia ikasten baduzu, nik lana emango dizut”.[1] Eta horrela ekin zion serigrafiagintzaren ibilbideari.
Ibilbide artistikoa
Lehendabizi aitaren lanak inprimatzen hasi zen,[1] eta, gerora, beste artista batzuen lanak ere serigrafiatu ditu: Nestor Basterretxea, Dora Salazar, Blami, Juan Luis Goenaga, Judas Arrieta, Sistiaga, Miguel Balliache, Rafa Ruiz Balerdi, Koldobika Jauregi, Hugh McCarthy eta abar.[2][3] Batzuetan, berak egiten dizkie proposamenak margolariei eta eskultoreei, eta elkarrekin lan egiten dute.[1] Serigrafiak egiteko, eskuzko makinak erabiltzen ditu.[1] Aita-alabek Usurbilgo Txikierdi auzoan 2012an eraikitako egurrezko estudioan egiten dute lan, nork bere txokoan, horrek bien arteko elkarlana errazten duelarik.[1] Estudioaren goiko solairuan, erakusketak eta bestelako ekitaldiak egiten dituzte.
Erakusketak
- Usoa Zumeta. Elkarlanean. Hamabost artistaren artelan grafikoak bildu dituen erakusketa Donostiako Aiete kultur etxean.[4]
Erreferentziak
- Elkarrizketa Noaua aldizkarian, 2015eko otsailaren 13an. (Noiz kontsultatua: 2017/07/20).
- .
- .
- Sarasola, Ainhoa. «Elkarlanaren geruzak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-17).
Ikus, gainera
- Elkarrizketa Noaua aldizkarian, 2015eko urtarrilaren 17an
- 2012an Jose Luis Zumetak egin eta Usoa Zumetak inprimatutako lan grafikoak
- Erakusketa-aretoaren inaugurazioa, 2017ko maiatzaren 2an
- (artikulua eta bideoa) Erakusketa-aretoari buruzko erreportajea Berria egunkarian eta BerriaTBn (2017/04/30) (artikuluaren egilea: Ainhoa Sarasola; bideoaren egilea: Lara Medinabeitia)