Urtzi Telleria
Urtzi Telleria edo "Telleria II" (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1985) harrijasotzailea da.
Urtzi Telleria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lasarte-Oria, 1985 (38/39 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | harri-jasotzailea |
Biografia
Lasarteko Zelai Eder baserrian harrijasotzaile familia batean jaio zen. Luis Mari Telleria harrijasotzailea du aita eta osaba ere harrijasotzailea izan zen. Iraitz eta Beñat anaiak ere badira[1]. Zelai Ederren entrenatzen dute aitarekin eta Aimar Irigoienek ere han entrenatu izan du[2].
2014an Harri Txikietan Euskal Herriko txapeldunordea izan zen eta hurrengo urtean Albitzuri Haundia lehiaketa irabazi zuen[3]. Harri irregularretan aritzen da gustoren.
Lorpenak
- Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa (0): bigarrena 2014an
- Albitzuri Haundia (1): 2015
Erreferentziak
- «Urtzi, Iraitz, eta Beñat: harri txikietan zer esana emango duten hiru anai - Urumea» Kronika.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-22).
- SA, Baigorri Argitaletxea. (2015-11-26). «Urtzi Telleriak orain arteko txapelik distiratsuena lortu du» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-06-22).
- (Gaztelaniaz) «Telleria II, pisu doblean» Mundo Deportivo 2016-12-08 (Noiz kontsultatua: 2023-06-22).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.