Uruapan
Uruapan, ofizialki Uruapan del Progreso Mexikoko Michoacán estatuan dagoen hiria da. Ahuakatearen Mundu Hiribua izenarekin ezagutzen zaio.[1] Uruapan udalerriaren burua da. 2020aren zentsuaren arabera 299.523 biztanle zituen; horren arabera Michoacángo 2. hiririk jendetsuena da, eta Mexikoko 60. hiririk jendetsuena. Juan de San Miguel fraideak sortu zuen 1533an.
Uruapan | ||
---|---|---|
hiria | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Mexiko | |
Mexikoko estatu | Michoacán | |
Municipality of Mexico | Uruapan | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 19°25′16″N 102°03′47″W | |
Altuera | 1.871 m eta 1.622 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 334.749 (2015) 19.399 (2010) | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1536 | |
Telefono aurrizkia | 452 | |
Hiri senidetuak | Kansas City | |
uruapan.gob.mx |
Klima epela eta landaredi oparoa du, oso egokia basogintzarako eta nekazaritzarako, batez ere ahuakate-laborantzarako; fruitu horrek eskualdean duen ekoizpen handiaren ondorioz, hiria prozesatzen duten enpresa ugari biltzen ditu. Produktu horiek Amerika, Asia eta Europako herrialdeetara esportatzen dira.
Uruapan Tierra Caliente eskualdearen eta Tarasca ordokiaren arteko lotura-puntutzat hartzen da. Hainbat parke, monumentu kolonial eta natural ditu, gune turistiko nagusietako bat izanik. Gainera, Michoacángo ekonomia-, finantza-, merkataritza-, hezkuntza- eta zerbitzu-gune garrantzitsua da.[2]
Indigenak
Uruapaneko hizkuntza indigena bateko hiztun gehienak purépechazkoak dira, guztira 15.127 hiztun.
Auzoak
Uruapan bederatzi auzo ditu:
- La Magdalena
- San Miguel
- San Pedro
- San Juan Evangelista
- San Juan Bautista
- Los Tres Reyes
- La Santísima Trinidad
- San Francisco
- Santo Santiago
Iruditegia
- San Francisco Paris eliza.
- Cascada Parke Nazionala.
- Maringiak dantzatzen.
- Hiriaren ikuspegia.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Udaletxearen webgune ofiziala.
- (Gaztelaniaz):10 gauza egiteko Uruapanen.
- (Gaztelaniaz):Webcams Urapanen.