Usategi
Usategia uso eta usakumeak hazteko eraikin edo tokia da. Hegaztiak haragia eta arrautzak emateko hazten ziren. Herri arkitektura guztia bezala, eraikin hauek eraikitzeko erabiltzen diren materialak herrialdeen eta lurraldeen araberakoak dira.
![](../I/Armentdarits_Maison1.jpg.webp)
Arkitektura
Euskal Herrian, usategiak etxearen barnean daude, teilatupean. Usoen sarrera aurrealdean eginiko irekiguneetatik egiten da, gehienetan hiruki itxurakoak, egitura hiru adreiluk osatzen baitute. Euskal estiloko arkitekturan, apaindura gisa erabili izan ohi dira teilatupeko irekigune hirukiak.
Frantzian
Oro har, usategiak eraikin askeak dira, itxura eta materiale askotakoak:
- karratua, ganga laukoitzekoa: XV. mende aurretikoa (Roquetaillade gaztelua, Bordele, edo Saint-Trojan, Cognac-etik hurbil)
- dorre zilindrikoa: XIV-XVI. mendeak
- zutabe edo arku gainekoa: zilindrikoa, hexagonala edo karratua
- hexagonala (Sauzé-Vaussais)
Barnealdea guztiz hutsik edo egitura birakari bat izan zezakeen, arrautzak jaso eta mantentzea egiteko.
- Port Royal
- Lanta 1619
Espainian
Manuel Malmierca irakasleak, Palentziako usategietatik hainbat ibilbide proposatzen ditu. Gaztela eta Leongo iparraldean dagoen probintzia honetako hegoaldean dagoen Támara de Campos da, usategi gehien duen herria, 21ekin. Iparraldeko zatian, berriz, usategi gehien duen herria Quintanilla de Onsoña da, 14rekin.
- Pedraza de Campos (Palentzia)
- Palazuelo de Vedija (Valladolid)
Museoak
- Usategien interpretazio zentrua Santoyon, Palentziako probintzian.
- Baratze Nobleko usategia, Isla Cristina herrian, Huelvako probintzian.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Villafafila (Zamora)ko usategiak
- (Gaztelaniaz) Palentziako Usategiak
- (Gaztelaniaz) CDR Tierra de Campos Medina de Riosecoko PRODERrak, Tierra de Campos eskualdeko usategien katalogo bat du.